Errenkoalderen 3.000 euroko saria, 052.462 zenbakiarentzat

Udazkeneko zozketa egin du Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkataritza, ostalarita eta zerbitzu elkarteak. Horrenbestez, sari nagusia, 3.000 euroko erosketa txartela, 052.462 zenbakiarentzat izan da. Urtaro guztietan bezala, udazkenean ere erosketak ...

Udazkeneko zozketa egin du Errenkoalde Errenteria-Oreretako merkataritza, ostalarita eta zerbitzu elkarteak. Horrenbestez, sari nagusia, 3.000 euroko erosketa txartela, 052.462 zenbakiarentzat izan da.

Urtaro guztietan bezala, udazkenean ere erosketak egitearekin batera txartelak banatu dituzte Errenkoaldeko dendetan. Sari nagusia 3.000 euroko erosketa txartela izan da, eta gainontzekoak, berriz, 1.000 euroko erosketa txartel bat, eta 500 euroko lau erosketa txartel izan dira.

Sari txikiago horiei  dagokionez, 1.000 euroko erosketa txartela 345.747 zenbakiari egokitu zaio, eta 500 euroko lau erosketa txartelak, berriz, ondorengo zenbakiei: 196.891, 122.407, 260.183 eta 362.302.

Errenkoaldek jakinarazi duenez, sari guztiak urtarrilaren 5a baino lehen gastatu behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.