
Gaurko Andreak elkarteak Gizonak jenero indarkeriaren aurrean goiburuko hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako, Nabartenea etxean. Hitzaldia 18:30ean hasiko da, eta denentzat irekia izango da. Hilaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako indarkeria...

Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik? Euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunera ekartzeko ardura dugu egoera oker hau irauli nahi dugunok. Gatazkaren konponbidea integrala izango bada lehentasunezko kontutzat landu beharko dira. Eta Euskal Herri euskalduna berrezartzea ezin da estatu propioa lortu osterako utzi. Ezin da gatazkatik kanpo kokatu. Horretarako, lehenengo ariketa bertatik bertara egin beharrekoa da. Estatu asimilatzaileei ezer eskatzen hasi aurretik, euskararik gabe Euskal Herririk ezin dela eraiki benetan barneratu, eta, gutxienez, abertzaletasunaren parean euskalduntasuna jartzea dagokigu independentistoi. Euskaraz bizitzeko herri gogoa indartzea lehentasunezko gai bilakatu behar dugu datozen garaietan. Euskaldun eta harro, gainera. Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituen ustezko errespetuzko [...]

Ondorengo koadroan ikus daitezke azaroaren 13an jokatutako futbol 7ko emaitzak.

Domina gehiago biltzen ari dira Cazorlatarrak. Igandean urrezko domina lortu zuena Andoni Cazorla izan zen. Amurrion (Araba) Mitxel Salazar Junior Mailako judo txapelketaren seigarren ekitaldian nagusi izatea lortu zuen judoka lezoarrak, 81 kiloz azpik...

Hondarribian 50 urte betetzen dituztenen artean urtero bazkaria antolatzea ohitura bilakatu da urteotan. Hala, 1961n jaiotako hondarribitar talde batek bazkaria antolatu du Beko-Errota jatetxean hilaren 26rako. Bazkariara, urte horretan jaiotako hondar...

Jone Mendigutxia eta Irati Odriozola. Oreretako eta Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak. Gatazkaren konponbideaz asko hitz egiten ari gara egunotan. Gatazka armatuaz gehien, gutxixeago gatazka politikoaz. Gatazka armatuak sortutako biktimez asko. Baina entzun duzu ezer gatazka politikoak euskarari, euskaldunari eta herri euskaldunari eman eta kendu dionaz? Ez da inondik inora lan erraza. Gure herriaren zutabe nagusi den hizkuntza ez da ageri gatazkaren epizentroan. Hain gaude minorizatu eta asimilatuak askoz koherenteago iruditzen zaigula gatazka lurraldetasun terminoetan kokatzea, identitate, nortasun terminoetan kokatzea baino. Lehendabizi abertzale gara eta gero agian euskaldun. Ez al du kontu honek autokritika pixka bat eskatzen? Nora goaz bide honetatik? Euskara, euskalduna eta herri euskalduna eztabaida politikoaren erdigunera ekartzeko ardura dugu egoera oker hau irauli nahi dugunok. Gatazkaren konponbidea integrala izango bada lehentasunezko kontutzat landu beharko dira. Eta Euskal Herri euskalduna berrezartzea ezin da estatu propioa lortu osterako utzi. Ezin da gatazkatik kanpo kokatu. Horretarako, lehenengo ariketa bertatik bertara egin beharrekoa da. Estatu asimilatzaileei ezer eskatzen hasi aurretik, euskararik gabe Euskal Herririk ezin dela eraiki benetan barneratu, eta, gutxienez, abertzaletasunaren parean euskalduntasuna jartzea dagokigu independentistoi. Euskaraz bizitzeko herri gogoa indartzea lehentasunezko gai bilakatu behar dugu datozen garaietan. Euskaldun eta harro, gainera. Mendeetako zapalkuntzak gugan sortu dituen ustezko errespetuzko [...]

Sportjam skate jaialdiaren beste edizio bat antolatuko dute asteburuan Ficoba erakustazokan. Jaialdi honek publikoari zuzendutako hainbat ekintza eta skate profesionalen lehiaketak uztartzen ditu. Bi modalitateetan lehiatuko dira, street eta mini-rampean. Bakoitzeko irabazlearentzat 1.000 euroko saria egongo da (250 nesken mailan). Guztira, 5.000 euro banatuko dituzte sarietan. Larunbata, hilak 19 12:00etan, ateak irekitzea eta izenemateak. 14:00etan, mini-ramp sailkapenak. 16:00etan, street modalitateko sailkapena. 19:00etan, scooter freestyle mini-ramp erakustaldia. Igandea, hilak 20 12:00etan, ateak irekitzea eta beroketak. 13:00etan, s-k-a-t-e jokoa 15:30ean, mini-ramp modalitateko finalerdiak eta finalak. 17:00etan, street modalitateko finalerdiak eta finalak. 20:00etan, Jaialdiaren amaiera.

