
Eskubaloia Zilarrezko maila Pozoblanco-Bidasoa Irun 28-28 Futbola Bigarren B Maila Burgos-Real Union 1-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Elgoibar 0-3 Real Union B-Tolosa 0-2 Erregional Preferentea Mariño-Allerru ...

Abenduaren 1ean Mikel Laboa abeslari donostiarra hil zela hiru urte beteko dira, eta Lezon omenaldia egingo diote. Iñaki Salvadorrek piano kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean, igande honetan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doan iza...

V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortze...

Herriko kirol mahaia gaura arratsaldean bilduko da udaletxean, 20:00etatik aurrera. Kirol eragileen eta udalaren ordezkariek sei puntu aztertuko dituzte. Garantzitsuenak denboraldi honetako diru laguntzak eta aurrekontuak izango dira. Horrez gain, Oars...

Gaur, Santa Zezilia Eguna da, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egin ditu asteburuan. Santa Zezilia Egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena egin zuen patroia gogoratzeko. Atzo bukatu zituzten jardunaldiak, Santa Zezilia omentzeko mezarekin, parrokian (irudian). Bertan, Hondarribiko Musika Eskolako txistulariek, Txistu taldeak eta elizako abesbatzak parte hartu zuten

Jose Aramendi sendagileak hitzaldi informatiboa emango du bihar, 18:00etan, Zuloaga Etxean. Haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren barruko ekitaldia da: kirola eta elikadura nola uztartu azalduko du.

Sekulako balentria egin zuen Emakumeen Superdibisioko Leka Eneak liga irabazteko faboritoetako bat den Fotoprix Vic taldearen kontra (3-2). Irundarrek denboraldiko partidarik hoberena jokatu zuten, eta Tong Tang nabarmendu zen. Bere bi banakako partidak irabazi zituen, eta baita binakakoa ere, Nelly Sibleyrekin bikotea eginez. Lehen partidan Espainiako jokalari onena den Sara Ramirez gainditu zuen Tang txinarrak (3-1). Bigarren partidan Sibleyk Mathilda Ekholm suediarraren kontra galdu zuen (1-3), ondo jokatu arren. Irene Muñoz gazteak garbi galdu zuen Wan Tanen aurka, eta katalanek abantaila lortu zuten markagailuan; eta ondoren etorri zen ezustekoa. Lehenik Tang eta Sibley Vicekoen bikotearen gainetik pasatu zen (3-0), eta ondoren Sibleyk Ramirez gainditu zuen berriro, erraz gainera (3-0). Eta, markagailuak 3-2koa azaltzen zuenean, bi txinatarrek partida erabakiorra jokatu zuten. Lehen bi setak Fotoprixekoarentzat izan zen, baina Tangek beste hiruak irabazi zituen errezkan. Ondoren, espero bezala, Ekhlomek hirugarren puntua lortu zuen katalanentzat. Ezusteko garaipen horri esker, Leka Eneak bi partidako tartea ireki du jaitsiera postuekiko. Mutilak ere nagusi Gizonen Superdibisioko Leka Enea garaipenen bidera itzuli da, azken hiru partidak galdu eta gero. Irundarrek Sabadellgo Falcons mendean hartu zuten larunbatean (3-0), eta sailkapeneko seigarren tokia hartu dute, hots, play-offak jokatzeko aukera ematen duen azken tokia. Orain arte hiru partida irabazi eta [...]

Ezohiko Udalbatza deituta dago gaurko, 18:00etatik aurrera, Arizabalon. Gai zerrendan bi gai ageri dira: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira akordio proposamena batetik, eta bestetik, biziberritzea koordinatzeko eta bultza...

Kote Camacho oiartzuarraren La gran carrera film laburra izan da epaileen begikoa Ikuskan, eta berari eman diote Epaimahaiaren Sari Berezia. Pasaiako Film Laburren Erakustaldia da Ikuska. Urtero egin ohi dute azaroan.

Urteko bigarren saio garratzitsua egingo du Mañontzi Bertso Eskolak larunbat honetan. Kaialde jatetxean izango eta bertso afaria egingo dute. Puntako bi bertsolari izango dira bertan: Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak. Mahaiaren bueltan bert...

SASKIBALOIA Emakumeen Liga Hondarribia Irun-Celta 72-60 FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Aurrera-Hondarribia 1-1

Higer Hondarribiko Merkataritza Elkarteko kideek bilera egingo dute bihar, 16:00etan, Zuloaga Etxean. Inguruan egiten ari diren lanei eta horien ondorioei buruz hitz egingo dute bileran. Merkataritza elkartetik bizilagun guztiei egin diete agertzeko de...