Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak eros daitezke
Gpuntuko Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: ...
Gpuntuko Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko:
- Internetez: Txapelketako webguneko sarreren atalean.
- Gipuzkoako hainbat herritako ohiko saltokietan: saltoki hauetan sarrera arruntak soilik salduko dira (bazkide eta gaztetxoek Internetez erosi beharko dute).
- Saioetan: azaroaren 26tik abenduaren 4ra jokatuko diren hiru finalaurrekoetan (Arrasate, Tolosa, Hernani) salduko dira Gpuntua-Denda txokoan.
Sarreren prezioak honakoak dira:
- Arrunta: 18 euro.
- Bazkidea: 12 euro.
- Gaztetxoak (16 urtetik beherakoak): 8 euro.
Talde Antolatzaileak gomendioa egiten die finalera joatekotan diren bertsozaleei sarrerak ahalik eta azkarren erosteko, azken egunetan sarrerarik gabe geratzeko arriskua ekidite aldera; jadanik, sarreren salmentaren martxa bizia baita.