UEMAren kartelak, jarrita

Pare bat aste dira herriko sarreretan irudikoa bezalako kartelak jarri dituztela. Bat AP-8 autobidearen sarrera-irteeraren parean dago, bestea Astigarragatik Oiartzunera bidean… Kartelak argi uzten du Oiartzun UEMAko kidea dela, Udalerri Euskaldu...

admin

Ereintzak porrot egin du Egia Eskubaloiaren kontra

Etxean jokatu arren, Ereintzak ezin izan zuen Egia Eskubaloia gainditu larunbatean, eta 27-30 galdu zuen. Orain bost puntura daukate bigarren sailkatua (Caja Segovia) errenteriarrek, eta seira liderra (Amenabar).

admin

Garai bateko Greziako arkitektura eta politikari buruzko hitzaldia larunbatean Mediatekan

Fabianne Coudin arkeologia irakasleak Arkitektura eta politika antzinako Grezian goiburuko hitzaldia emango du larunbatean, hilak 26, Mediatekan. Saioa doan izango da, frantsesez, eta 16:00etan hasiko da. Coudinek Atenasen garai disdiratsuak izango di...

admin

‘Errautsak’ euskarazko antzezlana larunbatean Mendi Zolanen

Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen eta bere 40. urteurrenaren harira, Hendaiako Ikastolak Petit Théâtre de Pain taldearen Errautsak antzezlana antolatu du martxoaren 26an, larunbatean. Emanaldia Mendi Zolan kultur gunean izanen da, 20:30ean (et...

admin

24. Maddalen Sariak antolatu ditu Udalak

Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz, Euskara departamentuak 24. Maddalen Sariak antolatu ditu aurten, eta urtero moduan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxillergoko ...

admin

‘Aitona Matias’ antzezlana Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik

Etzidamu Errenteria Hiria Kulturgunera hurbiltzen direnek  Aitona Matias antzezlana ikusteko aukera izango dute 17:30etatik aurrera Eskolatik Kalera egitasmoaren eskutik. Antzezlanean, aiton baten eta haren bilobaren historia kontatzen da eta oroitzek...

admin

Gobierno Militar eta Ernia taldeek, etzi, Mogambon

Bi taldek joko dute bihar, 20:30etik aurrera, Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Hard core eta punk doinuak jorratuko dituzte Gobierno Militar taldeko asturiarrek. Haiekin batera joko dute Zarauzko Ernia taldekoek. Ernia taldean, Anestesia, Metralleta eta...

admin

Miguel Bueni eskutitza

Ez da hainbeste denbora jauntxoek beren feudotan agintzen zutela. Baina ni, egungo gizartean bizi naizenez, gaurkotasuna duen eskutitza bidali nahi diot Portuko presidenteari. Jaio nintzenez geroztik San Pedroko bizilaguna naiz. Portua bere garai oparoenean ezagutu nuen eta bertako nahiz kanpoko arrantzaleen bizikide izan naiz. Kaia egin baino lehen, nire herrian bainu hartzen nuen, ontzien eta txalupen artean, nire nebekin Torrean egiten nuen arrantza eta gurasoekin Ondartxon gozatzen nuen. Baina egun batean dena aldatu zen, eta lehen elkarbizitzak, harmoniak eta bakeak agintzen zuten tokian, inposaketa ezagutzen hasi ginen. Inorrekin adostu gabe nire bizitza baldintzatu duen kaia eraiki zuten, ontziola industriala eraikitzeko Ondartxo suntsitu zuten, eta hesi eta giltzarrapo erraldoiekin itxi zuten ordura arte denona izan zena; eta gure nagusien eta gu guztion lantoki izandako lonja bizi hura, bakailaoaren edo eta beste edozein arrainaren deskargan aritzen ginen hartan, itxi egin zuten. «Ez hiritartasunaren» garaiak ziren. Erakundeek inposatzen zuten eta ez zuten beren mendekoekin ezer adosten. Eta gure herriak aldatu egin zuen, Portuan agintzen zutenei gure herria ezer gutxi, ezer, axola zitzaiela ikusi genuelako. Agintari demokratikoen garaia iritsi zen, baina autoritatearen feudoan ezer ez zen aldatu. Industriaren eta arrantzaren hogei urtetik gorako krisia pairatzen ari gara eta Portuan izan diren presidenteek eta gobernuek [...]

admin

Patxi Itulainen argazkiak jarri dituzte Makutxon

Argazkilari baten lanak bilduta erakusketa berria dago Makutxo tabernan:  Patxi Itulain argazkilariaren lanak dira. Ikusteko, tabernaren ordutegian hurbildu behar da.

