Zine Txiroaren denboraldi berria datorren ostegunean hasiko da. Seigarren denboraldi honetan batik bat bideotekan izango dituzte berritasun nagusienak: 30 pelikula berri batu dizkiote, eta dagoeneko 70 pelikula bildu dituzte. Filmak ikusteko asmoa duenari bazkide egiteko deialdia egin diote Mikelazulotik. Urtean hamar euroren truke nahi duen guztietan eraman ahal izango ditu DVDak etxera. Ohi den moduan, gai sozial eta politikoei buruzko film eta dokumentalekin jarraituko dute, eta horiekin zerikusia daukaten pertsonak gonbidatuko dituzte. “Pelikula eta gonbidatu interesgarriak eta gai berriak” bilatzen saiatu direla jakinarazi du Iker Fernandez antolatzaileak. Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, talde eztabaida ere bultzatu nahi dute antolatzaileek: “Pelikula ikusteaz gain, garrantzitsua da guretzat foro bat sortzea. Filma ikustea ez dadila izan zerbait indibiduala; elkarrekin ikusita sakontzea pelikulak tratatzen duen gai horretan, bitxikeriak galdetzea, eta iritziak trukatzea”. Horrez gain, dokumentalei zabalkundea eman nahi diete ekimenaren bidez: “Horien proiekzioak foro alternatiboetan egiten dira. Orduan, helburua da espazio bat eskaintzea film mota horiei, eta aldi berean, material mota hori jendeari eskuragarri egitea. Horregatik bideoteka. Gainera, orain, Creative Commonsekin daude, deskarga librearekin”. Lehen filmak Datozen bi hilabeterako filmak dagoeneko erabakita dituzte Mikelazuloko kideek. Datorren astean Ojos que no ven emango dute, 19:30etik aurrera, Mikelazulo kultur elkartean. Dokumental horretan faxismoaren biktimak agertzen dira trantsiziotik gaurdaino. [...]
Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta, gain behera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urra...
Denboraldi berrirako programazioa prestatu du Zintzilik Irrati libreak, eta bihar aurkeztuko du jendaurrean. 18:00etan bilduko dira Herrerian, eta bertaratutakoentzat janaria eta edaria izango dira. Joan ezin dutenek FM 100ean eta irratiaren webgunean ...
Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikast...
Espainiako Lehen Mailako lider da Ereintza, eta lehen postu horri eusten jarraitzeko Bigara Pulpo sailkapeneko azken taldeari irabazi beharko dio bihar. Lehia 19:30ean hasiko da Galtzarabordako kiroldegian.
Erregional Preferenteko futbol taldeek sailkapenaren atzealdeko taldeekin dituzte partidak jardunaldi honetan: Kostkas Miren Bihotzaren kontra jokatuko du Beti Onak, bihar, 17:15ean, Donostiako Matigoxotegi zelaian eta Lengokoak-en kontra Touringek, bi...
Lehen Mailako Oiartzunek Horbel Tabernaren kontra jokatuko du bihar, 18:30ean, Elorsoro kiroldegian. Power Rangersek gaur jokatuko du, Bilkoin Legorreta Eredu taldearen aurka, 20:30ean, Legorretako Harripila pilotalekuan.
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Bergararen kontra jokatuko du bihar, 15:45ean, Karla Lekuona etxeko zelaian. Bigarren Mailako Oiartzunek, aldiz, etzi jokatuko du 12:00etan, Arrasateko Mojategi zelaian.
Irailean hasitako bilerekin jarraituz, oraingo honetan Galtzaraborda eta Olibet-Ugarritzeko bizilagunekin elkartuko dira Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia. Astelehenean, 19:30ean, izango dira Galtzarabordako auzo elkartean, et...
Doneztebe plazan egingo dute bihar kale ekintza 16:30ean. Lorezaintza tailerra egingo dute 6-12 urteko haurrekin. Lore sortak, lore zentroak… egiten ikasiko dute, eta horretarako krisantemoak, azak, ilenak, pentsamenduak, zerbak, biolak… erabiliko ...
Agustin Arrieta Urtizberea eta koadrila: Aitorrek Zumaian eman ditu azkeneko urteak. Zumaia eta bertako familiako etxea garrantzitsuak izan dira Aitorren ibilbidean, zalantzarik gabe. Are gehiago azkeneko urteetan. Baina Aitorren bizitzan badago beste erreferentzia garrantzitsu bat: Errenteria (edo Orereta, nahi bada). Errenterian Aitorrek koadrila izan du. Koadrila horretako kideak 50 urteen inguruan gabiltza orain, baina koadrilaren muina osatzen hasi zen batzuek 12-15 urte zituztenean. Urte asko pasatu dira, aldaketa asko, poz eta haserrealdi asko. Denetarik izan dugu, nola ez! Eta Aitorrek ere joko horretan parte hartu du, eta jokatzeko modu berezia izan du. Batzuetan koadrilaren erdigunean izan dugu, beste zenbaitetan lotura ahulagoa izan da, eta desgerturik ere ibili da. Aitor beti izan da koadrilako gazteenetako bat. Baina kasu honetan gazteagoa izateak ez du esan nahi helduagoen atzetik ibiltzea edo tokietara helduagoen eskutik iristea. Aitor zerbait bazen, goiztiarra zen: goiz-goiz iristen zen toki guztietara, lehenengoa edo lehenengoetako bat izaten zen. Aitor oso gaztea zen Askatasunaren Ibilaldi ikaragarri hartan parte hartu zuenean. Aitor goiztiarra izan zen kezka politikoetan. Aitorrek Che Guevararekin edo Txabi Etxebarrietarekin amestu zuen, goiz amestu ere. Errenterian eguna joan eguna etorri asanbladatan murgildurik genbiltzan. Iraultza amesten genuen, eta ume beltzaran hura ez zebilen oso aparte. Baina kezka politikoetan bakarrik ez [...]