Olentzeroren etorrera prestatzeko lehenengo bilera larunbatean egingo dute, 17:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Olentzeroren etorreraren antolakuntzan parte hartu nahi duen, egunean bertan hurbilduko den edo proposamenak egin nahi dituen edozeintzat...
2012ko aurrekontuen gaineko lehenengo herri batzarra gaur egingo dute. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:30ean. Herritarrei batzarretan parte hartzeko deia egin diete udaleko kideek. Eguerdian, berriz, 2012ko aurrekontuak eta parte-hartze prozesu...
Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko gurasoek batzarra egingo dute gaur, 17:00etan, jantokian. Guraso elkarteak pasa den ikasturteko jardueren laburpena egingo du, eta aurtengoen berri eman. Zuzendaritzek urteko planak aurkeztuko dizkiete familiei. ...
Hilabeteko azken ostirala ate irekien eguna izango da ikasturte osoan Abaraxkan. Etzi ludotekako bazkide ez diren LH 1. eta 6. maila arteko oiartzuar guztiek ludotekak antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izango dute, 16:30etik 19:30era. Izena eman...
Etzi ostirala disko jartzaile festa izango da Pagoa dantzalekuan: Fresh Groovy House jaia. Diego Duet, Dennis Yuli, Unfaith, Mikeloop eta Noda ariko dira musika jartzen, gauerditik aurrera. Abenduaren 3an, berriz, Pagoako Soundvision-en bigarren urteur...
Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteko kideak zuzendaritzako batzordekideak aldatzen ari dira. Atzo egin zuten Arraguako eta Ugaldetxokoak berritzeko bilera. Gaur Iturriozkoak eta Altzibarkoak hautatuko dituzte, bihar Karrikakoak eta Ergoiengoa, eta etzi ...
Eguberrietarako amaituko dute Irungo obrarik handiena, San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekukoa. Gabonetarako prest egongo da, azken ukituak besterik ez dira falta, baina dagoeneko trasteak jaso dituzte eta hautsa kendu dute. Bisitatzeko moduan jarri dute, eta horixe bera da hilaren 26an egingo dutena: bisitatu. Ate irekietako jardunaldia antolatu dute heldu den larunbat goizerako. Ostiralean aurkeztu zuten ekimena Cristina Laborda Bide Publiko eta Obretako ordezkaria eta Juanjo Jaunarena Irunvi-Etxebizitzarako Sozietate Publikoaren kudeatzailea bertan zirela. Labordak larunbatean zer erakutsiko duten azaldu zuen: “Batez ere bi solairuak, bigarrena eta hirugarrena, ezagutarazteko helburua dute bisitek; solairu horiek dira, hurrenez hurren, txandakako eta jabetzako aparkalekuetarako ezarri direnak, eta ateak abenduaren bigarren hamabostaldian zabalduko dituztenak”. Iaz ere San Juan Harria plaza azpiko lanak bisitatzeko aukera izan zen, antzerako jardunaldi batean; noski, lanak askoz atzeratuago zeuden, eta apenas antzeman zitekeen gaur egun ikusi daitekeena. Izan ere, egun, lanak oso aurreratuta daude, batik bat bigarren eta hirugarren solairukoak. Iazko eta aurtengo bisitek zerikusi gutxi dutela azaldu zuen Labordak: «Orduan dena obretan zegoen, eta bisitan parte hartu zutenek, leku berriaren nolabaiteko ideia bat egin ahal izan zuten, planoen bitartez eta erabat obretan zegoen ingurune batean, txaleko, kasko eta guzti behar izan zutelarik». Orain, aparkalekua erabat amaituta, margotuta eta [...]
Gizonez osaturiko On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute bihar Urdanibia plazako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu: antzerkia eta s...
Zure Abenturaren Bila programaren barruan, Zaldiz mugarik gabe: Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, euskaraz, Amaia Kultur Zentroan (Lopez Bezerra kaletik sartuta). Mila Galla...
Udaltzainek joan den larunbata goizaldean atxilotu zuten ustez lapurtzen saiatzen ari zen gizona Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbat goizaldean, telefono kabina bateko dirua ustez lapurtzen saiatzen ari zenean. Gertakaria larunbatea...
Maddi Oihenart kantari zuberotarrak kontzertua eskainiko du datorren ostegunean Gezala Auditoriumean. Kontzertua 19:30ean hasiko da eta hamar euro balio ditu (lehiatilan bertan eros daitezke). Jakinarazi dutenez, pintxoak eta edariak izango dira bertan.
