Hiriko hainbat elkarteek lagunduta Errege Magoek ostegunean egingo dute desfilea
Ostegun arratsaldean egingo dute Errege Magoen Kabalkada Irunen. Letxunborro etorbidetik abiatuko da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egingo du: Hondarribia kalea, Kolon Pasealekua, Leon Iruretagoiena, Prudencia Arbide, eta San Juan plazan amaituko d...
Ostegun arratsaldean egingo dute Errege Magoen Kabalkada Irunen. Letxunborro etorbidetik abiatuko da, 18:30ean, eta honako ibilbidea egingo du: Hondarribia kalea, Kolon Pasealekua, Leon Iruretagoiena, Prudencia Arbide, eta San Juan plazan amaituko da. Hiriko hainbat taldek lagunduko diete majestateei haien ibilbidean. Hala, Santiagoko Deabruek izango dute desfilea irekitzeko ardura. Atzetik hiru erregeen karrozak joango dira, bakoitza 35 lagunez babestuta, argi zuziekin.
Auntxa Trikitixa Eskolako eta Irungo Musika Eskolako trikitixa ikasleek Meltxor Erregearen ondoan desfilatu dute. Elizatxo eta Los Tranquilos fanfarretako kideak Gaspar Erregearen ondoan ariko dira, eta Baltasar Erregeak Irun Hiria Musika Bandaren doinuen laguntzaz egingo du ibilbidea.

