Angel Mendizabalek jakinarazi duenez, Oiartzunen 80 odol emaile gehiago behar dira. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oiartzungo ordezkaritzako arduraduna da Mendizabal. Aurretik emandako kopuruak zehaztu ditu: «Hitza-n urrian egin zenidaten elkarrizketan aipatu nuen 40 pertsona falta zirela herrian odola emateko, baina gehiago dira». Mendizabalek odol emaileen kalkuluak begiratu ditu, eta behar adina odol izateko honako formula erabiltzen dute: «Ehundik 3,5 pertsona inguruk eman beharko lukete odola». Urrian, ehundik hiru zirela esan zuen Mendizabalek, eta kalkulu haien arabera, 40 pertsona inguru falta ziren odola emateko herrian. Formula egokia aplikatuta, 80 dira: «Hamar mila biztanle inguru ditu Oiartzunek, eta 3,5eko kopurua aintzat hartuta, 350ek eman beharko lukete odola. Egun, 260-270 emaile ditugu, baina gazteek animatu behar dute». Asteartean, 18:00etatik 20:00etara eman dezakete, anbulatorioan.
Abenduan zabalduko dute Trintxerpeko Haur Eskola berria. Karmengo Ama izenarekin 0-2 urte arteko haurrak hartuko ditu, eta izen bereko ikastetxearen lokal batean egongo da. Pasaiako Udalak jarri du azpiegitura, eta eskola Jaurlaritzaren Haurreskolak ...
Haurtzaroan eta nerabezaroan bizkar hezurra nola zaindu azaltzeko hitzaldia emango du ostegunean (hilak 15) Karmengo Ama ikastetxean Michel Marmier doktoreak. 15:00tan da hitzaldia, eta sarrera librea da.
Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariak alderdi politikoen babes bila ari dira Pasaian. Iragarri dutenez, mozio bat aurkeztuko dute hurrengo udalbatzarrean (hilaren 27an izango da), ehizarekin zerikusia duten gaietan erabakiak hartu aurretik ber...
Bihar jokatuko du hamahirugarren jardunaldiko partida Beti Onak Astigarragako Mundarroren kontra. Lehia 15:30ean hasiko da Astigarragako Zarkumendegi zelaian. Erregional Preferenteko herriko beste taldeak, Touringek, dagoeneko jokatu du jardunaldi hone...
Ordutegi berezia izango da Manuel Lekuona Bibliotekan astelehenean hasi eta urtarrilaren 30era arte Unibertsitateko azterketa garaian, Manuel Lekuona Bibliotekak zerbitzu berezia eskainiko die ikasle oiartzuarrei hilaren 12tik aurrera (astelehenetik au...
Gure alkatearen izarra kolokan? Irungo ortzian badugu izartxo bat: Jose Antonio Santano, gure alkate paregabea. Bere arrakasta ulertzeko gakoak bere balio pertsonaletan daude, besteak beste, portaera onak eta luxurik gabekoak, elkarrizketaren laguna eta estremismoen etsai… Ez krisialdi ekonomikoak, nahiz eta Gipuzkoako langabezia tasa handiena izan, ezta Irungo zenbait auzoen egoera tamalgarriak ere ez dute gutxitu gizon honen izen ona. Kudeatzaile zintzo eta aparta, nonbait. Kritikak demokraziaren osasuna neurtzen du, beraz, ezinbesteko elementu izaten dira. Irunen, udal oposizioaren ahuleziak eta alderdi sozialistak urteetan zehar jasotako eskarmentuak dira nahikoa arrazoi etengabeko kritika eza ulertzeko. Hala ere, azken hilabete hauetan Santanoren izarra estali duten hodeiak hasi gara ikusten. Lehendabizikoak, San Juan Etxeandia parkinaren esleipenarekin agertu ziren. Enpresa horri hemendik hogeita bost urtetara esleipenaren zenbatekoa udal kutxan sartzeko baimena ematea ez du inork ulertu krisialdi erdi-erdian gaudenean, udalak eta erosleek finantzatu dutenean eraikina. Erosleek ez baitute aukerarik izan erosteko, erabiltzeko eta hemendik hogeita bost urtetara udalari ordaintzeko. Nork ulertuko luke? Baina enpresa horri gure alkate Santanok baimena eman dio. Sozialismo irundarra, nonbait. Baina ez da hilabete bat pasa eta hodeiek ekaitza dakarte. Oraingo honetan, Irungo TAO kudeatzeko EYSSA enpresari kontratua luzatzea izan da arrazoia… Udal zerbitzu guztiak azpikontratatzeko PSE-EEk, EAJk [...]
Bakearen Aldeko Taldeak antolatu du, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 63. urteurrenean. Bihar beteko dira 63 urte Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak New Yorken Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egin zuenetik. Horren harira, Errenteria-Or...
Hamabigarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Ereintza eskubaloi taldeak Arian San Antonio Ardoi talde nafarraren kontra. Bi puntuak eskuratzekok aukera paregabea izango du, sailkapenari begiratuta, indartsuago baitaude errenteriarrak nafarrak ...
Urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko Kuadrillategik; Ze Esatek! taldeako kideen bisita ere jaso du Oiartzungo Kuadrillategi egitasmoko kideek hitzordu berezia dute datorren ostiralean: elegante afaria. Azken urteetako ohiturari jarraituz, ...
AZTIren ikerketen arabera, Bizkaiko Golkoan bada orain indarrean den harrapaketa kuotari eutsi ahal izateko nahikoa antxoa. Hala ondorioztatu dute Juvena kanpaina bukatu berritan. Esan dutenez, antxoaren biomasa indarberritzen ari da. 205.000 tona antx...
‘Vending’ lokal bateko makina batek su hartu zuen Foru Plazan; hurrengo egunean atxilotu zuten gizona. Astelehen goizean Foru Plazako vending-ean dagoen kafe makina bateko sua itzaltzera joan ziren suhiltzaileak. Makina horrez gain, sakelako tele...
Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, eta Retorna tour kanpainaren barruan, hondakinen berreskuratzea eta birziklatzeari buruz ariko dira asteartean, 19:30ean, Reina aretoan. Zehazki, Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborr...
Elixabete Perez Gaztelu. Oiartzun. Klara Usobiaga Aduriz hil berriaren etxekoek, lerro hauen bitartez, jendaurrean eskertu nahi diegu Aiton-Etxe izeneko Oiartzungo eguneko zentroko langile guzti-guztiei, gure ama eta amonarekin izandako harreman goxo, ...
Trafikoak behera jarraitzen du Pasaiako portuan. Irailera bitartean beherakada,%12, 2koa zen, eta urrian, %13,7ra arte igo da. Burdingintzari lotutako bezeroen krisia dela eta, Pasaiakoa da Espainiako estatuan trafiko beherakada handiena jasaten ari de...
Ander Elosegi eta Joan Crespo piraguistak Seo de Urgellen (Lleida, Herrialde Katalanak) ari dira entrenatzen egunotan. Herenegun iritsi zen Elosegi bertara. Atzo hasi zituzten Espainiako taldearekin entrenamenduak. Igandera arte egongo dira Seu d’Urg...