Ezabatuta zeuden balizak berriro margotu dituzte, horiz, ibilbide “ezezagunenetakoa” sustatu asmoz. Ulian gutxien ezagutzen den ibilbideetako bat berriro balizatu du Vasco de Camping elkarteak. Hala jakinarazi dute bere arduradunek. Azaldu dutenez, “erabat garbia” dago orain bide hori erabili nahi dutenentzat. Donostiako Udalak garbiketa lanak egin berri ditu, Vasco de Campineko kideek, ezabatuta zeuden balizak berriro margotu dituzte. Itsaslabarren bidea egin nahi duenak, beraz, puntu eta bota txiki horiak jarraitu besterik ez du Mendiola eta Ulia arteko itsaslabarren bidea osatzeko. Bidea bi norabideetan osa daiteke: San Pedrotik irten eta Donostiaraino, edo alderantziz. Irteera edo helmuga, beraz, Arzak jatetxearen atzealdean du orain balizatu berri duten ibilbideak. Edonola ere, interesdunek Vasco de Campingen elkartearen webgunean eskura dezakete ibilbidearen gida, www.vascodecamping.org-etik alegia. Gutxien osatzen den bidea Groseko mendi taldeko arduradunen arabera, beraiek balizatu duten bidea «ezezagunenetakoa da», eta Ulia zeharkatzen dutenen artean, “soilik %15ek osatzen dute, udan belardiak bidea estali ohi duelako”.
Pasa den ostiraleko egunkarian argitaratu genuen larunbatean zeukala partida. Honetan izango da, 16:00etan Elorsoron, Alde Zaharraren kontra.
Atzoz geroztik eta azaroaren 14ra bitartean zabalik egongo da Trintxerpen Haur Eskola berrirako izen-ematea. Datorren urtarrilean zabalduko dute Haur Eskola eta Partzuergoak kudeatuko du. Izen-emate eskaerak Pasaiako Udalak Trintxerpeko Euskadi Etorbid...
Hilabeteko lehenengo ostiral guztietarako bezala, biharko ere film emanaldia antolatu dute Helduen Tailerretako kideek, Karaez kaleko lokalean, 17:00etan: Bordadoras emango dute.
Armoniak emakumeentzako antolatutako afarira joan nahi dutenek Axular eta Izadi tabernetan eros dezakete txartela, 35 euro ordainduta. Afaria hilaren 12an izango da eta 90 lagunentzako tokia dago.
San Tomas Egunean postuak jarri ahal izateko eskaera egiteko epea zabalik dago. Hilaren 14a baino lehen egin beharko dute eskaera interesdunek udaletxeko erregistroan eta horretarako, Errenteria Hiria Kulturgunean jaso daitekeen eredua erabili beharko ...
Bihar arratsaldean udalak bilera egingo du herritarrekin eta gizarte eragileekin. Gezala Auditoriumean izango da, 18:30etik aurrera, eta bertan udalren egungo egoera ekonomikoa azalduko diete, baita datorren urteko aurrekontuean lanketa ere. Herritarre...
Kantxa faktorea alde izango du larunbatean Hondarribia-Irunek Perfumerias Avenidaren aurka, Hondartza kiroldegian, 19:00etatik aurrera jokatuko duen partidan. Ligako hiru partidak galduta, irabaztea dute helburu bakarra etxekoek.
Ander Lizarraldek, Alaia Martinek, Jon Martinek eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k bertso musikatuak eskainiko dituzte bihar, 20:30ean, Kastro Berri tabernan.
Mugen Gainetik gobernuz kanpoko erakundearen argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean, eta emakumeen bizimodua eta genero berdintasuna azalduko dute bertan. Gainera, asteazkenean, 19:00etan, Leire Mendizabal erakundeko arduradunak hitzaldia emango ...
Pasaia Kayak taldeko piraguista aurten hasi da Gazte Mailan, eta oso emaitza onak pilatzen ari da. Ion Carballo piraguista gazteak bederatzigarren postua lortu berri du Munduko Txapelketan. Lehengo urriaren bukaeran jokatu zuen, Singapurren. K1 Junio...
Arraunaren festa antolatu du San Juanek etzirako. Urtero legez, arraunlariak omentzeko afaria antolatu dute, banderen bedeinkapenarekin bat eginez. Pasaia-Lezo Lizeoko jangelan izango da afaria, eta han egingo dituzte baita ere arraunlarien omenaldiari...
