Zintzilik Irratiak denboraldiko programazio berria aurkeztu du
Zintzilik Irratiak denboraldiko programazio berria aurkeztu zuen larunbat arratsaldean. Eta hobekien egiten dakiten moduan egin zuten, gainera: mikrofonoen aurrean, uhinen bidez aurkeztu zuten ikasturte berrirako prestatutako programazioa. Zuzenean irrati bidez, zein Zintzilik-en webgunetik, irratiko entzuleek denboraldi berrirako prestatu dituzten proposamenak ezagutzeko aukera izan zuten. ‘Aiako Harrikada’, saio berria Denboraldirako berritasuna Bidasoa Beheko Antxeta Irratia eta Oiartzun Irratiarekin elkarlanean egingo duten saioa da. Aiako Harrikada du izena saio horrek, eta Zintzilik Irratiaren jarraitzaileek ostegunero 20:30ean, eta ostiralero 13:30ean, entzun ahal izango dute. Erretegia, irratikideek eta kolaboratzaileek egiten duten albistegia, berriz, astelehenetik ostiralera egingo dute, 20:00etan. Elikadura osasuntsuak tartea izaten jarraituko du Astindu txingurritegia saioaren bidez. Azken hori asteartero egingo dute, 19:30ean. Horrekin batera, umorea, euskara, literatura eta hitzaldiek tartea izaten jarraituko dute Errenteria-Oreretako irrati librearen uhinetan. Martxan hasi zenetik, Zintziliken 27. urtea da aurten, eta bertako kideak gogoz daude: “Ilusio handiz hasiko dugu denboraldi berria”. Halaber, herritarrek urte horietan guztietan emandako laguntza eskertu dute, “ezinezkoa litzateke bestela uhinetan hainbeste urtean egotea”. Ikasturte berrian ere herritarren laguntza “ezinbestekoa” izango dela nabarmendu dute: “Programazioa osatzeko, berriak zabaltzeko, eta irrati libre autogestionatu batek dakartzan gastuei aurre egiteko”. Jendartea “modu libre, osasuntsu eta maitekor batean eraldatu” nahi duten guztiei, “proiektu komunikatibo libre honetan” lekua dutela [...]
Zintzilik Irratiak denboraldiko programazio berria aurkeztu zuen larunbat arratsaldean. Eta hobekien egiten dakiten moduan egin zuten, gainera: mikrofonoen aurrean, uhinen bidez aurkeztu zuten ikasturte berrirako prestatutako programazioa.
Zuzenean irrati bidez, zein Zintzilik-en webgunetik, irratiko entzuleek denboraldi berrirako prestatu dituzten proposamenak ezagutzeko aukera izan zuten.
‘Aiako Harrikada’, saio berria
Denboraldirako berritasuna Bidasoa Beheko Antxeta Irratia eta Oiartzun Irratiarekin elkarlanean egingo duten saioa da. Aiako Harrikada du izena saio horrek, eta Zintzilik Irratiaren jarraitzaileek ostegunero 20:30ean, eta ostiralero 13:30ean, entzun ahal izango dute. Erretegia, irratikideek eta kolaboratzaileek egiten duten albistegia, berriz, astelehenetik ostiralera egingo dute, 20:00etan. Elikadura osasuntsuak tartea izaten jarraituko du Astindu txingurritegia saioaren bidez. Azken hori asteartero egingo dute, 19:30ean.
Horrekin batera, umorea, euskara, literatura eta hitzaldiek tartea izaten jarraituko dute Errenteria-Oreretako irrati librearen uhinetan.
Martxan hasi zenetik, Zintziliken 27. urtea da aurten, eta bertako kideak gogoz daude: “Ilusio handiz hasiko dugu denboraldi berria”.
Halaber, herritarrek urte horietan guztietan emandako laguntza eskertu dute, “ezinezkoa litzateke bestela uhinetan hainbeste urtean egotea”. Ikasturte berrian ere herritarren laguntza “ezinbestekoa” izango dela nabarmendu dute: “Programazioa osatzeko, berriak zabaltzeko, eta irrati libre autogestionatu batek dakartzan gastuei aurre egiteko”.
Jendartea “modu libre, osasuntsu eta maitekor batean eraldatu” nahi duten guztiei, “proiektu komunikatibo libre honetan” lekua dutela gogorarazi diete Zintzilik-eko kideek.