Hilaren 8a arte bisitatu daiteke ‘Iparraldeko Gertuko Trenbidea’ erakusketa, Adif geltokian
BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkarteak Gabonetako erakusketaren zazpigarren ekitaldia antolatu du Adifen nazioarteko geltokiaren atarian. Aurtengo goiburua Iparraldeko Gertuko Trenbidea da, eta hilaren 8a arte bisitatu daiteke. XX. mendean Hendaia ...
BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkarteak Gabonetako erakusketaren zazpigarren ekitaldia antolatu du Adifen nazioarteko geltokiaren atarian. Aurtengo goiburua Iparraldeko Gertuko Trenbidea da, eta hilaren 8a arte bisitatu daiteke. XX. mendean Hendaia eta Baiona lotzen zituen erlaitzeko trenbideari buruzko informazioa bildu dute erakusketarako.
Gabon garaian, BAF 7301 Trenbidearen Lagunak elkarteak urtero antolatzen du erakusketa Irungo geltokian. Aurten Baionako San Andresen Gurutzearen Maketa eta Modelismo arloaren laguntza izan dute; Baiona eta Donibane Garazi arteko trenaren maketa bat eta hainbat diorama utzi dituzte erakusketarako.
Arratsaldez irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara. Hilaren 5ean eta 6an itxita egongo da.

