Antxoko musikariak, Kultur Etxean

Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa berria zabalduko du bihar Antxoko Kultur Etxean: Antxoko Musikariak. Abenduaren 4ra arte ikus daitezke Mintegiko kideek prestatu dituzten ehundik gora irudiak: Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, Antxoko txarangak eta fanfareak, sanferminetako peñak, edo Oskarbi taldea dira erakusketaren protagonistak. Irudi zaharrez gain, 1911 urte inguruko plano bat jarriko dute ikusteko, baita Antxoko zenbait eraikin historikoen maketak ere. 2012ko egutegia erosteko aukera ere izango da.

gelasio aranburu, Scola Cantorum

Gelasio Aranburu apaiza, Scola Cantorumeko kideekin

Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa berria zabalduko du bihar Antxoko Kultur Etxean: Antxoko Musikariak. Abenduaren 4ra arte ikus daitezke Mintegiko kideek prestatu dituzten ehundik gora irudiak: Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, Antxoko txarangak eta fanfareak, sanferminetako peñak, edo Oskarbi taldea dira erakusketaren protagonistak.

Irudi zaharrez gain, 1911 urte inguruko plano bat jarriko dute ikusteko, baita Antxoko zenbait eraikin historikoen maketak ere. 2012ko egutegia erosteko aukera ere izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.