Bitaminek, Olaberria auzoan kokapena duen arte ekoizpen espazioak, arte salmenta bat antolatu du datorren urteko urtarrila hasierarako. Hamasei artistek parte hartuko dute, Bitamine osatzen duten laurek —Beatriz Churruca, Helga Massetani, Miren Gonza...
Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua izan da gaur eguerdian Hondarribiko Zuloaga etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu dira bertan gazteei beren babesa agertzeko. Gazte asanbladako bozeramaileek azaldu dutenez, atzo Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan dute. Alkatearekin hitz egindakoa eta Udalak emandako alternatibak aztertzeko prentsaurrekoaren ondoren asanbladan bildu dira, eta aurrerantzean asanblada gehiago deitu eta hausnarketa prozesua zabalduko dutela iragarri dute gazteek. 1000tik gora atxikimendu Aspaldi ari da Hondarribiko Gazte Asanblada gaztetxearen aldeko lanean. Beharren diagnsotiko batetik abiatuta ekin zioten lanari, eta gazte guztien topalekua izango den gaztetxea nahi dute, autogestionatua, eta herriko giroa pizteko giltzari izango dena. Udalari gazteen beharrak eta nahia asetzeko konpromisoa bere egin dezala eskatu diote, eta beren nahiak herrian babesa baduela erakusteko sinadurak biltzen ari dira. Dagoeneko 10ootik gora atxikimendu bildi dituztela esan dute gaurko agerraldian.
Belen Sierra Irungo Udal Kirol Patronatoko presidenteak pozik agertu da hilaren 24an Azken Portuko kirodegian egingo den Indoor Zikloa II. Maratoirako leku guztiak bete direlako. 70 lagunentzako tokia zegoen eta dagoeneko eskaintza bete da. Sierrak aza...
Atzo arratsaldean izan zen Antxon hango liburutegiak antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa, liburutegietako arduradun eta kultura zinegotzi Juanra Cano bertan zirela. Pozik agertu ziren txikiak, eta harro erakusten zuten beren marrazkiak. Gabonetan zehar parte hartzaile guztien lanak ikus ahalko dira kultur etxean.
Elkarretaratzea egin dute euskal presoen alde
2012ko Oiartzungo udal aurrekontuak krisiak eta herritarren parte-hartzeak markatu ditu. Guztira, 15 milioi euroko aurrekontua izango du Oiartzungo Udalak (aurten baino 900.000 € gutxiago: Gipuzkoako Foru Aldundiko Fondo Foraletik eta Eusko Jaurlaritzatik udalerriek jasotzen duten dirua murriztu dutelako eta eraikuntzatik geroz eta gutxiago jasoko delako). Aurrekontu proposamen “zuhurra eta errealista” egin du Udalak: “Azken urteetan pairatzen ari garen krisi ekonomikoa aintzat hartuz”. Gerrikoa estutzea ezinbestekoa izan da 2012ari begira ere. Gainera, adituen arabera, 2012an egoera ekonomikoak oraindik ere okertzen jarraituko du. Hala ere, herritarren beharrak asetzeari eman dio udalak lehentasuna. Hori hala izanik, udalak doikuntzak herritarrei ahalik eta gutxien eragingo dien arloetan egiteko ahalegina egin du: “Izan ere, herritarrak dira krisi ekonomikoa gehien pairatzen ari direnak”. Udalak argi du “gizarte politika indartu eta tasa eta zerga politika soziala egin behar diren garaia dela, herritarren ongizateari zuzenean eragiten dieten arloak baitira”. Prozesu parte-hartzaile arrakastatsua 2012ko aurrekontuak herritarrekin konpartitzeko ahalegin berezia egin du udalak. Honela, auzo eta herri batzarretan herritarrekin, elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin bildu dira udal ordezkariak, aurrekontu proposamena aurkezteko eta batez ere, haien iritzia eta proposamenak jasotzeko. Izan den parte-hartzea azpimarragarria da: 225 herritarrek parte hartu dute. Herritarrek batzar hauetan egindako ekarpenak oso interesgarriak izan dira, udalaren iritziz: “Auzoetan, [...]
Atzo ireki zuten Disko eta Liburu Azoka, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek. Herritarrei hurbiltzeko deia egin diete. Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttur-tturrek.
Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, eta gaur euren askatasuna eskatu eta aterabide demokratikoa aldarrikatzeko manifestatzera deitu du Askatasunak, 15:30ean. Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Julen Mujika sanjuandarra eta bere ...
Igandean, Anaki lana ikusteko aukera izango da Logela Multimedia Taldearen eskutik. Amaia Kultur Zentroan izango da emanaldia, 17:00etan. Sarrera orokorrak 4,40 euro balio du eta hamabi urtetik beherakoenak 3,60 euro.
Lauburu diseinu estudioak Art versus Cri$is goiburuko arte erakusketa antolatu du gabonetarako. Erakusketaren ordutegia honakoa da: Sarrera libera da. o9:00etatik 13:30era, eta 15:30etik 19:00etara.
Astelehenean, hilaren 19an, Udal Kontserbatorioko haize egur tresna ikasleek entzunaldia eskainiko dute. Emanaldia Kontserbatorioko auditorioan izango da, doan. Arratsaldeko seiak eta erdietan hasiko da.
Innov Mugabeko batzorde politikoaren bigarren bilera egin zuten atzo Ficoba erakustazokan. Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Michel Hiriarte Biriatuko auzapezak, Innov Mugabeko bi presidenteek, prentsaurrekoa eman zuten bileraren ondotik, eta au...
mintzalagunen topaketa egin dute xenpelar etxean
Aste honetan euskal preso politikoen eskubideen alde hasi den ekimenarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko Bilduko zinegotziek. Hori dela eta, atzo baraualdia egin zuten euskal preso politikoen eskubideen alde. Eguerdian, Udaleko langileekin eta zenbait herritarrekin batera, elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan. Adierazpen instituzionala ere egin zuen udalak: “Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako Akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da eta. Preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta presoek ere parte izan behar dute. Azken asteetako hitzei eta ekintzei begira jarriz, Madrildik eta Paristik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenak askatzea”. [...]
Gaur, gospel kontzertua izango da Preacher Donald Gayren eskutik. Amaia Kultur Zentroan izango da kontzertua, 20:00etan. Sarrera orokorrak 12,80 euro balio du eta 8,30 euro ordaindu beharko dute langabeek, 14 urtez azpikoek eta 65 urtetik gorakoek.
Aste honetatik bertatik Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan egiten diren zenbait tramite internet bidez egin daitezke, sac.irun.org webgunean. “Pixkanaka zerbitzu elektroniko berriak udal jarduera osora zabaltzeko lanean ari gara, ...