Errenteriako Bilduk ere bat egin du euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskaerarekin. Hala, Gernikako Akordioan zehaztu bezala, dispertsioarekin amaitzeko, preso guztiak Euskal Herrira ekartzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eta zigorra beteta daukatenak ere askatzeko eskatu du. Horrez gain, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei, eta baita herrian egingo diren mobilizazioetan ere. Gaur, hain zuzen, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilduko kideek udaletxearen aurrean. ETAk borroka armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiaren ondoren, “bake bidera eramateko aukera mahai gainean” jarri duela adierazi du Errenteriako Bilduk. Ildo horretatik, normalizazio politikorako bidean eman beharreko urratsetan, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu behar dela esan du, Gernikako Akordioaren ildoari jarraituz. Haatik, Errenteriako Bilduren arabera, ez dute egoera berriaren tamainako urratsik eman “ez Madrilek ezta Parisek ere”, eta presoen dispertsioak “bere horretan” jarraitzen du: “Hamarnaka euskal presok Parot doktrina-ren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute; gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaskarretan jarraitzen dute”. Horrenbestez, egoera hori errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekotzat jo du Bilduk. Presoak Euskal Herriratzeaz eta gaixo daudenak eta zigorra beteta daukatenak askatzeaz gain, Gernikako Akordioko beste eskaera batzuk ere gogorarazi ditu: epaituak izateko zain dauden preso prebentiboak behin-behinean [...]
Bihar 20:00etan Zarautzen kontra lehiatuko da Hirugarren Mailako Saskilagunak, Antonianos kiroldegian. Kantxara dena ematera atera beharko dute oiartzuarrek, izan ere, sailkapeneko azkenak dira eta sei puntu besterik ez dituzte. Gazteen A taldeak Santo...
Udal Kirol Patronatuak antolatuta, erditze aurretik eta ondoren izaten diren arazoei aurre egiteko ikastarok egingo dituzte Galtzarabordako kiroldegian. Erditze ondorengo saioetan, erditutakoan sor daitezkeen ondorio kaltegarrien balorazioa eta tratame...
Areto futbolean, Oiartzunek, atsedenaren ondoren, Gure Txokoaren kontra jokatuko du bihar 17:15ean, Berako Toki Ona kiroldegian. Lider jarraitzen dute oiartzuarrek, eta bigarrenari lau puntu ateratzen dizkiote. Power Rangersek Zarautzen kontra jokatuko...
Mariño izango du aurrez aurre Beti Onak biharko partidan. Arerio zuzenak dira irundarrak, errenteriarrak baino postu bat atzerago baitaude sailkapenean, seigarren, puntu bakarrera. Partida 15:45ean hasiko da Beraungo zelaian. Touringek Euskaldunaren k...
Lartaun Abesbatzak jakinarazi du Yon Oñatibiaren mendeurrena ospatu zen egunean Doneztebe parrokian egin zuten kontzertua grabatua egin zutela. Hala, dagoeneko eskuragarri jarri dituzte grabazioarekin osatutako DVDAk. Lartauneko kideen arabera, «egun...
Haizetea dela eta, bi pertsona zauritu dira gaur goizean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, balkoi batetik erori den metalezko txapa batengatik zauri arinak izan dituzte.
Urtarriletik aurrera hiriko autobus lineak aldatuko dituzte. Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren gomendioei jarraituz Mugikortasun mahaiak proposamen bat prestatu du, urtarrileko osoko bilkuran eztabaidatzeko. San Juan plazaren irekitzea, aldundiak Ekialdebuseko zerbitzuan abiatuko dituen aldaketak eta azken urteetan erabiltzaileek salatutako akatsak hartu dituzte kontuan linea berriak zehazteko. Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak urtarriletik aurrera Irunbuseko lau lineetan ezarriko dituzten aldaketak aurkeztu dituzte gaur goizean. “Mugikortasun iraunkorraren aldeko apostua” dela adierazi zuen Santanok: “Autobus linea berriek bi helburu dute, fidagarritasuna eta azkartasuna. Batetik, bezeroak autobusa bere geltokira zein ordutan iritsiko den, eta helburura iristeko zenbat denbora beharko duen ezagutu behar du. Bestetik, autobusak azkarra izan behar du, bakarrik beharrezkoa den bidea eginez”. Gaur aurkeztu dituzten linea berriekin hiriko autobusek urtean 80.604 kilometro gutxiago egingo dituztela nabarmendu dute. Lau lineetan egin dituzte aldaketak, nabarmenenak L2an; otsailetik aurrera Katea auzoaren eta Erdigunearen arteko ibilbide zuzena izango da, industria guneetan geratuko dena, eta Ekialdebusen ibilbidean dauden geltokiak galduko dituena. L1 lineako autobusa Urdanibia Berriraino iritsiko da, eta Hizkuntza Eskolako erabiltzaileek gertuago izango dute geltokia. L3 linearen zerbitzua eskariaren araberako izango da, eta Olaberriaraino iritsiko da. Gainera, Meakako biztanleentzako telefono bidezko taxibus zerbitzua abiatuko dute. Lurraldeko lineekin osatu Irungo Udalak eta Foru Aldundiaren [...]
Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika sanjuandarra asteartean Frantziako Poliziak Donibane Garazin atzemandako bi lagunak arratsaldean eramango dituzte epailearengana, Parisen. Baionatik, Bordelera (Frantzia) eta ondotik Parisera eraman zituzten herenegu...
Hil bukaerara arte aquagym eta aquaerobic ikastaroak dohainik ematen ari dira bazkideentzat Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Klaseak jasotzeko data eta ordutegi aukera zabala eman dute. Informazio gehiago lortzeko Galtzarabordako edo Fanderiako kirold...
Abenduaren 20an, datorren asteartean, bularreko minbiziari buruzko hitzaldiai egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Hizaldia Katxalin elkarteko kideek emango dute. Katxalin bularreko minbizia duten emakume gipuzkoarren elkartea da. 17:00etan hasiko da ...
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzan txistorra banatuko dute San Tomas Egunean. Adinduak gonbidatuta daude bertara hurbildu eta txistorra dastatzera. 18:00etatik aurrera hasiko dira txistorra banatzen. Kontzertua, Gezalan Ostegunean, berriz, Aiton Bordako abesbatzak kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean. 19:30ean hasiko da emanaldia. Eurekin batera Sutargi, Txinparta eta Atzekoate abesbatzak ariko dira.
Gaur arratsaldean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute EPLEko Donibane Zangitu eta Antton Aranburuk Añorgaren kontra. Partida 19:00etan hasiko da, Zegamako pilotalekuan. EPLEk jakinarazi duenez, finala gogorra izango da Añorgak...
Urumeako Birarekin jarraituz, bihar, Arantzatik Kausoko lepora arteko ibilbidea egingo du Urdaburuk. Irteera bost ordukoa izango da, eta Izu, Bianditz eta Munanierreko gailurrak zeharkatuko dituzte. 07:30ean elkartuko dira Zumardiko autobus geltokian. ...
Oiarso Saskibaloiak antolatuta, saskibaloi entrenamenduak egingo dituzte hilaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2 eta 4an Galtzarabordako kiroldegian. Entrenamenduak 12:00etan hasiko dira, eta 1998-2001 urte artean jaiotako haurrek parte har dezakete. Inf...
Juan Olazabal kaleko Jazz tabernan hilero erakusketak antolatuko dituzte, eta oraingoan Maria Antonia Murilloren margolanak ikusteko aukera izango da. Gaur bertan inauguratuko dute erakusketa.
Igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk Gobernu Taldeari, mozioa bidez. Hala iragarri berri du taldeko bozeramaile Izaskun Gomezek. “Asko dira Udalak es...
Errenteria Atletismo Taldeko (EAT) atletak gelditu gabe dabiltza. Pasa den astean Gazte Mailako atletak Donostiako Anoetan 800 metroko proban eta luzera jauzian aritu ondoren, bihar, berriro Anoetan izango dira, baina oraingoan federatuak. Etzi, berriz...
Bokalearen kanpoaldean bi merkantzia ontzi daude, porturatzeko zain, eta portu berrian, berriz, sei ontzi, egoera noiz baretuko, itsasoratzeko. Atoiontzietako arduradunek egoera onera itzuli bitartean portua itxita jarraituko duela iragarri dute. Jasotako datuen arabera, 128,1 kilometro orduko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, eta 105,2 kilometro ordukoak Portuan. Itsasoak, bestalde, zakar jarraitzen du, eta arratsalderako, marea gorarekin batera, zazpi metrora arteko olatuak izan d¡daitezkeela ohartarazi dute. Hori dela eta, kostaldean erne ibiltzeko eskatu dute.
Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek San Ignacioren kontra jokatuko du denboraldiko hamaikagarren jardunaldia. Etzi lehiatuko dira, 11:30ean, Karla Lekuonan. Oiartzuarrek lider postua galdu dute sailkapenean, eta orain bigarrenak dira. Athletic lider...