Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sinesteko garaia iritsi da

Hiri Debekatuaren Mapa programaren ondorio eta proposamenen txostena aurkeztu zuten larunbat eguerdian Oiasso Erromatar Museoaren hitzaldi aretoan. 2009an eta iaz Bilgune Feministak Katea eta Arbes auzoetan egindakoa oinarritzat hartuz, urrian hainbat tailer egin zituzten auzoz auzo, emakumeentzako seguruak ez diren lekuak zehazteko. Ikastaroetan landutakoarekin Murgibe aholkularitza enpresak txosten bat prestatu du, udaleko zenbait sailetan banatuko dutena. Puntu ilunetako batzuk zuzentzeko proposamenak ditu txostenak, eta beste batzuk Berdintasun eta Hiri Antolamendu Orokorreko planetan, besteak beste, kontuan hartuko dituzte. Urriko ikastaroetan parte hartu zuten zenbait emakume hurbildu ziren larunbatean Oiassora, haiek egindako ekarpenak jasotzen dituen txostenaren aurkezpenera. Sinesteko ekitaldi bat izan zen, emakumeek Irungo hirigintzan eragin dezaketela sinesteko. Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietak sinestearen garrantzia nabarmendu zuen. «Gure iritziak aintzat hartuko ez dituztela pentsatzera ohituta gaude», esan zuen. Bere ustez, Hiri Debekatuaren Mapa osatzen lagundu duten emakumeen ekarpena garrantzitsua izan da, «nahiz eta zenbakiz txikia izan den». Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Bilguneak hasitako lana txalotu zuen: «Katean eta Arbesen egindako lana aurkeztera udalera etorri zirenean, ideia zoragarria iruditu zitzaigun, hiriko beste auzoetara nahitaez hedatu beharrekoa». Hala egin zuten, Emakundek propio emandako diru laguntza baliatuz. Emakunderen zigilua Alicia Mitxelena Ongizate Saileko teknikariak Emakunderen laguntza eskertu zuen: «Batetik, komunikazio kanpaina egiten lagundu digu; [...]

admin
Bidasoa
2011/11/29

Hiri Debekatuaren Mapa programaren ondorio eta proposamenen txostena aurkeztu zuten larunbat eguerdian Oiasso Erromatar Museoaren hitzaldi aretoan. 2009an eta iaz Bilgune Feministak Katea eta Arbes auzoetan egindakoa oinarritzat hartuz, urrian hainbat tailer egin zituzten auzoz auzo, emakumeentzako seguruak ez diren lekuak zehazteko. Ikastaroetan landutakoarekin Murgibe aholkularitza enpresak txosten bat prestatu du, udaleko zenbait sailetan banatuko dutena. Puntu ilunetako batzuk zuzentzeko proposamenak ditu txostenak, eta beste batzuk Berdintasun eta Hiri Antolamendu Orokorreko planetan, besteak beste, kontuan hartuko dituzte.

Urriko ikastaroetan parte hartu zuten zenbait emakume hurbildu ziren larunbatean Oiassora, haiek egindako ekarpenak jasotzen dituen txostenaren aurkezpenera. Sinesteko ekitaldi bat izan zen, emakumeek Irungo hirigintzan eragin dezaketela sinesteko.

Bilgune Feministako kide Oihana Etxebarrietak sinestearen garrantzia nabarmendu zuen. «Gure iritziak aintzat hartuko ez dituztela pentsatzera ohituta gaude», esan zuen. Bere ustez, Hiri Debekatuaren Mapa osatzen lagundu duten emakumeen ekarpena garrantzitsua izan da, «nahiz eta zenbakiz txikia izan den».

Maite Cruzado Gizarte Ongizateko ordezkariak Bilguneak hasitako lana txalotu zuen: «Katean eta Arbesen egindako lana aurkeztera udalera etorri zirenean, ideia zoragarria iruditu zitzaigun, hiriko beste auzoetara nahitaez hedatu beharrekoa». Hala egin zuten, Emakundek propio emandako diru laguntza baliatuz.

Emakunderen zigilua
Alicia Mitxelena Ongizate Saileko teknikariak Emakunderen laguntza eskertu zuen: «Batetik, komunikazio kanpaina egiten lagundu digu; eta bestetik, nolabaiteko labela suposatu du; Emakundek egitasmoa onartu izana, ona izan dela esan nahi du». Egindako lan on hori «ezerezean ez geratzeko» konpromisoa hartu zuen Cruzadok larunbatean.

Murgibeko Irati Burgesek eta Itsasne Martinezek puntu ilunen zerrenda osatzeko tailerretan parte hartu zuten, eta beraiek prestatutako txostenean 47 puntu ilun jaso dituzte, tailerretan jasotakoak eta Internet bidez jasotakoak irun.org webgunearen bitartez. Puntu ilun horiek argitzeko eskatuko diete udaleko hainbat sailetako arduradunei.

Hirigintza arloan dagoeneko kontuan hartzen ari dira horiek guztiak. Hala argitu zuen larunbateko ekitaldian hitza hartu zuen udal arkitekto batek: «Bilguneak hasitako lanaren ondoren genero hirigintza kontuan hartzen dugu». Hori zen hasierako helburua, hiria emakumeen ikuspuntutik eraiki daitekeela sinestea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.