Betti Gottiren udalekuetara joateko bihar eta etzi eman behar da izena
Bihar eta etzi eman behar dute izena Betti Gotti euskara kultur elkarteak antolatzen dituen udalekuetara joateko asmoa duten 8 eta 15 urte bitarteko Irun eta Hondarribiko haurrek. Bi txanda antolatu dituzte, biak abuztuan eta Arabako Zuhatza irlan. 8-1...
Bihar eta etzi eman behar dute izena Betti Gotti euskara kultur elkarteak antolatzen dituen udalekuetara joateko asmoa duten 8 eta 15 urte bitarteko Irun eta Hondarribiko haurrek. Bi txanda antolatu dituzte, biak abuztuan eta Arabako Zuhatza irlan. 8-11 urtekoen udalekua abuztuaren 12tik 21era burutuko da, eta 12-15 urte artekoaena 12tik 23ra. Lehen txandaren prezioa 210 eurokoa da eta bigarrenarena 225 euro.
Izena emateko tokiak bi dira, EKT elkartea Irunen (Larretxipi kalean), eta Saindua Gaztelekua Hondarribian; eta ordutegia ere bikoitza da. Bihar, apirilaren 1ean, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, apirilaren 2an, 11:30etik 13:30era.

