Juan Cendon izango da Ezker Batuaren Lezoko hautagaia

Ezker Batuak Lezoko alkategaia aurkeztu du. Juan Cendon izango da koalizio ezkertiarraren zerrendaburua. Aurreko udal hauteskundeetan hirugarren postuan joan zen Cendon. EBk jakinarazi duenez, ibilbide luzea du mugimendu ekologistan. “San Markoko zabortegiaren kontrako borrokan paper nabarmena jokatu zuen, baita Donibaneko termika ixteko eskatzen zuen borrokan ere”, esan du koalizioak. Gaur egun errauste-plantaren aurkako mugimenduan ari da buru belarri. “Euskal ezker ez independentistaren hautagaitza bakarra” aurkeztu du EBk Lezon, eta orain arte lortu duten ordezkaritza errepikatzea helburu dutela adierazi dute. “Ingurugiroaren eta osasunaren alde” EBk azaldu duenez, herritarren parte hartzea bultzatuko du, “batez ere Lurraldeko Zatikako Plana aurkakotasuna azaltzeko edo badiaren birgaitzerako”. Bi gai horiek Lezori eragiten diotela nabarmendu dute. Errausketaren aurkakoa da Cendon eta horregatik atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo dute, “sistema bideragarria eta eraginkorra delako”. Horrela, lezoarren osasunaren eta ingurugiroaren defentsa egingo dutela esan dute. Gainera, gizarte zerbitzuen alde egingo dute.

admin

Helduei umorezko haur literatura hurbiltzeko saioa antolatu dute

Liburuaren Egunaren harira osatu dute eskaintza, liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak. Letren leihotik aretoa. Hala du izenburua Liburuaren Egunaren harira Pasaiako udal liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean ant...

admin

Garapen Iraunkorraren Astea bihartik hasita

Garapen Iraunkorraren Astea ospatuko dute Hendaian bihar hasi eta hilaren 7ra bitarte. IAEZI Euskal Itsasbazterrak eta Herriko Etxeak herritarren kezkak eta beharrak ezagutu nahi dituzte eta horretarako hainbat ekimen antolatu dituzte: erakusketak, hit...

admin

Doneztebe plazan antzinako jolasak, etzi

Etziko Kale Ekintzan, 16:30etik 18:30era, antzinako jolasetan aritzeko aukera izango dute Doneztebe plazara hurbiltzen diren 6-12 urteko haurrek.

admin

Uxue Urkiak Espainiako Judo Txapelketarako txartela lortu du

Uxue Urkia oiartzuarrak Espainiako Judo Txapelketa jokatuko du bihar Madrilen (Espainia). Urkiak, Gipuzkoako Txapelketa —Gazte Mailan— irabazi zuen lehenengo eta Euskadikoa gero. Ondoren, Nafarroako eta Aragoiko judokekin lehiatu, eta Espainiako Tx...

admin

Oiartzun Irratia: martxoak 31

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:30ean: Argu...

admin

Betti Gottiren udalekuetara joateko bihar eta etzi eman behar da izena

Bihar eta etzi eman behar dute izena Betti Gotti euskara kultur elkarteak antolatzen dituen udalekuetara joateko asmoa duten 8 eta 15 urte bitarteko Irun eta Hondarribiko haurrek. Bi txanda antolatu dituzte, biak abuztuan eta Arabako Zuhatza irlan. 8-1...

admin

Tunisiako iraultza ulertzeko ‘performancea’ larunbatean Kabigorrin

L’Atelier D artista taldeak TN Pipol: Tunisiako iraultzari buruzko performancea eskainiko du apirilaren 2an, larnbatean, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, 19:00etatik aurrera. L’Atelier D disziplina anitzetako artistak biltzen dituen talde tunisiarr...

admin

Pako Etxeberriaren hitzaldia bihar Amaian

Pako Etxeberria Aranzadiko Gerra Zibileko hobi komunen ikerketarako lantaldeko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, ostiralean, Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean. Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak antolatzen du ekitaldia. Etxeberria Medikuntza...

admin

Pasaia Hiria olerki lehiaketarako lanak ekainera arte eman daitezke

Udalak argitara eman berri ditu urtero antolatzen duen Pasaia Hiria olerki lehiaketarako oinarriak. Bertan zehazten denez, interesdunek ekainaren 30era arteko epea dute lanak entregatzeko. Olerkiak, noski, obra original eta argitaragabeak izan behar du...

