Igandeko irteera: Santa Ageda, Murumendi eta Mandubia

Haurtzaro Ikastola Mendi Taldeak igandean egingo du ikasturteko bigarren irteera: Santa Ageda-Murumendi-Mandubia. Goierri aldean ibiliko dira mendizaleak, beraz. 08:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta Tolosa eta Azpeitia Beizamatik elkartz...

Haurtzaro Ikastola Mendi Taldeak igandean egingo du ikasturteko bigarren irteera: Santa Ageda-Murumendi-Mandubia. Goierri aldean ibiliko dira mendizaleak, beraz.

08:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta Tolosa eta Azpeitia Beizamatik elkartzen dituen errepidera joango dira, bertan kokatzen baita Santa Agedako gaina. Hor hasiko dute ibilbidea. Bertatik Murumendiko gailurrera igoko dira (868 metro) eta Mandubian bukatuko dute ibilaldia. Herrira 13:30ak aldera itzuliko dira kalkulatu dute mendi taldeko kideek.

Irteera hauek, bereziki, LH 3tik DBH 4ra arteko ikasleei eta horien gurasoei zuzenduta daude, eta maila horietan dauden ikasleek jasoko dute zehaztapenak dituen eranskina. Izen-ematea betiko moduan egingo dute: geletan jarriko dituzten izen-emate orrietan eta idazkaritzan. Epea etzi eguerdian bukatuko da. Ikasleek zazpi euro ordaindu behar dute irteera, eta helduek hamar.

Mendi taldetik gogorarazi dutenez, komeni da ibilaldira aldatzeko arropa eramatea.

Bestalde, ibilaldira joaten diren ikasleen artean Sherpa Mendiko Tresnak Errenteria-Oreretako dendak eskaintzen dituen opariak zozkatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.