Saharatik Euskadira Kirolean elkarteak udala eta Serviociorekin elkarlanean, Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu du hilaren 28rako Galtzarabordako kiroldegian. Spinning eta zuzendutako jardueren saioak antolatu dituzte goizez eta arratsaldez, et...
Lupe Etxebeste, Unai Gonzalez eta Simon Telletxea dira Urdanibia plazan antolatu zuten San Tomas azokako irabazleak. Etxebestek barazkien lehiaketa irabazi zuen, eta Josune Epelde bigarren geratu zen. Gonzalezek animalien lehiaketan izan zen lehena, et...
Zortearen iratxoak Iztietako Diputazio Plazako loterien administrazioa ukitu duela dirudi. Izan ere, atzo, beste behin ere, Gabonetako loteriaren sari bat egokitu zitzaion administrazio horri. Bosgarren sariaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitain Enea ...
Maddi Kortabarria (Errenteria-Orereta): Zakua opariz bete, eta mendietan behera gurera etortzekoa izango zara aurten ere. Txintxoak izan direnei opariak, eta gaiztoak izan direnei ikatza ekarriko omen diguzu, zuk jakingo duzu nor izan den nor ongileen eta gaizkileen artean. Beti amesten duzu, han eta hemen fama txarra jartzen dizuten arren. Gure aberriaren hiriburuan, adibidez, zure etorrera debekatuko dute aurten ere; zer ote dute Iruñean zure aurka? Agian ikatza ekarri diezu behin baino gehiagotan, eta handik datorkie zurekiko ezin ikusia. Ekarri iezaiezu, arren, opari txikiren bat, ea horrela bakea ematen dizuten. Debekurik, behintzat, ez dizute jarriko, opariak legez kontra jasotzen ohituak daude eta. Eskatzen hasita, esango nizuke Nafarroari buruzko libururen bat ekartzea, esaterako Nafarroaren konkistari buruzkoa, agerikoa baita duela mende erdi gertatutako gerra tamalgarri hari buruzko akordua okertuta dabiltzala inguru haietan, hain okertuta ze erasotzaileak erasotutzat eta erasotuak erasotzailetzat hartzen baitituzte. Aurten beste eskari bat nahi genizuke egin: Madrilera joan zaitezen, hain zuzen. Badakigu ez dela eskari makala, agian egun bete lehenago abiatu beharko duzula, zakua bizkarrean eta zahatoa sorbaldan hartuta, baina jakitun gara hara joateak merezi izango duela. Joaterik bazenu, beste liburu bat eramatea eskatu nahi genizuke: hiztegi bat, zehazki esatearren. Lasai, ez da hiztegi berezia, ez, hiztegi arrunta da, betiko hiztegi [...]
Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan. Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko d...
Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin bat eginez, mobilizazioak deitu ditu datozen egunetarako Egin Dezagun Bidea mugimenduak. Errenteria-Oreretan izango den nabarmenena, hilaren 31n egingo duten manifestazioa izango da. 16:00etan, San Silbestre lasterketan parte hartuko dute, eta ondoren, 18:00etan, manifestazio abiatuko da Musika plazatik. Hurrengo egunean Urdaburura igoko dira. 10:00etan jarri dute ordua Susperregin biltzeko, eta 11:00etan espero dute tontorrera ailegatzea. Bihar, Gabon bezpera izanik, Olentzeroren abestiak kantatzen ariko dira kalez kale. 19:00etan, Foru plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta 20:30ean, berriz, gainontzeko abesbatzekin batuko dira, Herriko enparantzan. Urtarrilaren 7ko manifestazioari begira, aldiz, autobusak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan. 17:30ean hasiko da protesta, eta 15:30ean hartuko dute autobusa, Panierreko zubian. Txartelak dagoeneko salgai daude Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernetan. Rose Villalobos (Senidea):”Desgastatzen joaten zara, baina ez bidaiarengatik, bera gabe bueltatzen zarelako” “Nire bikotekidea bisitatzeko 1.450 kilometro egin behar ditut hamabost egunero. Oso gogorra da. Dispertsioak hori dakar: astebururo poltsa hartzen duzunean, guk sufritzen dugula, eta baita berak ere, ez dakigulako bidean zer espero dezakegun: eguraldia, errepidea… Hara iristen zaren arte, ikusi eta bere parean zauden arte, ez dakizu berriro ikusiko duzun. Errepidean denetik tokatu zaigu, poliziaren kontroletatik hasita. Dispertsioaren beste arazoetako bat da gastatzen zoazela. Desgaste hori ez da joaten zarelako, baizik eta bera [...]
