Asteazkenean egin zuen azaroko osoko bilkuran, udaletxe aurrealdeko ETA ez zioten kartelak kentzeko erabakia hartu zuen Udalbatzak. PP ezik —abstenitu zen—, ordezkaritza duten alderdi guztiek alde bozkatu zuten: PSE-EE, EAJ, Bildu eta Ezker Batua. ...
Expomarket azokarekin, Eguberrietako aldia zabalduko du asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokak. Sektore anitz biltzen dituen azoka da Expomarket. Antolatzaileen ustez, aniztasunak erakartzen ditu bisitariak; iaz, 21.000 bisitari jaso zituen azoka...
Santiagotarrak Kirol Elkarteko Haur eta Alebin mailetako piraguistek garaipena eskuratu zuten asteburuan Zumaian ospatu zen Eskolarteko Lehiaketan. Urteko hirugarren garaipena da Iñigo Valerok eta Ugaitz Arozenak gidatzen duten taldearentzat; bigarren...
Irungo Argazkilaritza Elkarteak (AFI-IAE) antolariko Irun Hiria Argazkilaritza Sariko lan hautatuen erakusketa hilaren 11ra arte bisita daiteke Amaia Kultur Zentroan. Heldu den asteko jaiegunetan ere zabalik egongo da. Hilaren 6, 7 eta 8an arratsaldean...
Sailkapenaren azpialdean dagoen Martutene (hamargarren dago) hartuko du, bihar, Touring liderrak. Partida 16:30ean hasiko da Fanderiako futbol zelaian. Beti Onak, berriz, arerio zuzena izango du aurrez aurre: Astigarragako Mundarro. Sailkapenaren goial...
Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen Udalbatzak herenegun, eta atzo aurkeztu zuten udaletxeko areto nagusian. Gurutze Mendizabal EMUNeko kideak, Aitziber Arnaiz teknikariak eta Irati Etxebeste Euskara zinegotziak izan z...
Pasaiako egungo portuaren jarduera defendatu du Jose Manuel Cortizok, baina garbi du hainbat hobekuntza egin behar direla CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako arduraduna eta Pasaiako portuko langilea da Jose Manuel Cortizo (Irun, 1959). Garbi du kanpoko kaia ez dela beharrezkoa, eta egungo kaiaren aldeko apustua egiten du. Baina beharrezkotzat jotzen du herritarren, eragileen eta sindikatuen inplikazioa, kanpoko kaia ez egiteko. Errenteria Bizirik eta Eguzki elkarteek antolatutako hitzaldian hizlari izan zen atzo Errenterian. Portuaren jarduera eta inguruko herritarren bizi-kalitatea uztartzerik ba al dago? Bai, eta hainbat portutan egiten dute hori. Pasaiako portua hiriko portua da; hau da, herriak daude azpiegituraren inguruan. Europan antzeko kasu asko daude, eta hiri horietako herritarrek ez dute eskatzen kaien jarduera toki bakartu batera eramatea. Portu horietan, zorrotz betetzen dituzte ingurumen eta lan arriskuen gaineko araudiak: neurgailuak dituzte, deskargen hautsaren eragina gutxitzeko pantailak dituzte, haizea dabilenean deskargak gelditzen dituzte… Hori guztia Pasaian egin daiteke. Pasaiako Portu Agintaritzak ez du hori egiteko interesik, ordea. Zergatik? Indar guztia kanpoko kaian jarri duelako. Interes ekonomiko handiak daude tartean: kaiaren eraikuntzan inbertsio handia egin beharko lukete, eta, hori finantzatzeko, egungo portuaren lurrak salduko lituzkete. Badia biziberritu baino gehiago, bertako lur eremuak saldu nahi dituzte, 4.000 etxebizitza egiteko, eta jarduera ekonomiko ez-publikoak [...]
Udazkeneko zozketa egin du Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkataritza, ostalarita eta zerbitzu elkarteak. Horrenbestez, sari nagusia, 3.000 euroko erosketa txartela, 052.462 zenbakiarentzat izan da. Urtaro guztietan bezala, udazkenean ere erosketak ...
Bihar arratsaldean izango du partida Ereintza Lehen Nazional Mailako talde oreretarrak. Aurrean Beti Onak bosgarren sailkatua izango du. Partida 18:30ean hasiko da Atarrabiako (Nafarroa) Hermanos Indurain kiroldegian.
Elikagaien bankuak 2010eko memorian jaso duenez, hilabetero 16.000 pertsonari eman zien janaria iaz Gero eta gehiago dira beharra duten herritarrak. Gipuzkoan berez pobrezian bizi ziren pertsonei gehitu egin zaizkie krisialdi ekonomikoagatik diru sarrera gutxiago dituzten familiak; nabarmen, gainera. Beharrean dauden pertsona horiei guztiei sostengua ematen dietenen artean dago Gipuzkoako Elikagai Bankua: iaz, janari eskaria handitu arren, inoiz baino jende gehiagori eman zioten jatekoa. Hala, 2009an, batez beste eta hileko, elikagai bankuak 15.000 pertsonaren beharra ase zuen; 2010ean, berriz, 16.000rengana iritsi zen. Hau da, onuradun kopurua zehatza ez bada ere, iaz 192.000 laguni eman zizkioten behar-beharrezko elikagaiak Gipuzkoan. Iaz %188 handitu zen jasotako elikagai kopurua. Horixe dio, behintzat, bankuak kaleratu duen 2010eko memoriak. Gipuzkoako Elikagai Bankuaren egoitza nagusia Oiartzungo Lanbarren industrialdean dago —Bergaran beste egoitza bat ireki du aurten—. Apalez betetako biltegi erraldoi bat da, eta boluntarioek etenik gabe lan egiten dute han: boluntario gehienak erretiroa hartutako pertsonak dira. Herritarrek, erakundeek eta supermerkatuek ematen dizkiete jakiak, doan, eta bankuko boluntarioek sailkatu egiten dituzte Oiartzungo pabiloian; gero, janaria banatzen duten erakunde eta taldeei ematen dizkiete. Hala, zifra zehatzetan, Gipuzkoako Elikagai Bankuko kideek 1.113.900,94 kilo janari bildu zituzten iaz. «Oso pozik gaude iaz jaso genuenarekin; izan ere, 2009ko datuen aldean, jasotakoa nabarmen igo [...]
