Iker Martinez Lizarduik gidatzen duen Telefonica Team-ek irabazi du Volvo Ocean Race munduko itzuliko lehen etapa, Alacant eta Lurmutur Hiria (Hego Afrika) artekoa. Hondarribiarraren ontzia 19:14an iritsi da kaira. Telefonica Team-ek 21 egun, 5 ordu, 14 minutu eta 25 segundu behar izan ditu Alacant eta Lur Mutur hiri arteko 6.600 itsas miliak egiteko. Martinez Lizarduiren ontzia helmugaratu denean Camper Emirates Team zen bigarrena, 205 itsas milietara, eta Groupama hirugarrena, 825 milietara. Volvo Ocean Racen parte hartzen dute beste hiru ontziak lehen etapatik erretiratu ziren; Abu Dhabi eta Puma ontziek Mediterraneoan arazoak izan zituzten, eta atzera egin behar izan zuten. Puma, bestalde, etaparen azken txanpan erretiratu zen, joan den igandean, masta hautsi ondoren, Telefonicarengandik oso gertu zihoanean. Gauzak ongi, hirurak prest egongo dira bigarren etapan aritzeko, Lurmutur Hiria eta Abu Dhabi artekoa.
Kepa Murua zarauztarraren poesiak aztertuko dituzte astelehenean Ikust Alaiako Olerki taldean, arratsaldeko bostak eta erdietan hasita. Olerki taldea hilabeteroko laugarren astelehenean elkartzen da.
Ficoban egingo dute aurten Irungo IV. Komikirun Komiki Azoka. Abenduaren 9tik 11ra ospatuko da, eta berrikuntza nagusiena horixe bera da, leku aldaketa. Izan ere, orain arteko hiru ekitaldiak Zabaltza plaza egin dira. Aurtengo edizioko kartela Gorka Or...
Iñaki Salvador piano jotzaileak kontzertua emango du bihar (igandea), 20:00etatik aurrera Gezala Audiotiumean. Mikel Laboa zenaren kantak joko ditu pianoarekin, izan ere, duela bi urte hil zen abeslari eta poeta ezagunaren omenezko kontzertua izango da biharkoa. Sarrera doan da, baina gonbidapena eskuratu behar da aldez aurretik. Horiek Bekoerrota kiroldegian har daitezke. Bestela, bihar bertan, 19:30etatik aurrera Gezala auditoriumean eskura daitezke.
Pasaia-Lezo Lizeoko kideek Lezoko ikastola berriaren gaineko xehetasunak emateko bisita gidatua antolatu zuten atzo goizean ikastolatik. Ikastolaren arduradunek jakinarazi zuten urtarrilaren 9an hasiko direla eskolak bertan ematen, baina abendurako bukatuko dituztela lanak: urtarrilaren 22an egingo dute inaugurazio ofiziala. 2010eko martxoan hasi zituzten eraikina egiteko lanak. 2,9 milioi euroko inbertsioa egin dute hezkuntza azpiegitura berria eraikitzeko; horietatik 300.000 euro, iazko Kilometroei esker lortu dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak jasoko ditu Lezoko ikastolak. Eraikinak 3.200 metro koadro dauzka, bost solairutan banatuta. Kanpoaldean, 1.000 metro koadroko jolastoki ireki eta publikoa izango du. Ignacio Iturbe March arkitektoaren arabera, eraikinari “antolamendu trinkoa baina solairukakoa” eman diote, “inguruan ahalik eta eragin txikiena sortzeko”. Gelak, hegoaldera eta mendebaldera begira eraiki dituzte, “espazio hauen argiztapen egokia eta inguruarekiko bistak erraztu ahal izateko”, arkitektoaren arabera. Aldi berean, eraikinaren barruko espazio bakoitzari nortasun propioa eman diote, koloreen bitartez.
Kontsumo Arduratsuaren Azoka egin dute goizean Lezoko Karlos Saldise plazan. Bertan, herriko norbanakoek eta taldeek euren postuak jarri dituzte (tartean udalak eta herriko ikastetxeak), eta bestelako eragileek ere egiten dutena azaltzeko aukera izan dute. Ikusmina sortu du azokak, eta gainera, herritarren artean plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatu dituzte.
Antxon behin-behineko anbulatorioa eraikitzen ari dira. Usozko eremuko aparkalekuan jartzen ari dira aurrez fabrikatutako moduluak, eta dagoeneko osasun azpiegitura izango denaren egitura jarrita dago ia osotasunean. Orain, barrualdea behar bezala aton...
Irungo Udaleko Gazteria arloak jakinarazi du VI. IrunBreak Break Txapelketarako sarrerak salgai jarri dituztela. Abenduko lehen asteburuan izango da, Amaia Kultur Zentroan, eta heldu den ostegunean, abenduaren 1ean, aurkeztuko dute. Sarrerek 3,30 euro...
Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkidek antolatuta, gaur arratsaldean XXXI. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa eta V. Doinu Zahar Txapelketa egingo dituzte Donibaneko kiroldegian. 19:00etan hasiko dira lehiak. Aurresku lehian sei mutilek parte har...