Bidea egitera. Izen horrekin, larunbaterako antolatu duen ekitaldian aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak legegintzaldirako dituen asmoak. Larunbateko hitzorduaren “garrantzia handia” nabarmendu du Julen Mendoza alkateak, “hainbat arlotan lanean diharduten herriko eragileekin datozen lau urteetarako proposatu dugun lan ildoa partekatuko dugulako”. Herrira bai, baina harago heltzea ere bada ekitaldiaren asmoa, “Oarsoaldea eskualdearen garrantzia nabarmendu nahi dugulako”. Inflexio puntua Bidea egitera ekitaldiak inflexio puntua izan nahi duela zehaztu dute Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerra alderdiak: “Iragana eta etorkizuna bereiziko dituen mugarria izan nahi du larunbateko ekitaldiak. Bereizketa hori, herri ekarpen gisa ulertzea nahi dugu, eta ez oposizio politiko gisa”. Larunbateko ekitaldiaren gaineko aurrerapen askorik ez badute egin ere, (“ekitaldia bera izango delako horretarako gunea”), parte hartzera gonbidatu dituzten hainbat eragile zehaztu dituzte. Besteak beste, herriko eragileekin batera, Oarsoaldea eskualdeko udaletako ordezkariak, Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria ere izango dira herrian. Horiekin batera, herritik kanpoko eragileak gonbidatu dituzte. Eragile ekonomikoak nabarmendu ditu Mendozak: “Zentzu horretan, finantza zein Oarsoaldeko erakundeei luzatu nahi diegu ekitaldian parte hartzeko deia, larunbatetik aurrera hasi nahi dugun prozesuan parte hartzeko aukera dutelako”. Ekitaldi irekia Ekitaldia irekia izango dela jakinarazi dute Gobernu Taldekoek, “parte hartu nahi duten eragileek zein norbanakoek egin [...]
Pasaiako egungo portuaren gaineko hitzaldia egingo dute bihar, 19:00etan, Reina aretoan, Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek antolatuta, eta Oreretako Gazte Asanbladak, eta Olibet, Iztieta eta Alabergako auzo elkarteek lagunduta. Pasaiako Portua: ingurumenaren zaintza noizko? izenburupean, Jose Manuel Corrizo Pasaiako portuko langile eta CCOO sindikatuko lan arriskuen prebentziorako ordezkaria mintzatuko da. Gezurrak salatzea helburu Antolatutako hitzaldiaren bidez, “Pasaiako kanpo kaia justifikatzeko erabiltzen dituzten gezurrak” salatu nahi dituzte Errenteria-Orereta Bizirik eta Oarsoaldeko Eguzki talde ekologistek. Azken horien esanetan, kanpo kaiaren sustatzaileek, “proiektu horrek eskualdeko osasunaren hobetzean eta kaiaren biziberritzearen gainean izango lukeen eraginean ari dira jartzen indar guztiak”. Bi talde ekologisten aburuz azpiegitura justifikatzeko esandako “gezurren” ondoren “osasuna eta badiaren biziberritzea dira gelditzen zaizkien azken argudioak”. Halaber, Portu Agintaritzak eta portuko enpresek azken hamarkadetan laneko osasun gaietan, kutsaduraren kontrako neurririk edo lan baldintzak hobetzeko asmoz ekarpenik ez dutela egin salatu dute: “Gaur egun egoerak berdin jarraitzen du, ez dituzte martxan jarri portuko praktika egokiak, prebentziorako koordinazio lanak, edota lan ingurumen segurtasun protokoloak. Ez dituzte beste portuetan hartu ohi dituzten neurriak martxan jarri: txatarra leku erdi-estalietan deskargatzea, ikatza estaltzea, edo gai kutsakorrak leku eta modu egokian biltzea”. Gai horietan Pasaiako portua “atzeratua eta atzerakoia” dela gaineratu dute bi talde ekologistek, eta [...]
Sei milioigarren autoa atzo Pasaiatik ontziz irten behar zela eta, ospakizun berezia egin du Portuak. 1979. urtean hasi zen autoen trafikoa Pasaiako portuan, Ford markarekin. Ordutik portutik irtendako auto guztiak zenbatu, eta atzo, sei milioigarren autoa ontziratzekoak zirela eta, ospakizuna egin zuten. Ospakizunera United European Car Carriers (UECC) enpresko zuzendari orokorra Craig Jasienki etorri zen, eta Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egin zion harrera. UECC enpresa norbegiarra da, eta 1994. urteaz geroztik ari da Pasaian lanean. Gaur egun, Opel, Volkswagen, Iveco eta Mercedes marketako autoak garraitzen ditu, Europa osora esportatzeko. Volvo, Opel, Saab eta Mercedes autoak inportatu egiten ditu ere bai, ondoren, Pasaiako portutik Espainiako estatuko hainbat tokitara eramateko. UECC konpainiak 41 langile ditu Pasaiako portuan. Urtean, batez beste, 250.000 auto garraitazen ditu, gehienak Belgikako Zeebrugge eta Britain Handiko Portbury portuetara. Hiru hamarkadatik gora Ford markakoak izan ziren 1979. urtean portutik irten ziren lehenak. Orduan, garai bateko tsas geltokia zegoen hartan ontziratzen zituzten autoak. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Lezoko kaiara lekualdatu zituzten autoak. Orduan hiru zonaldetan banatuak izaten ziren Ford, General Motors eta Quincasa autoak. Denborarekin hirurak batu zituzten espazioa optimizatzeko. UECCk 1994. urtean hartu zuen autoen trafikoa bere gain, eta 2005ean siloa altxa zuen, azpiegitura indartuz.
