Igandean Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskaini zituzten Hondarribiko Jostaldin, Irungo AEK-k antolatuta. Lehenengo saioa 16:00etan izan zen, eta bigarrena 18:30ean. Bietarako sarrera guztiak saldu zituzten: 1.800 sarrera, 900 lagun izan ziren saio bakoitzean. Lehen aldiz egin dute Pirritx eta Porrotxen saioa Jostaldin, kiroldegian izan beharrean. Irungo AEK-k eskerrak eman dizkio Hondarribiko Udalari laguntzaile izateagatik, eta jendeari, saioetara hurbiltzeagatik
Josune Bermudez alebinak eta Aintzane Pescador Haur Mailakoak domina lortu dute Irunen. Udazkena bete-betean dela, kros denboraldia hasi dute Errenteriako Atletismo Taldeko (EATko) kideek. Denboraldiari hasteko ohitura bihurtu den Irungo krosa egin zuten igandean, Txingudi Ikastolako zelaietan. EATko atletismo eskolako hainbat kidek hartu zuten parte bertan. Alebin Mailan, hiru izan ziren parte hartu zutenak: Josune Bermudez, Maialen Machin eta Oier Castillo. Oso lokaztuta ez zegoen 1.200 metroko ibilbidean aritu ziren. Domina eskuratu zuen Josune Bermudezek, zazpigarren postuan iritsi baitzen, 4 minutu eta 52 segundoko markarekin. Haur Mailan, berriz, bi izan ziren parte hartu zuten EATko kirolariak: Aintzane Pescador eta Arrate Holgado. Euren kasuan, 1.530 metroko distantzia bete behar izan zuten. Domina lortu zuen Pescadorrek, izan ere hamargarren iritsi zen helmugara. Bost minutu eta 52 segundo behar izan zituen Txingudi Ikastolako zelaian jarritako ibilbidea betetzeko. Gazteen Mailan, berriz, beste hiru izan ziren parte hartu zutenak. Kasu horretan, federatuta dauden hiru atleta izan ziren: Igor Arrieta, Patxi Llano eta Xabier Solis. Ibilbide luzeagoa bete behar izan zuten, 5.370 metrokoa. Dominarik lortu ez zuten arren, paper ona bete zuten hirurek, baita gainontzeko taldekideek ere. Etzidamu, Belodromoan Larunbat honetan, berriz, atletismo eskolako kirolari federatuek denboraldia hasiko dute, lehiei dagokienean. Donostian hasiko dute denboraldia, Anoetako [...]
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Roteta-Oiartzun: 0-2. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Marcilla Aurora: 6-0. SASKIBALOIA Saskilagunak-eko hiru taldeek ez dute partidarik izan asteburuan. ARETO FUTBOLA Lehen Maila. Oiartzu...
World Cheese Awards 2011 (Munduko Gazta Sariak 2011) sarietan, bi sari lortu dituzte herriko Galtzata baserriko gaztek: super urrea eta urrea. Hala, munduko 50 onenen artean dago Xixario eta Joxe Manuel Zalakain anaiek egiten duten gazta. Gipuzkoako le...
Atzokoak Abesbatzak Eguberrietako kontzertua emango du larunbatean, hilaren 10ean, Amaia Kultur Zentroan. Ohi bezala, Udal Kontserbatorioko orkestraren laguntza izango du abesbatzak. 20:00etan hasiko da musika emanaldia.
Joan den larunbatean Carmen Herrero Gordejuela irundarrak 100 urte bete zituen, eta ondo baino hobeto ospatu zuen, familia giroan. Jose Antonio Santano alkatearen bisita ere izan zuen Herrerok; Caser Zaharren Etxera joan zen alkatea, lore sorta bat era...
Eguberriei begira jarri dira Argoiak kultur elkarteko emakumeak. Asteazkeneroko hitzordua dute gaur, eta Gabonetako menu bat prestatuko dute, Mikel Cuevas sukaldariaren laguntzarekin. Ohi bezala, 17:00etan elkartuko dira, Uztapide bertsolariaren kaleko...
Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da GIB Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin bada gazt...
Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta, egungo kaiaren gaineko hitzaldia eman zuen Jose Manuel Cortizo CCOOko delegatuak joan den ostegunean. Cortizok kanpo kaiaren beharra justifikatzeko txostenetan gastatzen ari diren dirutza salatu zuen, barne portuaren egoera «jasangaitza» konpontzeko inolako neurri zuzentzailerik hartzen ez duten bitartean. Egungo kaiak Ingurumen Kudeaketa Planik ez duela ere nabarmendu zuen.
