
Urrian, %19,9 bidaiari gutxiago izan ditu Hondarribiko aireportuak. Guztira, 21.753 erabiltzaile izan ditu aireportuak urrian, eta horrenbestez, %13,1ko jaitsiera pilatu du 2011 urtea hasiz geroztik. Iazko lehen hamar hilabeteetan baino 212.958 bidaiar...

Gaur arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean, literatura tailerra egingo dute. Gaur, Cristina Fernandez Cubas idazlearen Parientes pobres del diablo lana aztertuko dute. Literatur tailerretan irakurtzeko gogoa bultzatu nahi...

Hondarribiko Ostalari Elkarteak antolatutako Dastatze eta Elkartze Afarien zortzigarren ekitaldian bi jarduera berezi egingo dituzte gastronomia maite duten gazteentzat. Alameda jatetxean, gaur, eta Abarkan datorren asteazkenean, bi afari egingo dituzt...

Txosnak abenduaren 21eko goizeko hamarretatik 22ko goizaldeko 00:30era egon daitezke zabalik Bihar bukatuko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomas Eguneko azokan txozna jarri nahi duten elkarteek eskaera egiteko duten epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisia edo gizarte elkarteek egin dezakete eskaera, bai eta Irungo Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko Institutuetako eta Helduen Eskolako ikasleek ere. Santomasetako txosnen ordutegia abenduaren 21eko 10:00etatik, abenduaren 22ko 00:30 artekoa izango da. Eskariak aurkezteko interesa dutenek Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegora joan behar dute (Juan de la Cruz kalea, 2). Bost txozna jartzeko baimena emango dute; zozketaz erabakiko dira bi, eta beste hiruak norentzako izango diren udalak erabakiko du, zuzeneko kontzesioaren bitartez. Zozketa publikoa izango da, eta abenduaren 2an egingo da, 13:00etan, udaletxeko ekitaldi aretoan. Jaialdia eta erakusketa Olentzero eta Gabon kanten jaialdirako, eta olentzeroen eta jaiotzen erakusketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Batean zein bestean parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena HAZ bulegoan. Kantu jaialdia abenduaren 24an izango da, 18:45etik aurrera, San Juan Harria plazan —udalak uste du aparkalekuko eta plazako lanak Eguberrietarako bukatuko dituztela—. Hamabi kidez edo gehiagoz osaturiko taldeak izango dira; bakoitzak gutxienez bi abesti [...]

Egutegi ofizialetik kanpoko irteera antolatu du Jaizkibelek larunbaterako, Kutxu herritik abiatuta. Jaizkibelek larunbaterako deitu duen irteera ez zegoen aurreikusita, baina Trebiñuko Biraren barruko irteerek izan duten arrakasta ikusirik, antolatzai...

Haurtzaro Ikastola Mendi Taldeak igandean egingo du ikasturteko bigarren irteera: Santa Ageda-Murumendi-Mandubia. Goierri aldean ibiliko dira mendizaleak, beraz. 08:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta Tolosa eta Azpeitia Beizamatik elkartz...

Gaur hasiko da eta hilabeteko iraupena izango du ikastaroak; oraindik izena eman ez dutenek badute tokia. Astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara, Azokan, gaur hasi eta hilabetez. Euskal jantzia berritu edo egin nahi duen orori irekita ...

Gaztainerre jaia larunbatean izango da Trintxerpen, baina badira ekimen gehiago, bihartik hasita. Fato Cultural Galegok antolatuta Magostoa ospatuko du aste honetan Galiziako komunitateak Pasaian. Gaztainerre jaiak ematen dio izena jaiari, horixe esan nahi baitu magosto-k galizieraz, baina gaztainak jatera mugatu ez, eta haren testuinguruan bestelako jarduerak antolatzen ditu urtero Pasaian Galiziako kulturaren alde lanean diharduen elkarteak. Hala, bihar bertan sinesdunek meza galizieraz ospatzeko aukera izango dute. Etzi, berriz, fedeak politikari utziko dio tartea. Uxio Breogan Dieguezek, hitzaldia emango du San Pedron, O soberanismo galego na emigrazón izenburupean. Uxio Breogan, historian lizentziaduna da, eta Alexandre Boveda Katedrako Dokumentazio eta Ikasketa Zentroaren zuzendaria. Txirikila txapelketa Kirol tradizionalak ere badu lekua Magostoaren barruko ospakizunetan. Azken hiru urteetan, Donibanen, eta Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean, Pasaiako Badia Txirikila Txapelketa antolatu dute bi elkarteek. Larunbata goizean izango da txapelketa, Donibaneko plazan. Txirikila, antzinako pilota jolasa da, Euskal Herrian nahiz Galizian jolasten zena. Galiziarrek Billarda deitzen diote kirolari. Bi makilekin jolasten da txirikilara. Makil txikienak bi punta ditu eta makil handiago batekin jotzen zaio. Pilota ateratzean jotzen den bezala. Pilota ahalik eta urrutien jaurtitzea da jokoaren helburua. Zendutako marinelak gogoan Arrantzan zebiltzala itsasoan zendutako marinelei egingo dieten omenaldiarekin bukatuko da igandean Magostoa. Urtero legez, San Pedroko Torrean bilduko [...]

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, Irungo I-Romi emakume ijitoen elkarteak jabetze tailerra antolatu du ostiralerako, 09:30etik aurrera, Caritas erakundearen egoitzan (Jose Egino kalea, 8-1...

