Santiagotarrakek bost domina lortu ditu Euskadiko remoergometro txapelketan

Santiagotarrak taldeko arraunlariek bost domina lortu zituzten larunbatean Donostiako Benta Berri kiroldegian egin zen Euskadiko Remoergometro Txapelketan. Irungo arraunketa taldeak hamabost kirolari eraman zituen guztira Donostiara, Haur, Kadete, Gazt...

Santiagotarrak taldeko arraunlariek bost domina lortu zituzten larunbatean Donostiako Benta Berri kiroldegian egin zen Euskadiko Remoergometro Txapelketan. Irungo arraunketa taldeak hamabost kirolari eraman zituen guztira Donostiara, Haur, Kadete, Gazte eta Helduen Mailetan. Honako hauek izan ziren domina lortu zuten irundarrak:

  • Mikele Eizagirre, zilarra Kadete Mailan.
  • Beñat Rekarte, zilarra Haur Mailan.
  • Aitzpea Gonzalez, brontzea Haur Mailan.
  • Borja Portos, brontzea Gazte Mailan.
  • Bruno Fernandez, brontzea Helduen Mailan.

Larunbatekoa denboraldiko lehen lehiaketa izan zen Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlarientzat; hilaren 5erako antolatutako Bidasoaren Jaitsiera bertan behera geratu zen, euritearengatik. Hurrengo txapelketa Urumeako Jaitsiera izango da, abenduaren 3an, bi lemazain gabe eta scull bikoitza modalitateetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.