Ostalaritza ere ez da krisiaren atzaparretatik libratu. Sektoreak bizi duen gainbeherari aurre egin eta egoera iraultzeko ekimena abiatu dute Sindikato, Gailur, Zuketz eta Irrintzi tabernek. Krisiak irudimena zorroztu dio hainbati, halabeharrez. Horren adibide da Sindikato, Gailur, Zuketz eta Irrintzi tabernek hilabete honetan bertan martxan jarri duten Ostegun arratsaldeetako pintxoak ekimena. Horren barruan, hil honetako ostegunetan 19:30etik 21:00etara potea eskatzen duten bezeroek, pintxoa jasoko dute. Orain lau tabernek batera hasi duten ekimena, bakarka landu zuen aurretik, orain urtebete, Sindikato Tabernako Iñaki Nogueira Goral-ek: «Ikusi nuen krisia zela eta, hutsunea sortu zela, jendea gaizki pasatzen ari zelako. Hau katea da, bezeroek gaizki pasatzen badute horrek gugan eragina dauka. Gure bezeroei , beraz, zerbait eskaini nahi genien». Tabernetarako joera eta lehengo ohiturak indartzea da ekimenaren helburua. Hala ere, ez da berria. Goralek nabarmendu duenez, «antzekoak egiten ari dira Euskal Herrian barrena, Gasteizen eta baita Gipuzkoako hainbat herritan ere, besteak beste». Errenteria-Oreretan horrelako zerbait egitea egokia zela iruditu zitzaien hainbat tabernariei, «azken batean taberna pila dagoelako gure herrian, eta azken aldian ostalaritzaren inguruko mugimendua nahiko hilda dagoela ikusi genuelako», zehaztu du Sindikato Tabernako nagusiak. Ekimena zabaltzeko beharra Ostalaritza oso zigortuta dagoen sektorea dela esan du Goralek: «Joan den urteko irailetik asko jaitsi da tabernetako [...]
Azaroaren 14tik abenduaren 5era. Endika Gametxo-Ekain Guridi: 26-30. Mikel Salaberria-Bikutze: 30-25. Amaia Agirre-Leire Jauregi: 30-27. Imanol Otegi-Iker Getaria: 30-11. Martxel Leoz-Markel Lizasoain: 28-30. Eneritz Mitxelena-Garazi Moreno: 30-21. Fe...
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak pasatu den ostegunean, Irungo Usurbilgo eta Donostiako merkatalguneetan kirol materiala lapurtzea egotzita. Sorgintxulo kaleko biribilgunean Ertzaintzaren patruil...
Osteguneko Espainiako Loteriaren zozketaren lehenengo saria (69.338 zenbakia zen) Oiartzunen saldu zuten, Mamuteko loteria dendan. Zehazki, serie bat saldu zuten —hamar txartel— Mamuteko denda horretan. Saria 300.000 eurokoa da guztira.
Gabonetako oporrak gerturatzen ari dira, eta Saindua gaztelekuak Negua Berotuz 2011 jardunaldiak antolatu ditu hilaren 27tik 30era (beheko koadroan). Hainbat ekintza egingo dituzte: futbola, pala, arku tiraketa, longboard, orientazio probak, parkour tailerra, aerobitoia, mendi irteera… Txapelketa guztietan adinaren araberako kategoriak egingo dituzte. Hondarribiko gazteek, izena emateko azken eguna etzi izango dute. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek, 943 64 31 98 telefono zenbakira deitu edo saindua[abildua]udal.gipuzkoa.net helbidera idatz dezakete. Egitaraua Hilak 27 10:00etan. Futbol zazpi, pala eta arku tiraketa txapelketak, Soroeta pilotalekuan. 16:00etan. Futbol finalak, longboard txapelketa eta gaztain jatea, pilotalekuan. Hilak 28 9:30ean. Karting Tolosara irteera, Sainduatik. 16:00etan. Orientazio proba, parkour tailerra eta aerobitoia, Alde Zaharrean. Hilak 29 9:30ean. Mendi irteera, Hondarribiatik Pasaiara, Saindua gaztelekutik. Hilak 30 10:00etan. Irabazteko minutu bat lehiaketa eta poker txapelketa, Saindua gaztelekuan. 16:00etan. Dardo txapelketa, sari banaketa,kontzertua eta merienda Saindua gaztelekuan.
