Boliviari laguntzeko 1.500 euro bildu ditu Illimanik
Pasa den abenduaren 17an Illimani Errenteria-Oreretako gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetako jaialdia egin zuen Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken asteotan hainbat ekintza egiten aritu da, eta 1.500 euro inguru bildu ditu Illimanik, eta horiek ̶...
Pasa den abenduaren 17an Illimani Errenteria-Oreretako gobernuz kanpoko erakundeak Gabonetako jaialdia egin zuen Errenteria Hiria Kulturgunean. Azken asteotan hainbat ekintza egiten aritu da, eta 1.500 euro inguru bildu ditu Illimanik, eta horiek “Boliviako hezkuntza programak indartzera” bideratuko dituztela zehaztu du. Ildo horretatik, eskerrak eman dizkie diru laguntza eman duten guztiei.
Oraindik laguntza eman nahi duena Illimanira zuzendu daiteke: “400-500 eurogatik unibertsitate ikasketa bat egin dezakete Bolivia”.

