
Euskalmeten arabera, ekaitza Bizkaia aldera joango da, baina pixkanaka indarra galdu eta atertu egingo du. Atzean, ordea, kalte ugari utzi ditu. Horietatik larriena atzo arratsaldean, Irunen. Baratzean ari zen 76 urteko gizonezko bat ubidera erori zen,...

Kasino Zaharra erretiratuen egoitzak irteera bat antolatu du hilaren 24rako, Errioxako Cuzcurrita del Rio Tiron eta Santo Domingo de la Calzadara joateko. Izena egoitzaren bulegoan bertan eman behar da astelehen, asteazken edo ostiraletan, 10:30etik 12...

Monfrague kultur elkarteak Extremadurako produktuen eguna antolatu du iganderako. 09:00etatik 16:00etara, ogi mamiak, txorizoa, gazta, erroskillak, pestiñoak eta kañak jan eta bertako ardoak dastatzeko aukera izango da, Beraungo Pablo Sorozabal plaza...

Donostiara joateko dauden autobusen maiztasun urria ikusita, Hondarribiko Bilduk zerbitzu hori areagotu, eta herri barruan norabide eta geltoki gehiago jartzeko eskatu dio Unai Erroitzenea Foru Aldundiko Mugikortasun Saileko zuzendariari. Ostegunean bi...

Azaroaren 25ean Malandain Ballet Biarritzek entsegu publikoa egingo du Errenteria-Oreretan. Lucifer, El amor brujo eta Bolero ikuskizunen entsegu publikoa izango da. 17:30ean hasiko da, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hori ikustera joateko...

Arraun mundura itzuliko da Juan Mari Lujanbio sanjuandarra. Castroko lemazainago izan da hurrengo denboraldian. Lujanbiok ederki ezagutzen du La Marinera. 2002an Kontxako bandera irabazi zuen Castroko lemazaina zela.

Biriatuko San Martin besten harira, mozorro gaualdia antolatu dute ostegunerako, hilaren 10erako, Xoldo ezker paretan. Besta Komitetik esan dutenez, mozorroturik doazenen artean edari sorpresa bat banatuko dute. Ekitaldia 22:00etan hasiko da, eta DJ An...

Pasaiako Albaola elkarteko kideek egindako espedizioa biltzen duen Apaizac obeto dokumentala ETBn emango dute ostegunean, 22:00etan. Lotura klikatuz dokumentalaren aurrerapena ikus daiteke.

Errenteria-Oreretako Landare elkarteko Richard Benoit eta Ruben Pichel Gipuzkoako Pala Motzeko txapeldun izan dira, Bigarren Mailan. Pasa den larunbatean Ordizian Txost 1eko Gorka Aierbe eta Antxon Menari 40-37 irabazi ondoren jantzi dute txapela erren...

Irrien Lagunak Klubaren egitasmo berriaren aurkezpen bilera egingo dute etzi herrian. 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Zehaztu dutenez, aurkezpen bilera izanik, helduentzat izango da eta ez da komeni haurrekin joatea. Aurrerago hainbat e...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkeneko final-laurdenean parte hartu zuen atzo Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Bosgarrena izan zen puntuetan, eta ondorioz, ez du lortu finalaurrekoetara pasatzea. Ander Lizarralde ere puntuen zain zegoen, ba...

Hilaren 11n, ostiralarekin, 1914-1918 Gerlako Armistizioaren Eguna ospatuko dute Ipar Euskal Herrian, eta Hendaian, Pausun eta Biriatun, Lehen Mundu Gerlan hildakoak izanen dituzte gogoan. Hendaiako zeremonia 12:00etan hasiko da, Hildakoen Monumentoan....