Landarbaso Abesbatzak lan bikaina egin du Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan: hirugarren saria lortu du polifonia modalitatean, laugarren egin du folklore modalitatean, eta horrez gain, %85tik gorako puntuazioa lortu du sailkapen nagusian. Iñaki Tolaretxipi abesbatzako zuzendaria pozik azaldu da: “Handia da euskal talde batek hemen abestea, eta gainera, saria lortzea”. Errenteria-Oreretako abesbatzak munduko abesbatza onenekin lehiatu da, eta gainera, bera izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra. Urriaren 30ean eta 31n izan zituen emanaldiak, eta polifonia eta folklore modalitateetan aritu ziren. Tolaretxipik azaldu duenez, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa Grand Prix lehiaketa da, eta horrek izen ona ematen dio. Baina are gehiago aurten: “Abesten dutenek horrela abesten badute, oraindik eta ospe handiagoa izango du”. Izan ere, 43. ekitaldiko maila altua izan da. Parte hartu duten hemeretzi taldeetatik bederatzik lehen sariko puntuazioa lortu dute, “maila historikoa”, Landarbaso Abesbatzako zuzendariaren arabera. Horietako bat izan da Landarbaso. Lehiatzeko asmoarekin joan ziren, eta helburuak beteta itzuli dira herrira. Azken bost urteetan parte hartu duten nazioarteko lehiaketa guztietan sariren bat lortu dute, lehenbizikoa, bigarrena edo hirugarrena, “eta hemen zergatik ez zuen hala izan behar?”, adierazi du Tolaretxipik. Hala ere, garrantzitsuena taldeak bere maila ematea zela gaineratu du, “eta inoiz baino maila handiagoa eman du”. Programari dagokionez, polifoniakoa “nahiko [...]
Behobiako taldea izango du etzi Ohorezko Erregional Mailako Hondarribiko futbol taldeak aurrez aurre. Irunen jokatuko dute bederatzigarren jardunaldiko partida, eta iragan asteko garaipenak indarra eman die berdeei biharko partidan ere hiru puntuak bor...
‘Broad Peak-eko zeharkaldi handia’ aurkeztuko du bihar Victor Vallejok Donibanen Iazko mendi espedizio ikusgarrienetakoaren gaineko guztiak ezagutu nahi duenak, bihar du aukera paregabea. Itsas Mendik antolatuta, bihar Jaun Vallejo izango da Donibaneko Victor Hugo etxean, iaz Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategirekin batera burututako espedizioa aurkezten. Broad Peak-eko zeharkaldia handia ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Juan Vallejok Victor Hugo etxean, hango hiru tontorretara igo bitartean hartutako irudi ikusgarrienak iruzkindu bitartean. Aspaldiko ametsa Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok iaz lortutako balentria ez da txantxetakoa. Maila handiko alpinista askoren erronka izan da urtetan hiru gailur handiak jarraian igotzea, eta erronka eskuratzen lehena talde polako bat izan zen, 1984. urtean. Erronka bera errepikatu nahi izan zuten iaz Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok, eta baita lortu ere, berez zaila den helburua are konplexuagoa bihurtuz. Izan ere, bide berria zabaldu zuten hiru mendizaleek Broad Peak-en. Broad Peak mendia 8.047 metro ditu, eta K2 ospetsuaren ondoan dago. Maila handieneko alpinistak erakartzen dituen herensuge itxurako hiru gailur independiente dituen mendiak. 8.000 milatan adituak Iñurrategik, Zabalzak eta Vallejok espedizio handi askotan parte hartu dute eta hiruren artean 8.000 metroko 30 mendi baino gehiago igoak dituzte. Basque Team proiektuan batu eta talde ezin lehiakorragoa eratu dute. Ikus-entzunezkoa Broad Peak Zer. Broad Peak-eko zeharkaldi handia [...]
Garmendi txokolategian erakusketa berria jarri dute azarorako: Kristina Pachechoren eta Julio Mayoralesen lanekin osatutakoa. Txokolategiaren ordutegian bisita daiteke.
Herriko Etxetik jakinarazi dutenez 2009an sortu eta eskola publikoetan izena eman nahi duten haurren gurasoek 2012-2013 ikasturteko izen emate orria eskuragarri dute Irakaskuntza Zerbitzuan edo Herriko Etxearen webgunean, “Gaztelia/Eskolatze̶...
1961an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute hilaren 12an. Izena emateko azkeneko eguna bihar da. Euskadiko Kutxan 60 euro sartu behar ditu joan nahi duenak, honako kontu korrontean: 3035 0125 18 125.1.03859.8. Hondarribiko aireportuko jatetxean egin...
KZgunea sareak datorren hilabeterako prestatu dituen ikastaroen berri eman du. Ikastaro horiek doakoak izango dira eta KZgune zentroan emango dituzte. Internet eta e-Administrazio ikastaroa da luzeena: abenduaren 11tik 23ra arte egingo dute, 09:00e...