Epaileak preso sartu ditu Mujika eta Oxandabaratz

Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, eta gaur euren askatasuna eskatu eta aterabide demokratikoa aldarrikatzeko manifestatzera deitu du Askatasunak, 15:30ean. Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Julen Mujika sanjuandarra  eta bere ...

Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, eta gaur euren askatasuna eskatu eta aterabide demokratikoa aldarrikatzeko manifestatzera deitu du Askatasunak, 15:30ean.

Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Julen Mujika sanjuandarra  eta bere bikotea, Intza Oxandabaratz. Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, ETArekin zerikusia dutelakoan. Zehazki 2009an aurkitu zuten zulo batekin lotu ditu epaileak. Mujika Fresneseko kartzelan sartu dute preso, eta Oxandabaratz, Osnykoan.

Gaur 15:30ean Nafarroa Behereko hiriburuan manifestatzera deitu du Askatasunak, aterabide demokratikoaren alde eta Mujika eta Oxandabaratzen askatasuna eskatzeko, baita Josu Esparzarena ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.