Musikariek ere historia egiten dute
Antxotarrok Historia Mintegiak Pasai Antxoko musikariei keinua egin die gaur zabalduko duten erakusketan. Barrutiaren historiarekin estu lotuta dago musika Azaroak eta Antxotarrok Historia Mintegiak harreman zuzena dute. Pasaiako barrutiko eragileak zazpigarren erakusketa jarriko du abian gaur arratsean. Sanferminen inguruan eta negua sartzen denean antolatzen dituzte erakusketak mintegiko kideek, eta nola ez, aurten ere ez dute hutsik egin. Antxoko Musikariak izenburua jarri diote mostra berriari, gaur zabalduko dute, eta abenduaren 4ra arte ikus daiteke Kultur Etxeko areto nagusian. Antxoko musikaren historia bilduko du erakusketak. Horretarako, ehun argazki baino gehiago prestatu dituzte Antxotarrok Historia Mintegiko kideek. Argazkiak herritarrek utzitakoak dira, aurreko sei erakusketetakoak bezala: «Antxoko herritarrek eskuzabaltasun handia erakutsi dute Pasaiako fototeka handia osatzeko. Horretarako dei berezirik egin behar izan gabe, 112 antxotarrek utzi dizkigute argazkiak. Horiek denak omentzeko ere bada erakusketa hau, eta eredu horri esker, lagatzaile berriak irabazteko». Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, barrutiko txaranga eta fanfareak, sanferminetako peñak, Oskarbi… Partitura artean bizi izan diren antxotarren kronika da Kultur Etxean gaur zabalduko dutena. Antxoko plano zaharra Erakusketan, ordea, ez zaio bakarrik musikari keinua egingo. Izan ere, XX. mendearen hasierako Antxoko planoa ikusteko aukera izango dute ekimenarekin bat egingo dutenek. Historia Mintegiko kideen arabera, 1911. urte ingurukoa da plano hori [...]
Antxotarrok Historia Mintegiak Pasai Antxoko musikariei keinua egin die gaur zabalduko duten erakusketan. Barrutiaren historiarekin estu lotuta dago musika
Azaroak eta Antxotarrok Historia Mintegiak harreman zuzena dute. Pasaiako barrutiko eragileak zazpigarren erakusketa jarriko du abian gaur arratsean. Sanferminen inguruan eta negua sartzen denean antolatzen dituzte erakusketak mintegiko kideek, eta nola ez, aurten ere ez dute hutsik egin. Antxoko Musikariak izenburua jarri diote mostra berriari, gaur zabalduko dute, eta abenduaren 4ra arte ikus daiteke Kultur Etxeko areto nagusian.
Antxoko musikaren historia bilduko du erakusketak. Horretarako, ehun argazki baino gehiago prestatu dituzte Antxotarrok Historia Mintegiko kideek. Argazkiak herritarrek utzitakoak dira, aurreko sei erakusketetakoak bezala: «Antxoko herritarrek eskuzabaltasun handia erakutsi dute Pasaiako fototeka handia osatzeko. Horretarako dei berezirik egin behar izan gabe, 112 antxotarrek utzi dizkigute argazkiak. Horiek denak omentzeko ere bada erakusketa hau, eta eredu horri esker, lagatzaile berriak irabazteko».
Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, barrutiko txaranga eta fanfareak, sanferminetako peñak, Oskarbi… Partitura artean bizi izan diren antxotarren kronika da Kultur Etxean gaur zabalduko dutena.
Antxoko plano zaharra
Erakusketan, ordea, ez zaio bakarrik musikari keinua egingo. Izan ere, XX. mendearen hasierako Antxoko planoa ikusteko aukera izango dute ekimenarekin bat egingo dutenek. Historia Mintegiko kideen arabera, 1911. urte ingurukoa da plano hori —orduko kaleen izenak agertzen dira bertan—, eta sei maketaren bitartez hiru dimentsioko neurria hartuko du planoak. San Fermin parrokia, alkateordetza, eskola publiko zaharrak, frontoia, azoka, kioskoa eta komunen maketak dira horiek. Javier Albin artista antxotarrak egin ditu. Albinen sorkuntzak Idurre Elosegiren topoaren maketa batekin osatu dituzte.
Hori guztia gutxi balitz, 2012ko egutegia salgai jarriko dute erakusketa bitartean Historia Mintegiko kideek, baita barrutiko dendetan ere.
Garai bateko Antxoko haurren argazkiekin edertu dituzte hamabi hilabeteetako orriak: Izan ginen haurrak gaia erabili dute 2012ko egutegirako.
Ordutegiak
Gaur. Erakusketa inauguratuko dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia.
Astegunetan. 19:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan. Goizez 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 19:00etatik 21:00etara.
Igandetan. 12:00etatik 14:00etara.