Santa Zezilia Eguna hilaren 22an ospatuko dute, baina Tomas Garbizu Musika Eskolakoak hasi dira euren ekitaldiak egiten: larunbat eguerdian kantu jira egin zuten herriko kaleetan. Txistulariek, tronpeta jotzaileek eta akordeoi jotzaileek osatu zuten se...

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Lemoa 2-0 Erregional Ohorezko Maila Bergara-Behobia 3-0 Berio-Real Union B 4-2 Erregional Preferentea Dunboa Eguzki-Tolosa 1-3 Mariño-Sanpedrotarra 2-1 Eskubaloia Zilarrezko maila Bidasoa Irun-Barakaldo 28-29...

1961. urtean jaiotako antxotarrak larunbatean bilduko dira. 12:45ean elkartuko dira, Gure Zumardiko kioskoan, eta Lore Txorta elkartera joango dira jarraian, elkarteak atzealdean dituen arkupetan aperitiboa hartzeko. Ondoren, talde argazkia aterako dut...

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia “ahalik eta lasterren eta behin betiko” ixteko eskatu dute. Horrekin batera, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestu dute. Joan den asteazkenean PSE-EEk Batzar Nagusietan aurkeztutako...

Familia konstelazioen gaineko tailerra egingo dute hilaren 26an. “Agerian nahiz ezkutuan dagoen orden gabeziak ekar dezakeen atsekabea bideratzeko” tailerra da, antolatzaileen arabera, eta Eduardo Ibarmiak gidatuko du. Tailerra egun osokoa ...

Ostiral honetan, hilak 18, kontzertua egingo dute Txerrimuñon. Oholtza gainera bi talde igoko dira: Errenteria-Oreretako Korumba taldea eta Cerdanyolako (Herrialde Katalanak) Atrako a mano armada. Etxekoek metal doinuak lantzen dituzte, eta katalunia...

Behobia-Donostia lasterketako argazkiak ikus daiteze Oarso Bidasoko Hitzan.

Larunbatean jokatutako derbian Touring nagusitu zitzaion Beti Onari, 0-2. Biak sailkapeneko lehen postuak eskuratzeko garaipenaren bila atera ziren zelaira, baina azkenean Touringekoen aldekoa izan zen emaitza. Orain, hirugarrena da Touring 22 punturek...

Elvis Presleyren bertsioak egiten dituen Mystery Train talde irundarrak kontzertua eskainiko du ostiralean Cafe Irunen, Letxunborro etorbideko tabernak joan den astean abiatutako Tribute Fridays programaren barruan. Mystery Trainen emanaldia gaueko hamabietan hasiko da, eta sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Hasiera batean AZ/DZren kontzertua zegoen programatua, baina azken orduko aldaketengatik, Mystery Train ariko da, eta AZ/DZk hilaren 25ean joko du. Ostiralero, XX. mendeko azken hamarkadetako pop eta rocka entzuteko aukera izango da Cafe Irunen, estilo horiek darabiltzaten egungo taldeen zuzeneko saioen bitartez. Antolatzaileek esan dutenez, gutxienez urte amaiera arte programatuko dituzte saioak, baina datorren urtean zehar jarraitzeko aukera aztertzen ari dira. Horretarako, Cafe Irun Xpressionk plataformarekin elkarlanean ari da; Gipuzkoako formato txikiko eta ertaineko arte eta kultur adierazpenak sustengatzeko sortutako proiektua da Xpressionk. Joan den ostiralean Una noche sin Sabina taldea aritu zen, bi ordu luzez Joaquin Sabinaren kantuen bertsioak egiten.

Bosgarren jardunaldira arte itxaron du Hondarribia-Irunek ligako lehen garaipena eskuratzeko. 61-64 irabazi zuen Iruñean Obenasaren kontra, baina azken segundora arte ezin izan zuten garaipena ospatu hondarribiarrek. Pepelu Mujikaren neskek postu bat ...

Herriko Etxeak eta Bil ta Garbik antolatuta, igandean Merkatu Zaharrean egitekoa zen ganbara hustea bertan behera geratu da.

Larunbat eguerdian hainbat herritarrek martxa egin zuten Lezotik Errenteria-Oreretaraino, Yolanda Barcinari jaurtitako tartengatik atxilotutako Mugituko hiru ekintzaileei babesa emateko. Gainera, kanpo kaiaren eta AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra a...

Maite Bilbaok, Gipuzkoako Alargunen Elkarteko presidenteak, hitzaldia emango du bihar, asteazkenean, Argoiak Kultur Elkartearen egoitzan. Hitzaldiaren goiburua Gipuzkoako alargunen egoerari buruzko ikerketa izango da.