Hilaren 1ean egindako batzarrean Zuzendaritza Batzordea berritu zuen Irungo Hiritar Foroak. Agustin Gonzalez Callejo hautatu zuten presidente, aho batez. Honako hauek eseriko dira Gonzalezen ondoan batzarretan: Teresa Lacave (idazkaria), Mariano Hergue...
Za Horata Bulgariako aldizkariak Hondarribiari buruzko erreportaje zabala argitaratu du eta jaiak, tradizioak, hotelak, jatetxeak eta Hondarribiko txokorik interesgarrienak deskribatu ditu. Hondarribiko leku eta momentu esanguratsuenak bildu ditu, alegia. Horrez gain, Mandragora Estudioko Unai Perez hondarribiarraren argazkiarekin dago osatuta erreportajea. Za Horata-k jendearentzat esan nahi du euskaraz. Bulgariako bizitzari buruzko aldizkaria da, baina eguneroko albisteak lantzeaz gain, kultura, arte, bidaia, eta kirol albisteak ere lantzen ditu, “jendeari axola zaiona kontuan hartuta”, Yvaylo Haralampiev Espainian berriemaile den Bulgariako kazetariaren arabera. 35.000 aleko tirada Aldizkaria 2005ean sortu zuten, Bulgarian son handia duen Standart egunkari ezagunaren astekari gisa. 2011an, Za Horata hilabetekari izatera pasatu da, eta orri kopurua hirukoiztu du. 35.000 aleko tirada dauka gaur egun eta publiko guztiei zuzenduta dago. Za Horata Interneten ere kontsulta daiteke, eta Yvaylo Haralampiev-en Hondarribiari buruzko erreportajea irakur daiteke.
Bizpahiru hilabetetan egokitzapen teknologikoak egin ondoren erabili ahal izango da txartela. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Lurraldebus txartelaren barnean sartzeko hitzarmena sinatu zuten herenegun eguerdian. Aiora Perez de San Roman alkateak sinatu zuen hitzarmena udalaren izenean, eta Larraitz Ugartek Aldundiaren izenean. Ugarte da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua. Biek hitzarmenak oiartzuarrei ekarriko dizkien onurak nabarmendu zituzten. Perez de San Roman alkateak hitzarmenaren garrantzia aipatu zuen: «Udalarentzako ezinbestekoa da mugikortasuna hobetzeko garraio publikoa sustatzea. Xorrolak orain arte izan duen harrera ona nabarmentzekoa den arren, Lurraldebus txartelarekin merkeagoa izango da, eta erabiltzaileak gehiago izatea espero dugu». Ugartek esan zuen, bestalde, egindako urratsa interesgarria dela: «Foru Aldundiarentzako estrategikoa da Gipuzkoako garraio guztiak txartel bakarraren barnean egotea, prezio bateratuarekin». Hori lortzeko lanean ari direla nabarmendu zuen: «Hori lortu bitartean urratsak ematen jarraituko du aldundiak, eta Oiartzungo Udalarekin sinatutako akordioa horren adierazle da». Bizpahiru hilabete Lurraldebus sistema Xorrolan martxan jartzeko egokitzapen teknologikoak egin behar dituzte orain. Ugarteren arabera, bizpahiru hilabete barru «Lurraldebus txartela Xorrolan ere erabili ahal izango dute oiartzuarrek».
Lan egutegi ofizialean, jaieguna izan zen atzo. Hala ere, Espainiako Konstituzioa ospatzeko arrazoirik ikusten ez dutela eta, Ikasle Abertzaleek deituta, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko hainbat ikastetxeetara joan ziren hamarnaka ikasle. Bertan, normalean ematen ez dituzten ikasgaiak jorratzeko aukera izan zuten ikasleek. Horrez gain, gosaltzeko aukera ere izan zuten (goiko irudian, Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako egindakoa). Kalean ere aldarrikapena ere egin zuten, «jaiegun arrotzei intsumisioa» leloarekin. Beheko irudian, Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan egindako elkarretaratzea.
Zangituk eta Aranburuk Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute eskuz binakako 3. Mailan. EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko Donibane Zangitu eta Antton Aranburu eskuz binakako Gipuzkoako txapelketako finalerako sailkatu dira. Hirugarren...