2011/12/7

Bihar Hondartzako bizilagunek auzo bilkura dute

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin

Azabaratza txukundu dute Itsas Gelako lagunek

Hogeita hamar boluntarioek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza garbitu eta aztertu dute. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopurua handiagoa dela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, Azabaratza garbitzeko irteera antolatu du aurten Itsas Gelak. Lehengo azaroaren 27an egin zuten irteera, eta hogeita hamar boluntarioek eman zuten izena. Elkarteko arduradunek esan dutenez «landa irteerak goiz zoragarri batez gozatzeko aukera» eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Camping-ek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan «bi ezusteko eder» izan zituzten: «Batetik, itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra, eta bestetik, hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzako prestatuko hamaiketako goxoa». Garbitu ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu zituztenak: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… Zehaztu dutenez, ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren gehientsuenak. «Zonalde horretan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu horrek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka», ohartarazi dute.

admin

Herrera Herrira: «Pasaian bada biziberritzeko proposamena»

Herritarren batzordeak kargu hartu die beren proposamena kontuan hartu gabe biziberritzea hizpide dutenei. Gipuzkoako erakundeei eskutitz irekia. Hor bada norbait? izenburupean, azken asteotan Pasaiako biziberritzeaz han eta hemen antolatu dituzten foroetan egin dituzten adierazpenei erantzun die Herrera Herrira herritarren batzordeak. «Paradoxikoki, auzi honetan benetako protagonistak, herritarrak eta udalak, ez dute izan inongo eztabaida eta foroetan aukera berdintasunean parte hartzerik», salatu dute. Horren aurrean, herritarrek landutako proposamena mahai gainean dagoela eta udalak bere egin duela gogorarazi dute: «Zoritxarrez, argi eta garbi gogorarazi behar diegu Pasaian badela biziberritzeko proposamena, herritarrek sortutakoa». 2009an ekin zion lanari Herrera Herrirak eta bi urteko epean, 165 lagun baino gehiagok parte hartu dute kaiko Herrera ordenatzeko landu duten  proposamena eraikitzen. Egoera iraultzeko giltza Herritarren proposamena bere egin zuen udalak lehengo maiatzaren 18ko udalbatzarrean. Horrez gain, Pasaiako eragile sozial, politiko eta kulturalen artean  6.000tik gora atxikimendu lortu dituzte proposamena plazaratu zutenetik. Herrera Herrira batzordearen arabera, herritarrek biziberritzerako landutako proposamena «era egokian kudeatuta herriaren egungo errealitatea iraultzeko» baliagarria litzateke. Gogorarazi dutenez, herritarren proposamenak azpiegiturak ez ezik, biziberritze ekonomiko, sozial zein kulturalerako lan lerroak jasotzen ditu. Udalaren babesarekin, proposamenak kalean ez ezik, erakundeetan ere bide bat egina duela ohartarazi dute. Deiak Herrera Herrira batzordearen arabera, erakundeek eta bestelako eragile ekonomikoek [...]

admin
Gehiago