admin

Edoskitze tailerra, berriro, asteazkenean

0-2 urte arteko haurrak dituzten gurasoei edo haurdun daudenei zuzenduta, edoskitze tailerra antolatu dute datorren asterako. Asteazkenean elkartuko dira, 18:00etan, Iztietako lokalean (Irun kalea, 7, behea). Informazio gehiago 685 79 65 78 zenbakian.

admin

Andaluzia bisitatuko dute La Magdalena elkartekoek

La Magdalena erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du maiatzaren 9tik 15era, Andaluziara. Bertan, Conil, Chipiona, Puerto de Santa Maria, Ubrique, Arcos de la Frontera, Jerez, Kadiz, Rota, Gibraltar eta San Lucar de Barrameda bisitatuko dituzte. Joate...

admin

Minbizi kolorrektala prebenitzeari buruzko hitzaldia gaur Ficoban

Minbiziaren aurkako Europako Eguna dela eta, Isabel Montalvo Kutxako Institutu Onkologikoko digestio aparatuaren espezialistak Prebenitu ahal da minbizi kolorrektala? izenburuko hitzaldia emango du gaur Ficoban, 19:00etan. Hitzaldiaren ondoren mendari...

admin

Reggae-a Revolutionary Brothersekin, Laketen

Revolutionary Brothers taldeak kontzertua emango du etzi, 23:00etatik aurrera, Laket tabernan. Ez dira bakarrak izango, ordea, oholtzaren gainera igoko direnak larunbat gauean, King Konsul & Yanuk ere parte hartuko baitutelako. Reggae eta hip hop doinuak ez dira faltako.

admin

Risoterapia tailerra gaur CANen

Hondarribia kaleko CANeko sukurtsalak risoterapia tailerra antolatu du gaur 18:30ean. En positivo taldeko Ainhoa Ruizek eskainiko du, helduentzat.

admin

Oiassok ‘Tarraco Viva’-ra bidaia antolatu du

Oiasso museoak Tarraco Viva azoka ezagutzeko bidaia antolatu du. Erromatar munduari eskaintzen zaion historia-errekreakzioko azokarik handiena da, eta maiatzaren 13tik 15era ospatzen da Tarragonan (Herrialde Katalanak). Oiassotik aurreratu dutenez, &#...

admin

Euskararen erabilera plana osatzeko bileren bigarren txanda abiatzear da

Udala lantzen ari den Euskararen Plan Estrategikoa eratzeko bileren lehen txanda bukatu berri da, eta «momentuz bai Udala, bai parte hartzaileak gustura agertu dira emaitzarekin». Datozen hamar urteetan euskararen erabilera sustatzeko erabiliko den plana da orain diseinatzen ari direna, eta herritarren parte hartzearekin ari dira plana osatzen, haien ekarpenak jasoz. Orain arte bost bilera egin dituzte: Donibanen, Trintxerpen, Antxon eta San Pedron egin dituzte bilerak, eta horiez gain, beste  saio bat egin dute merkatarien ordezkariekin. Lehen bost bileretan parte hartzaile bakoitzak euskararekiko bere bizipenak eta sentipenak partekatu ditu eta, horrekin batera, barrutiko egoeraren lehen azterketa egin dute. Bost bilera horiek eginda bukatutzat eman dute bileren lehen fasea. Erdaldunen parte hartzea Udaletik jakinarazi dutenez, bileretako parte hartzaile gehienak elebidunak izan dira, baina euskara ez dakiten edo euskaraz moldatzeko zailtasunak dituzten herritarrek ere parte hartu dutela zehaztu dute. Udala pozik agertu da horrekin, «plana arrakastatsua izateko ezinbestekoa baita Pasaian bizi diren guztien iritziak eta ikuspegiak ezagutzea». Bost lan saioetan, elkarteetako ordezkariek, irakasleek, gurasoek, elkarteetako eta lan-munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta udal langileek hartu dute parte, baita beren kabuz bileretara bildu diren herritarrak ere. Bigarren lan saioak datozen bi asteetarako deitu ditu Udalak. Lan saio hauetan, barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko [...]

admin

Elizaldek antolatuta, erakusketa liburutegian

Astelehenean (apirilaren 4ean) erakusketa jarriko dute liburutegian, Elizalde eskolak antolatuta: Inauterietako proiektua: XX. mendea. 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 egongo da irekita.

admin

Irati Tobar atxilotu dute eguerdian

Frantziako poliziek Irati Tobar gazte independentista atxilotu dute eguerdian Donibane Lohizunen, Espainiako Auzutegi Nazionalaren euroagindu eskaerari erantzunez. Albistea jakin eta gero elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Henda...

admin
Gehiago