Larunbatean Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta gaur arte eska dezakete bere txokoa. Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu dezakete: arropak, liburuak, jostailuak, etxeko tresnak… Horrela, herritarrek (edota elkarteek) erabiltzen ez dituzten objektuei irtenbidea eman nahi diete. Izan ere, azokaren helburua hondakinak murriztea eta berrerabiltzea da. Izena eman nahi duenak 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu behar du, edo info@izadi21.net helbide elektronikora bidal dezake mezua. Konfirmatutako postuak Karlos Saldise plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat arlo jorratuko dituzte bertan. Bigarren eskuko objektuak salduko dituztenen artean euren presentzia ziurtatu dute Paleike elkarteak (paleak berrerabiltzen dituzte), Emausek eta Itsas Gelak. Hala ere, ez dira bakarrak izango. Herriko ikastetxeek ere postua jarriko dute, Eskola 21 Agendaren barrukoa. Bestalde, Lezoko Udalak ere bere txokoa izango du. Bertan, udala ingurumenaren arloan egiten ari den lana jakinaraziko diete herritarrei. Horrela, autokonpostajeari buruzko informazioa emango dute, baita legegintzaldi honetan martxan jarri nahi dituzten herri-lurretako baratzeen gainekoa ere. Horrez gain, bigarren eskuko liburuak salduko dizkiete herritarrei. Eguneroko erosketak egiterakoan berrerabilpena sustatzeko asmoz, udalak plastikozko 2.000 poltsa berrerabilgarri banatuko ditu, Zaborrik gabe, bizi baietz! leloarekin. Soberan baleude, herriko komertzioei emango dizkiete. Ez da banatuko duten bakarra izango. Izan ere, azoka [...]
Gaur eguerdian 2012rako aurrekontuaren aurrerapena egin du Aiora Perez de San Roman alkateak. Horrez gain, Gobernu Taldeko hainbat kidek aurrekontu hori gizarteratzeko prozesuaren berri eman dute. Izan ere, udalak aurreratu duenez, “herritarreng...
Bidasoko emakumeen lehenengo jardunaldia antolatu du Hondarribiko Emeki elkarteak hilaren 29rako. Ideiak partekatzen lelopean, esperientziak, iritziak eta kezkak partekatu nahi dituzte. Ekimena astearte goizean Zuloaga Etxean egingo dute. Jardunaldian ...
Helburu bakarra zeukan Hondarribia-Irunek larunbat eguerdiko norgehiagokan: etxean lehen garaipena eskuratzea, eta baita lortu ere. Bigarren garaipena jarraian dute bidasoarrek, eta jaitsiera postuetatik irtetea lortu dute. Galiziako Celta taldearentzat ere, garaipen garrantzitsua izan zitekeen, etxekoek bezala, garaipen bakarra eskuratu baitute aurtengo denboraldian, baina 72-60ko azken emaitzarekin, garaipena etxekoentzat izan zen. Partida eguerdiko hamabietan jokatu bazuten ere, harmailetan giro polita izan zen. Partidaren hasiera berdindua izan zen oso. Saskiraketetan ez zuten asmatu eta lehen laurdena berdinduta bukatu zuten. Bigarrenaren hasieran hasi ziren etxekoak markagailuan aldea lortzen. Errebotean gailentzea lortu zuten, eta erasoan Laura Garciaren saskiraketek lagundu zuten atsedenaldira alde polit batekin iristen: 42-28. Hamargarren sailkapenean Bigarren zatian, aldeari eusten saiatu zen talde bidasoarra, eta ez zuten 8-10 puntuko aldea murrizten utzi. Azkenean, aurkari zuzena menderatuta, garaipen garrantzitsua lortu zuten. Bigarren garaipen horrekin, sailkapenean gora egin, eta jaitsiera postuetatik atera da Hondarribia-Irun. Hamargarren daude, zortzi punturekin. Datorren asteburuan Ros Casares bisitatuko dute Pepelu Mujikaren neskek, eta garaipena eskuratzea zail izango dute. Izan ere Ros Casares sailkapen nagusiko bigarren postuan dago 12 punturekin, eta beraz, irabazteko partida zaila izango da larunbatean eguerdiko hamabietan Valentzian jokatuko dutena.
Oiartzungo Doneztebe parrokian. Igandea, 27. 13:00etan. Yon Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua. Easo Kapera Gregorianista Abesbatzak, Lartaun Txistulari Taldeak eta Lartaun Abesbatzak parte hartuko dute. Organista, berriz, Maialen...
Aldaketa klimatikoaren gainean ikasleek sortutako bideo jokoa aurkeztuko dute lehiaketara Anunciata ikastetxeak gonbidatu gisa parte hartuko du bihar hasi eta larunbata bitartean Ourensen egingo den Galiciencia lehiaketan. Galiziako Tecnopale parke teknologikoak antolatzen duen ikasleentzako zientzia lehiaketa da Galiciencia. Anunciatak dagoeneko hainbat sari jaso dituen Aldaketa klimatikoaren erruleta. Bideo jokoa lana aurkeztuko du lehiaketara. Ivan Matellanes eta Victor Selegante ikasleek sortutako lana da, eta aldaketa klimatikoaren teoria eta bilakaera azaltzeaz gain, gaiaren gaineko sentsibilizazioa sustatzeko helburuz landu dutela adierazi dute ikasleek.
Igandean izango da. Bedaio-Lizartza ibilbidea egin, eta Negu Festa ospatuko dute Giriziako mendizaleek. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik eta Bedaiora joango dira. Ibilaldia honela egingo dute: Bedaio, Laparmendi (812 m etro), Otsabio (801...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Gipuzkoako 53 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta lehen hiru sarietatik bi Oiartzunera etorri dira. Joseba Mitxelenak irabazi du le...