
Muliateko babes ofizialeko etxebizitzen itxaron zerrenden inguruan sortu diren zalantzak argitu dituzte. Lau gelako etxebizitzen zerrenda, bost kideko familiek osatuko dute, hiru gelako etxebizitzen kasuan aldiz, lau kideko familiek osatuko dute, eta b...

Errenteriako PSE-EEk aurkeztu du bere hautagaia maiatzeko Udal hauteskundeetarako, eta ez da sorpresarik izan, Juan Carlos Merino izango da. 2005etik Errenteriako alkatea da, eta horrez gain beste kargu batzuk ere baditu, nagusiena, San Markoko Mankomu...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan: Hiru kortxea. 18:00etan: Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaitik, zuzenean, Real Madril- Realaren partidaren kontakizuna. Hizlariak: Alioxia Rodriguez, Joxe Migel Lopez eta Urtzi Argibay.

Lehen Erregional Mailan derbia jokatuko dute Donibane Majestik eta Ereintza taldeek, gaur, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoko kiroldegian. Bi taldeak sailkapeneko goialdean daude, eta borrokatzera aterako dira kantxara. Bestalde,...

Erdialdeko Oiarso auzo elkartean hainbat berritasun ezarri dituzte, azken hilabeteetan hainbat ohiko batzar egin ondoren. Batetik, zuzendaritza berria dutela jakinarazi dute. Bestetik, bizilagunen zerbitzura helbide elektroniko bat jarri dute: oiarsoae...

Ramon Vizcainoko langileak egoera larrian daudela eta, inguruan dagoen Catelsa enpresako batzordeak elkartasuna adierazi die. Hala, Catelsa enpresaren aurrean elkartasun pankarta jarri dute. Catelsako langileek deia egin diete inguruko enpresetako gai...

Faustina Santakruz Aranburu oiartzuarrak 100 urte beteko ditu bihar eta horregatik, 12:00etan Oiartzungo Udaleko kideak bere etxera joango dira, lore-sortarekin zoriontzera. Udalak omenaldi txikia egin nahi dio, ez baitu edonork 100 urte betetzen.

Herri Musikaren Txokoan (Ergoien auzoan) Ministrils del Raval Terrassako (Bartzelona, Herrialde Katalanak) musika taldeak hamabost obraz osatutako kontzertua emango du, bihar. Neguko Kontzertuaren baitako emanaldia 18:30ean hasiko da. Sarrera doan da.

Txost Oiartzungo Pilota Taldeak hainbat partida iragarri ditu asteburu honetarako, Madalensoron. Hala, gaur, Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko partidak izango dira, 17:00etatik aurrera: Txost 1-Behar Zana 2 eta Txost 3-Behar Zana 1. 22...

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren proposamenarekin bat izan arren, Erabilera Plana falta duela azaldu nahi izan du EAJ Udal Taldeak. Talde jeltzaleak hasierartik defenditu du Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, eta erabilera dela gehien bultzatu beharreko eremua, eta horretan jarri behar dela indar handiena zehaztu dute. SIADECO enpresak egindako diagnosiak Euskadi mailan egin diren azken estatistikekin bat egiten dute, “nahiz eta euskararen ezagutza mailak hobera egin, erabilerara jotzen den unean, kopurua murriztu egiten da”, azaldu du Maria Eugenia Iparragirrek, taldeko bozeramaileak. “Irun ez da errealitate honetatik kanpo geratzen, are gehiago, bere egoera larriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu, ezin baitugu Irungo soziologia zein den ahaztu”, gehitu du. Udal Taldearen ustez, Planak ez zuen administrazioari buruz aipamenik egiten, arlo horrek duen garrantziarekin. Astezkeneko Euskara Batzordean, Irungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana aurkeztu zuten. 10etik 6 langilek euskara baldin badakite ere, erabilera 10etik 2ra murrizten da. “Euskararekiko, oro har, jarrera ona erakusten da, baina erabilera da herren geratzen dena”, gehitu du Iparragirrek. “Zuzena iruditzen zaigu arlo bakoizera egokituko den plan bat izatea. Hau da, orain arte Euskara Plana Euskara Arloarena izan da eta hortik kudeatu da. Orain berriz, arlo bakoitzak bere beharren arabera moldatu eta egokituko du eta langile guztiek, lehen ez bezala, plan honen berri [...]

Gaurtik hasita, Damarri plazaren aurrean zegoen autobus geltokia Alameda jatetxearen aurrera pasa dute. Markesina bertara eraman dute eta gaur goizean bukatu dituzte lurrean egin beharreko seinaleen lanak. Aldaketa hauek, martxoaren 1etik aurrera abia...

TAOko 10, 13, 20, 23 eta 33 tarifen erabiltzaile egoiliarrek 2011rako txartela berritu nahi badute prest dute BAZ bulegoa eskaera egiteko, aurretik postaz bidalitako dagokion ordainagiria ordaindu eta gero. 2010 urteari dagozkion txartelak otsa...

Lehen Erregional Mailan derbia jokatuko dute Donibane Majestik eta Ereintza taldeek, gaur, 19:00etan, Errenteria-Oreretako Galtzaraborda auzoko kiroldegian. Bi taldeak sailkapeneko goialdean daude, eta borrokatzera aterako dira kantxara.

Hondarribiko Udalak, Agenda 21en baitako bi herritarren foro antolatuko ditu hilabete honetan zehar, Pasaiako portuari buruz hitz egiteko. Kanpo kaiaren gaia izango dute oinarri. Lehenengo bilera hilaren 10ean egingo dute, datorren ostegunean, 19:00eta...

Porrotaren erantzulea dela iritzita, AIACen aurkako salaketa jarriko dute Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Kutxak

Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Errenteria-Oreretan, bi neraberi ustez marihuana saltzeagatik. Barne Sailak jakinarazi duenez, herriaren kanpoaldean dagoen zelai batean (“droga saltzeko erabiltzen duten tokia”, ad...

LZP Lurraldeko Zatikako Planaren prozeduraren gainean Errenteriako Udal Gobernu taldeak izan duen “pasibotasuna” kritikatu du Oreretako ezker abertzaleak. Gaur eguerdian Karlos Murua eta Santi Angulo zinegotziek adierazi dutenez, udal gober...

Oiartzungo Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok Kontxa Murgia omenduko dute, Manuel Martinez Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama. Gaur Koldo Izagirre idazleak Castelao, gure bertsolaria hitzaldia emango du Manuel Lekuona Bibliotekan, 1...