VIII. Enpleguaren Astea abiatu du El Espazion Bidasoa Bizirik agentziak
Atzo hasi zen VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirik-ek El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Atzotik eta hilaren 30era arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira...
Atzo hasi zen VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirik-ek El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Atzotik eta hilaren 30era arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira, El Espazion egingo diren ehunka elkarrizketen bitartez.
Aurten 35 enpresak bat egin dute Enpleguaren Astearekin, eta 60 lan eskaintza inguru egingo dituzte.
Atzotik eta bihar arte Bidasoa Bizirik-eko teknikariek elkarrizketak egingo dituzte El Espazion, lan bila doazenen profilera zein eskaintza egokitzen diren zehazteko. Eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, lana bilatzen dutenen eta enpresen arteko lan elkarrizketak egingo dituzte, El Espazion horiek ere.
Interesdunek egoitzatik bertatik pasatu behar dute (Anaka kalea, 27) gaur, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era, eta bihar goizeko ordutegian.

