Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gipuzkoako Kantu Txapelketaren bila joango da etzi Intxaurrandieta

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako XV. ekitaldiaren finala etzidamu jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Finala 18:00etan hasiko da. Hemezortzi finalisten artean eskualdeko ordezkari bakarra Lorea Intxaurrandieta lezoarra izango da. Berak idatzitako Faltan zaitut abestiarekin taularatuko da lezoarra. Aurkezten den hirugarren ekitaldia da, eta bere abestiak ezagutzeko asmoarekin egiten, du, aurreko bi txapelketetara ere berak idatzitako kantekin aurkeztu baitzen. Beraz gain, beste zortzi bakarlari igoko dira Antzoki Zaharreko oholtzaren gainera. Zazpi bikotek ere lortu dute finalerako txartela, baita bi taldek ere. Musikari eta abeslari guztiek parte hartu ondoren, orain dela hiru urte txapelketan parte hartu zuen Lain taldeak lau abesti joko ditu, euren disko berrikoak. Aktuazioaren ondoren emango dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari nagusi banatuko dituzte (bakarlariak, bikoteak eta taldeak). Horrez gain, sorkuntza lanik onenari ere sari berezia emago diote. Halaber, Euskal Herriko Kantu Txapelketan Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko dituzte. Finalera iristeko, baina, kanporaketa bat jokatu behar izan dute. Lehenengoa Lezoko Gezala Auditoriumean jokatu zuten urriaren 16an. Etxean aritu zen Intxaurrandieta. Kanporaketaren bigarren saioa Bergaran egin zuten, astebete beranduago. Bigarren kanporaketa horretan esan zituzten finalisten izenak, ez baitzegoen kuporik. ‘Kantagintzaren uhin berria’ Iaz aurkeztu zituzten abesti propioak disko batean (Kantagintzaren uhin berria) jaso zituzten. Igandean erosteko aukera egongo da. [...]

admin
Bidasoa
2011/11/24
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako XV. ekitaldiaren finala etzidamu jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Finala 18:00etan hasiko da.
Hemezortzi finalisten artean eskualdeko ordezkari bakarra Lorea Intxaurrandieta lezoarra izango da. Berak idatzitako Faltan zaitut abestiarekin taularatuko da lezoarra. Aurkezten den hirugarren ekitaldia da, eta bere abestiak ezagutzeko asmoarekin egiten, du, aurreko bi txapelketetara ere berak idatzitako kantekin aurkeztu baitzen.
Beraz gain, beste zortzi bakarlari igoko dira Antzoki Zaharreko oholtzaren gainera. Zazpi bikotek ere lortu dute finalerako txartela, baita bi taldek ere.
Musikari eta abeslari guztiek parte hartu ondoren, orain dela hiru urte txapelketan parte hartu zuen Lain taldeak lau abesti joko ditu, euren disko berrikoak. Aktuazioaren ondoren emango dituzte sariak.
Maila bakoitzeko bi sari nagusi banatuko dituzte (bakarlariak, bikoteak eta taldeak). Horrez gain, sorkuntza lanik onenari ere sari berezia emago diote. Halaber, Euskal Herriko Kantu Txapelketan Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko dituzte.
Finalera iristeko, baina, kanporaketa bat jokatu behar izan dute. Lehenengoa Lezoko Gezala Auditoriumean jokatu zuten urriaren 16an. Etxean aritu zen Intxaurrandieta. Kanporaketaren bigarren saioa Bergaran egin zuten, astebete beranduago. Bigarren kanporaketa horretan esan zituzten finalisten izenak, ez baitzegoen kuporik.

‘Kantagintzaren uhin berria’
Iaz aurkeztu zituzten abesti propioak disko batean (Kantagintzaren uhin berria) jaso zituzten. Igandean erosteko aukera egongo da. Intxaurrandietaz gain, Eneko Fraile errenteriarraren abesti bat ere badago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.