Garaipenik erdietsi gabe jarraitzen dute arrosek. Asteburuan 27-23 galdu zuten Irungo Suministros Goser-Goibar taldearen kontra. Bigarren taldeak galdu egin zuen baita ere, 28-19, Zarauzko Amenabar taldearen kontra.
Allerru jaun eta jabe izan zen pasa den larunbatean Plazetan jokatu zuten Oarsoaldeko derbian. Talde zuri-berdeak 4-0 irabazi zion Sanpedrotarra taldeari. Bederatzigarren postura egin dute jauzi lezoarrek, hamahiru punturekin, eta moreek azkeneko postuan jarraitzen dute, bostekin. Erregional Lehenengo Mailan, Allerru Bk denboraldiko bigarren partida galdu zuen Pasaia Bren kontra. Urnieta liderrak orain sei puntuko aldea ateratzen die, eta bigarren postuan jarraitzen dute. Gipuzkoako Emakumeen Ligari dagokionez, Allerruren eta Hondarribiaren arteko derbia jokatu zuten Lezon. Etxekoak nagusitu ziren, gol bateko aldeagatik: 2-1. Garaipen horrekin sailkapenean aurrea hartu diete. Gainera, lezoarrek partida bat gutxiago jokatu dute. Saskibaloian, berriz, Allerruk 54-65 irabazi zuen Santo Tomas Lizeoaren kantxan. Sei garaipen eta lau porrot dituzte. Azkenik, areto futbolean, Allerru-Jaizkibelek launa berdindu zuen Hondarribia Bar Ignacioren kontra, Bekoerrotan.
Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi ...
Bihar arratsaldean bi hitzaldi izango dira Errenteria-Oreretan. Batean, Latinoamerikako emakume mugimendua aztertuko dute Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30etik aurrera. Bestean, berriz, elikadura burujabetza izango da ildo nagusia, eta Merkatuzarren i...
Zabala Enea II Gaztetxeak osatutako eskalada taldea hasi da pixkanaka emaitza onak lortzen. Joan den asteburuan Azpeitiko gaztetxeak antolatutako Presoen Aldeko V. Eskalada Txapelketan parte hartu zuten eskalaitzaile errenteriarrek, eta horietako bat g...
Nagore Laffage gazte irundarraren hilketa eta ondorengo epaiketa lantzen dituen Nagore filmaren gaineko hezkuntza materiala banatuko dute hiriko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan. Helena Taberna zuzendari iruñearrak egindako filmari lotutako DVDa eta 80 orriko liburua argitaratu dute, eta Gabonak baino lehen banatuko dute eskoletan. Laffageren amak, Asun Casasolak, eta Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak atzo aurkeztu zuten ekimena. Casasolak hainbat hitzaldi eman ditu Espainiako Estatuko ikastetxeetan, eta ikasleak filmarekin “harrituta” geratzen direla adierazi zuen. Bere alabarenak bezalako gertakari asko ezkutuan geratzen direla esan zuen, eta Tabernaren filma gazteentzako oso egokia dela nabarmendu zuen: “Gazteekin lan egin behar da, zerbait ikasi dezaten, berriro gertatu ez dadin”. Hezkuntza materiala Iruñeako Lamia ekoiztetxeak prestatu du, Helena Tabernak berak zuzenduta, eta Nafarroako hiriburuko pedagogia adituen laguntzarekin. Gizarte Ongizate arloak hogei kopia erosi ditu, ikastetxeetan banatzeko. Gabonak baino lehen banatuko dituzte. Bi saio Zinema Paradison Abenduan Nagore filmaren bi saio emango dituzte Amaia KZn, Zinema Paradiso programaren barruan. Lehen saioa etzi izango da, eta bigarrena abenduaren 16an. Bi saioak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, eta doan izango dira. Nagore Laffageren heriotza lantzen du Helena Tabernaren filmak. Laffageren amak parte hartzen du, eta gaztearen senitarteko eta lagunen testigantzak ageri dira. Dokumentalak Laffageren hiltzailearen kontrako epaiketa kontatzen du [...]
Heldu den larunbatean, abenduaren 3an, Antxeta irrati librearen aldeko bertso bazkaria egingo dute Bidasoko Euskal Kultur Elkartean (EKT). Julio Soto, Alaia Matin, Julen Zelaieta eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira. Dagoeneko sarrerak eros daitezke...