Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herrien Astean, herrialde arabiarrak abiapuntu

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Herrien Astea hamaseigarrenez egingo dute datorren  astean, astelehenetik igandera. Aurten, herrialde arabiarretan izandako iraultzak izan dituzte abiapuntu, eta horrekin batera beste zenbait kultura ezagutzeko aukera ere izango da. Hilaren 15ean, asteartean, hain zuzen, Tunisia eta mundu arabiarren irekitako prozesu iraultzaileak izeneko hitzaldia izango dute Mikelazulon, 19:30ean. Hurrengo egunean, berriz, Kurdistaneko bi emakumeren bisita jasoko dute, CENI Kurdistango  Emakumeak Bakearen Alde elkartekoak. Mikelazulotik jakinarazi dutenez, egun Alemanian bizi dira emakume horiek, baina euren herrialdearen gaineko informazioa mundu osora zabaldu nahi dute. Hitzaldia 19:30ean izango da Mikelazulon. Bi emakume horien eskutik ere Kurdistango menua emango dute Txintxarri elkartean egingo duten afarian. Hori, ordea, azken egunean izango da, igandean, 21:30etik aurrera. Antolatzaileen arabera, afari berezia izango da, hango jakiak probatzeaz gain, asmoa esperientziak elkartrukatzea baita, eta musika ere ez dela faltako aurreratu dute. Palestina Aurten bi ekitaldi izango dituzte  beste herrialde batzuen egoera kontatzeko, baina Euskal Herriko jendearen eskutik. Herrialde horietako bat Palestina izango da: “Oreretako bi emakumek bidaia egin zuten Palestinara, eta hemen azaldu nahi dute zer ikusi zuten, zein sentsazio izan zituzten, zein sentimendu bizi izan zituzten”. 18an izango da hitzaldi hori, 19:30ean, Mikelazulon. Hurrengo egunean Biutz lan amaitugabea aurkeztuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean: “Lan horren [...]

admin
Bidasoa
2011/11/10

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Herrien Astea hamaseigarrenez egingo dute datorren  astean, astelehenetik igandera. Aurten, herrialde arabiarretan izandako iraultzak izan dituzte abiapuntu, eta horrekin batera beste zenbait kultura ezagutzeko aukera ere izango da.

Hilaren 15ean, asteartean, hain zuzen, Tunisia eta mundu arabiarren irekitako prozesu iraultzaileak izeneko hitzaldia izango dute Mikelazulon, 19:30ean.

Hurrengo egunean, berriz, Kurdistaneko bi emakumeren bisita jasoko dute, CENI Kurdistango  Emakumeak Bakearen Alde elkartekoak. Mikelazulotik jakinarazi dutenez, egun Alemanian bizi dira emakume horiek, baina euren herrialdearen gaineko informazioa mundu osora zabaldu nahi dute. Hitzaldia 19:30ean izango da Mikelazulon.

Bi emakume horien eskutik ere Kurdistango menua emango dute Txintxarri elkartean egingo duten afarian. Hori, ordea, azken egunean izango da, igandean, 21:30etik aurrera. Antolatzaileen arabera, afari berezia izango da, hango jakiak probatzeaz gain, asmoa esperientziak elkartrukatzea baita, eta musika ere ez dela faltako aurreratu dute.

Palestina
Aurten bi ekitaldi izango dituzte  beste herrialde batzuen egoera kontatzeko, baina Euskal Herriko jendearen eskutik. Herrialde horietako bat Palestina izango da: “Oreretako bi emakumek bidaia egin zuten Palestinara, eta hemen azaldu nahi dute zer ikusi zuten, zein sentsazio izan zituzten, zein sentimendu bizi izan zituzten”. 18an izango da hitzaldi hori, 19:30ean, Mikelazulon.

Hurrengo egunean Biutz lan amaitugabea aurkeztuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean: “Lan horren ardatza mugak dira, baina ez bakarrik fisikoak, modu guztietakoak baizik”. Saiakera egin dute antzerkia, ikus-entzunekoa eta oihalekin egindako akrobaziak uztartuz, eta ordubeteko lana da. “Herrien Astearen helburu berarekin egindako egitasmoa da”, azaldu dute Mikelazulotik.

Azken egunean, berriz, graffiti erakustaldia izango da. Iztietan, ibaiaren pareko bidegorriko paretetan, eta Leku Ona eraikin zaharreko paretetan hainbat marrazki egiten ariko dira, 15:00etatik aurrera. Hamabost graffitilarik kultur aniztasunari buruzko zuzeneko lana egingo dute.

Ekitaldiekin amaitzeko, bi erakusketa aurkeztu dituzte. Dagoeneko Mikelazulon Ertamerikarrak, horrela gara, horrela borrokatzen dugu argazki erakusketa ikusteko aukera dago. Mundu Bat elkarteko Raquel Duran eta Amaia Vicente daude argazki horien atzean. Xenpelar etxean, berriz, astelehenean irekiko dute Enrique Mulierren Mujeres campesinas erakusketa. Hilaren 27ra arte egongo da zabalik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.