Oihana Etxegibelek ipuinak kontatuko ditu liburutegietan, Borobil borbaldun… Afrikara bialdu izenburupean. 3 eta 8 urte bitartekoentzako emanaldiak dira, eta guztiak 18:00etan hasiko dira. Bihar Donibanen izango da, eta etzi, Trintxerpen.

Aurten 50 urte bete edo beteko dituztenen artean urtero bazkaria antolatzea ohitura bilakatu da. Hala, 1961an jaiotako hondarribitar talde batek bazkaria antolatu du Beko-Errota jatetxean hilaren 26rako. Bazkarira, urte horretan jaiotako hondarribiar g...

Euskara zerbitzuak hogeigarren urtez euskal txiste grafikoen lehiaketa antolatu du, eta lehiaketara aurkeztu dituzten lanak ikusteko jarri dituzte Zuloaga Etxean. Herritarren irribarrea bilatuko duten hiru mailako lanak ikus daitezke: 16 urtetik gorakoenak, 12 urtetik 16 bitartekoenak eta 12 urtetik beherakoenak. Txisteen gaia eta teknikak libreak dira, eta lanak bineta bakarrean eta bokadilo erabilera bidez egin dituzte. Txiste onenek saria jasoko dute hilaren 26an.

Joan den igandeko —azaroaren 6ko— uholdeek Oiartzunen kalte material handiak eragin dituzte. Herri-lur eta herri-bide askok kalteak izan dituzte, udalak jakinarazi duenez. Kalte handienak izan dituzten auzoak Ergoien, Karrika eta Iturriotz izan dira. Luizi asko eragin zituzten uholdeek. Garrantzitsuenak Askosti, Arritxulo eta Galtzata inguruan izan ziren. Hala ere, beste toki askotan ere izan ziren luizi ttikiagoak (Zaldinazpin, Okilegiko bidean, Usategiako bidean…). Horrez gain, herri-bideetan ere kalteak eragin zituen urak. Ollarriarren ingurua zulatu egin zuen, Burkondon ura gainetik pasatu zen hodia hondatu zuen, eta Emietan, luiziak herri-bidea estali zuen, adibidez. Ur-hodiek eta araztegiak ere kaltetu zituzten uholdeek (Portuberrin edota Makutson). Azkenik, euriteen ondorioz bestelako kalteak ere gertatu zirela azaldu du udalak: “Errepideak itxita egon ziren zuhaitzak erori zirelako, baranda puskatuak, ibilgailuak ezin pasatu…”. Pasa den aste osoan zehar, udal langileak kalte horiek konpontzen, aztertzen eta kuantifikatzen aritu dira. Kalte batzuk dagoeneko konponduta daudela adierazi du udalak, baina beste batzuk konpondu ahal izateko azterketa eta obrak egin beharko dituztela. Udalak ez daki oraindik zenbatekoa den kalte horien kostu ekonomikoa. Balorazio ekonomiko zehatza datozen asteetan osatuko duela iragarri du. Segurtasun seinaleak Uholdeen ondorioz izan diren kalteetako asko konpontzeke daude. Hori dela eta, lan horiek 2012ko aurrekontuetan eragin zuzena izango dutela uste du udalak: [...]

Ainara Arratibel Gascon, Donostia “Halako kasu gehiago izan dira, eta sintomak bat datoz. Alabaren gaixoaldiak umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa jarri izanarekin lotura du”. Oiar- tzungo Ixone Suare zen hitzak dira. Haren 12 urteko alabari urriaren 26an jarri zioten umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa. Harrezkero zorabioak, buruko mina, arnasa hartzeko arazoak, bularreko herstura eta sukar altua izan ditu. Hainbat aldiz izan da Donos tiako Ospitalean, eta bost pediatrak artatu dute. “Denek, ordea, kasualitatea dela esaten didate, batak ez duela bestearekin zerikusirik. Nik kexu bat jarri nahiko nuke, baina pediatra baten oniritzirik gabe ezin dut”. Atzotik neskatoa ospitaleratuta dago. 2007an hasi ziren txertoa jartzen. Ordutik, Ixone Suarezena ez ezik, Hegoaldeko beste bi familiak ere jo dute Gaixoen Defentsarako Espainiako Elkartera, halako kasuen aurrean babes eske. Hiru kasuetan kezka bera izan da; alabek txertoa hartu eta gero, haien osasunak okerrera egin du, eta ez dute osasun profesionalen aldetik babesik jaso. Elkartea Nafarroako eta EAEko fiskaltzekin jarri da harremanetan, eta kasu horiek ikertzeko eskatu. Osakidetzara eta Osasunbidera ere bidali ditu kexak. Elkarteak medikuen hutsegiteen ondorioz kalteak izan dituzten pertsonei laguntzen die, eta denbora asko darama txertoa merkatutik kentzeko eskatzen. Ixone Suarezek zalantza ugari izan zituen alabari txertoa jartzeko orduan. “Baina Osakidetzan familiako medikua [...]

Oiartzun Kirol Elkarteak bazkide guztiei deia egin die hilaren 30ean (asteazkena) egingo duten ohiko batzarrera. Manuel Lekuona Bibliotekan izango da, eta bi deialdi izango ditu. Lehenengoa 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. B atzarreko gai z...