Udalak egiten duen egutegia astelehenetik aurrera banatuko dute, etxez-etxe. 2012ko egutegiaren gaia gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna izango da. Egutegia osatzeko, baina, argazki lehiaketa egin dute, eta gaur eguerdian banatu dituzte sariak. Aingeru Oiartzabal Riberak eskuratu du lehenengoa, Maitane Orkaizagirre Oiarbidek bigarrena eta Oier Etxebeste Madariagak hirugarrena. Hiru horien argazkiak joango dira egutegian, beste zortzi oiartzuarren bederatzi argazkirekin batera. Udaleko eta emakume taldeetako ordezkariak izan dute onenak zein izan diren erabakitzeko ardura. Egutegia gizonen eta emakumeen berdintasunerako sentsibilizazio tresna izatea nahi du Oiartzungo Udalak. Etxean jasotzen ez duenak, udalaren Informazio Bulegoan jaso dezake. Hori bai, banaketak egun batzuk iraungo dituela jakinarazi die udalak herritarrei, eta lasai hartzeko eskatu die.
Lartaun Abesbatzak jakinarazi du Jon Oñatibiaren mendeurrena ospatu zen egunean egin zen kontzertua grabatua izan zela, eta jada eskuragarri dagoela grabazio horren DVDa. «Egun hauetan egiten diren oparietarako aukera ederra izan daiteke», esan dute...
Olentzeroren Laguntzaileak taldeak jakinarazi du Oiartzungo Olentzeroa bihar (larunbata) iritsiko dela herrira. 17:30etik aurrera izango da Kontzejupean, eta astoan etorriko da. Gabon kantak abestuko dizkiote, Olentzerok eskutitzak irakurriko ditu, eta haurrek harekin hitz egiteko aukera izango dute. Bertan herritar guztiek parte har dezaketela esan dute Olentzeroren Laguntzaileek.
PSE-EEren arabera, hala jakinarazi dio Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari, eta kexu agertu dira sozialistak, alkatea “bere kabuz” aritu izana salatuz, “oposizioko beste alderdien iritzirik jaso ga...
Paulino Capdeponek Irungo Musika XIX. mendean Junkaleko Amaren Elizako Musika Kapera liburua idatzi du, Irunek badu historia bildumako hamargarrena. 2008an Serapio Mujika Ikerketa Beka jaso zuen Capdebonek, eta ordutik egindako ikerketa lanaren fruitua da liburua. Aste honetan aurkeztu dute udaletxean, egilea berak, Pedro Alegre Hirritaren Parte-hartze ordezkariak eta Jose Monje udal artxibozainak. Ohi bezala, 300 aleko argitaraldi bat egin da, eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan eta Artxiboan salgai jarriko dituzte, 15,60 euroko prezioarekin. Pedro Alegrek argitalpen horien eta Serapio Mugika bekaren zeregin pedagogikoa aldarrikatu du: ”Orrialde hauetan, eta iragandako garaietara atzera eginez, errazago ulertuko dugu hirian gaur egun ere mantentzen dugun musika jarduera garrantzitsua eta arrakastatsua. Eta askotan gertatzen den bezala, egokia da nondik gatozen jakitea zer garen ongi ulertzeko eta, agian, Irunen dauden musika taldeen eta abesbatzen kalitatea ez dela halabeharrez gertatu den zerbait, baizik eta musika jarduera aberatsaren eta tradizionalaren emaitza, liburu honetatik ondorioztatzen den bezala”.