admin

Harresiaren beste aldea

Harresia zeharkatzen dabiltzan pertsonak, urteetako gatazkaren zimurdurak aurpegian ezarrita dauzkatenak, laguna galdu ondoren saminez beterik daudenak… Palestinako eta Golango herritarrak dira Mikelazulon martxan dagoen erakusketako protagonista nagusiak: Giza eskubideak, Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan. Hilaren bukaera arte inguru horietan ateratako argazkiak ikusteko aukera dago kultur elkartean. Enrique Pimoulier argazkilaria ibili da kamerarekin momentu horiek harrapatzen, eta orain Mundubat elkarteari esker ikusteko aukera dago. Honako hitzekin hasten da erakusketa: “Palestinarra baldin bazara, %75eko aukera daukazu mugitua edo errefuxiatua izateko, gutxienez bizitzan behin”. ‘Apartheidaren harresia’ Pixkanaka-pixkanaka bertako errealitatearen erakusgarri diren egoerak, tokiak eta pertsonak ikus daitezke erakusketan zehar. Esate baterako, apartheidaren harresia:  “725 kilometrotako hormak izugarrizko mina eragiten die palestinarrei. Nazio Batuen Elkartearen azken txostenaren arabera, milaka olibondo eta nekazaritzarako lur emankorrak suntsitu ditu, hainbat etxe bota eta milaka palestinar euren lurretatik eta bizibideetatik urrundu”. Hurrengo argazkietan Jerusalem, Nabulus, Gaza eta beste zenbait gune okupatuetan bizi duten egoera erakusten du. Horietan hildakoak, atxiloketak… izaten dira etengabe. Gazako egoera bereziki larria da. 2008ko abendutik 2009 urtarrilera arte Israelek egindako erasoaldian 1.434 palestinar hil zituzten, horietatik  960 zibilak. Atxilotuen gaineko datuak ere eman dituzte: “Palestinako giza eskubideen zentroaren arabera, 1967an Israelek Palestinako lurraldeak okupatu zituenetik 700.000 palestinar atxilotu ditu; Gazako, Zisjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko herritarren [...]

admin

Madarikatuak!

Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren  gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu  (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat  morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak! Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne! Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke. Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak! Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori [...]

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 23

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Gaia: Haurrak euskaraz erregistratzea. Gonbidatuak: Imanol Haro (UEMA), Aitziber Arnaiz (Euskara teknikaria) eta Lorena Zalakain (gurasoa). 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean:...

admin

Fanny Vallonek aktore ikastaroa antolatuko du bigarrenez abuztuan

Fanny Vallon orain 6 urte Hendaian bizi den eta Parisko aktore-eskola baten zuzendaria denak zinema-aktoreentzako uda ikastaroa antolatu du bigarrenez Hendaian. Ikastaroa abuztuaren 22tik 27ra luzatuko da, eta 24 lagunentzako mugatuta izanen da. Intere...

admin

Euskararen Plan Estrategikorako bilerak gaur eta bihar

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Estrategikoa prestatzen dihardu Udalak, eta plana osatzeko bilerak egiten ari dira barruti guztietan  herritarren ekarpenak jasotzeko asmoz. Gaur,  Antxoko kultur etxean da bilera (hilak 22), 19:00etatik 21:00etar...

admin

Arrauna babestuko du Portuak

30.000 euro jasoko ditu Portutik San Juanek eta beste hainbeste San Pedrok. Illumbek 7.000 euro jasoko ditu, eta lokalaren alokairua doan. Portu Agintaritza izango da Pasaiako hiru arraun kluben babeslea aurten ere, eta babeslegoaren gaineko hitzarmena sinatu zuten atzo, Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek, Sanpedrotarra Arraun Klubeko Josetxo Aranburuk, Illumbeko Jokin Pegok eta Pasai Donibane-Koxtapeko Antxon Sistiagak. Esker oneko agertu ziren arraun klubetako buruak, eta estima handia agertu zioten Bueni, azken bi urtean eman dien laguntzarengatik

admin

Meteoritoei buruzko erakusketa, Luberrin

Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoak erakusketa berria du. Unibertsoaren sorrerari buruzkoa da. «Behatoki astronomikoek, sateliteek eta zunda artifizialek  hainbat irudiz hornitu gaituzte urte hauetan zehar, gure Eguzki Sisteman zehar egindako bid...

admin

‘Punto final. Ultima testigo’ liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulon

Intxorta 1937 elkarteak argitaratutako Punto final. Ultima testigo. liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulo Kultur Elkartean. Juan Ramon Garai, Izpi Berdea eta Maite Landinek hartu dute parte liburuaren idazketa prozesuan eta bertan “Gerra Zibila...

admin

Abaraxka: martxoak 22

Buztinarekin jolasean ariko dira Abaraxkan, gaur, 16:30etik 19:30era.

admin

Hilaren 30ean emango dute ‘La Plaza de la Musica’

Asviamie elkarteak (Euskadiko Amiantoaren biktimen eta senideen elkarteak) film emanaldia antolatua zuen etzirako. Azkenean, hilaren 30ean izango da, datorren asteazkenean, Manuel Lekuona Bibliotekan. 19:30ean, La Plaza de la Musica (Musikaren plaza) d...

admin
Gehiago