Jaime Fernandez Blancoren argazkiak biltzen dituen 1891-1953. Un punto de vista. Una visión de la ciudad goiburuko erakusketa abenduaren 31ra arte luzatu dute. Azaroaren 2an inauguratu zuten, eta, Ikust Alaiako arduradunen esanetan “oso arrakast...
Biharko Kale ekintza Arraguako Aldegunan egingo dute, 16:30etik aurrera. Mahai jolasetan jolastuko dira haurrak. Norberak bere mahai jolasa eraman dezake.
1986tik dago espetxean Jokin Urain oreretarra. 26 urte beteko ditu kartzelan datorren hilean. Egin Dezagun Bidea ekimenak hori salatzeko Urdaburura mendi martxa antolatu du etzirako. Bizi osorako zigorrik ez, Kixkur etxera lelopean irtengo dira, 08:00e...
Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako finalerako sailkatzeko aukera dauka gaur EPLE 2k. Horretarako, baina, Intxurre 1 garaitu beharko du. Lehia 19:00etan izango da Alegiako pilotalekuan. EPLEtik adierazi dutenez, euren pilotariek partida ona jokatzea...
Hilaren 24an, Gabon bezperako goizean, auzoan zehar kantari ateratzeko lehen entsegua egingo dute bihar Karrikan. 18:30ean izango da, Artaso elkartean. Auzotarrei entsegura agertzeko deia egin diete.
“Gutxiagorekin hobeto kudeatzeko erronkari aurre egin” nahi dioten aurrekontuak aurkeztu zituen atzo Gobernu Taldeak 2012 urteari begira. Zerbitzuen kalitatea mantentzearen aldeko apustua egitearekin batera, inbertsioen zati handi bat udalerriaren bizitza kalitatea hobetze aldera bideratu dutela adierazi du Gobernu Taldeak: “Horretarako, jarduera ekonomikoa eta herri partaidetza sustatzea da oinarria”. Julen Mendoza alkateak, Jon Txasko Ogasuneko zinegotziak eta Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ezkerrako ordezkariak, datozen lau urteak “obra handien garaia baino, ideien legegintzaldia izatea” dutela helburu zehaztu zuten atzo goizean 2012 udal aurrekontuak aurkezteko egin zuten agerraldian. “Krisi sakonak” aurrekontuetan eragin handia izan duela zehaztu zuen Mendozak, eta hori horrela, gastuak murrizteko “ariketa gogorra” egin behar izan dutela azaldu. Hala ere, hasieratik jarritako “marra gorria” errespetatu eta Gizarte Zerbitzuetako gastua bere horretan mantenduko dutela zehaztu zuen. 45.264.000 euro guztira Aurrekontuarekin batera, 2012 eta 2015 urte arteko Ekonomia eta Finantza Plana aurkeztu ditu Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerrak osatzen duten Gobernu Taldeak. “Ez da derrigorrezko txostena, datozen lau urteetan sarrerak, inbertsioak eta gastuak nondik nora joango diren azaltzeko baizik, eta gure ikuspegia eta lan ildoen berri emateko”. Guztira, 45.264.000 euroko aurrekontua aurkeztu du Gobernu Taldeak: iazkoa baino 700.000 euro gutxiagokoa izango da, beraz, aurtengo aurrekontua. Jon Txaskok emandako datuen arabera, guztira 480.000 euro [...]
Areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek bihar jokatuko du, etxean, Euskaldunaren kontra. 18:30ean da partida, Elorsoron. Sailkapeneko liderrak dira oiartzuarrak. Bigarren Mailako Power Rangersek ere bihar jokatuko du, baina etxetik kanpo. A...
Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, gaur aurrera ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin ...
Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalari egun horrekin bat egiteko eskatu dio EAJk. Adierazpen instituzionala aurkeztu du udal taldeak, eta egunarekin bat egiteaz gain, “neurri malguak eta politika egokiak sustatzeko konpromisoa” har ditzala eskatu dio udalari. Aurreko legegintzaldian, hala nola, Euskararen Aholku Kontseiluarekin, hizkuntza normalizaziorako “aurrerapauso garrantzitsuak” eman zirela gogorarazi du EAJk. Horrez gain, hizkuntza ofizialetako irizpideak eta euskararen biziberritze plana onartu zirela adierazi du, eta euskarak Errenteria-Oreretan duen egoera errealaren diagnostikoa egin zutela: “Duela gutxi onartu zen Euskararen Erabilera Biziberritzeko Plan Nagusia”. Horren helburua “guztiek konpartitutako diagnostikoa egitea da, gizarte eragileek, euskararen munduan lan egiten duten elkarte eta erakundeek nahiz udalak eta aholku kontseiluak”, azaldu du. Guztiek norabide berean, “Errenterian euskaraz bizitzea lortuko dugu”. Hala ere, egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu du, eta EAJk horretan lan egingo duela adierazi du.