Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Tolaretxipi: “Handia da Tolosan abestu eta saria lortzea”

Landarbaso Abesbatzak lan bikaina egin du Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan: hirugarren saria lortu du polifonia modalitatean, laugarren egin du folklore modalitatean, eta horrez gain, %85tik gorako puntuazioa lortu du sailkapen nagusian. Iñaki Tolaretxipi abesbatzako zuzendaria pozik azaldu da: “Handia da euskal talde batek hemen abestea, eta gainera, saria lortzea”. Errenteria-Oreretako abesbatzak munduko abesbatza onenekin lehiatu da, eta gainera, bera izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra. Urriaren 30ean eta 31n izan zituen emanaldiak, eta polifonia eta folklore modalitateetan aritu ziren. Tolaretxipik azaldu duenez, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa Grand Prix lehiaketa da, eta horrek izen ona ematen dio. Baina are gehiago aurten:  “Abesten dutenek horrela abesten badute, oraindik eta ospe handiagoa izango du”. Izan ere, 43. ekitaldiko maila altua izan da. Parte hartu duten hemeretzi taldeetatik bederatzik lehen sariko puntuazioa lortu dute, “maila historikoa”, Landarbaso Abesbatzako zuzendariaren arabera. Horietako bat izan da Landarbaso. Lehiatzeko asmoarekin joan ziren, eta helburuak beteta itzuli dira herrira. Azken bost urteetan parte hartu duten nazioarteko lehiaketa guztietan sariren bat lortu dute, lehenbizikoa, bigarrena edo hirugarrena, “eta hemen zergatik ez zuen hala izan behar?”, adierazi du Tolaretxipik. Hala ere, garrantzitsuena taldeak bere maila ematea zela gaineratu du, “eta inoiz baino maila handiagoa eman du”. Programari dagokionez, polifoniakoa “nahiko [...]

admin
Bidasoa
2011/11/03

Landarbaso Abesbatzak lan bikaina egin du Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan: hirugarren saria lortu du polifonia modalitatean, laugarren egin du folklore modalitatean, eta horrez gain, %85tik gorako puntuazioa lortu du sailkapen nagusian. Iñaki Tolaretxipi abesbatzako zuzendaria pozik azaldu da: “Handia da euskal talde batek hemen abestea, eta gainera, saria lortzea”.

Errenteria-Oreretako abesbatzak munduko abesbatza onenekin lehiatu da, eta gainera, bera izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra. Urriaren 30ean eta 31n izan zituen emanaldiak, eta polifonia eta folklore modalitateetan aritu ziren.

Tolaretxipik azaldu duenez, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa Grand Prix lehiaketa da, eta horrek izen ona ematen dio. Baina are gehiago aurten:  “Abesten dutenek horrela abesten badute, oraindik eta ospe handiagoa izango du”. Izan ere, 43. ekitaldiko maila altua izan da. Parte hartu duten hemeretzi taldeetatik bederatzik lehen sariko puntuazioa lortu dute, “maila historikoa”, Landarbaso Abesbatzako zuzendariaren arabera.

Horietako bat izan da Landarbaso. Lehiatzeko asmoarekin joan ziren, eta helburuak beteta itzuli dira herrira. Azken bost urteetan parte hartu duten nazioarteko lehiaketa guztietan sariren bat lortu dute, lehenbizikoa, bigarrena edo hirugarrena, “eta hemen zergatik ez zuen hala izan behar?”, adierazi du Tolaretxipik. Hala ere, garrantzitsuena taldeak bere maila ematea zela gaineratu du, “eta inoiz baino maila handiagoa eman du”.

Programari dagokionez, polifoniakoa “nahiko teknikoa” izan zela azaldu du zuzendariak, eta folklorekoan, berriz, euskal programa egin zutela: “Nazioarteko programa egiteko aukera eman arren, guk aurkeztutako lau obrak euskaldunak izan dira”. Hala nola, Junkal Guerrerok egindako Iturengo arotza konposizio berria aurkeztu dute, eta oro har, programa “arriskatua” izan dela iritzi dio Tolaretxipik.

Hogei urteen saria
Aurten hogeigarren urteurrena bete du Landarbasok, eta hamargarren urteurrenean egin bezala, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartu du: “Tolosakoa plater sendoa izan da, baina ginga hilaren 19an jarriko dugu”. Egun horretan egingo dute urteurreneko ekitaldi nagusia. Kaputxinoen elizan kontzertua emango dute, 20:30ean. Bertan, hogei urte horietan abesbatzako partaide izan diren abeslariak eta urteetan kolaboratu dutenak gonbidatuko dituzte. Horrez gain, herritar guztiei ere emanaldira joateko deialdia egin diete.

Handik aurrera, Gabonetan murgilduko dira: “Eguberri kantak izango ditugu, hiru kontzertutan. Bata etxean emango dugu, eta beste biak, bat Itziarren eta bestea Mutrikun”. Horrekin batera, ikasturtearekin jarraituko dute, baina oraindik ez dute ezer definitu: “Ideia da jarraipen indartsua egitea: konpetitzea eta ahal bada hor goian lehiatzea”.

Josu Elberdinen ‘Segalariak’ lanarengatik saritu dute El Leon de Oro taldea

Landarbaso Euskal Herriko ordezkari bakarra izan da Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, baina oholtzaren gainean, beste euskal ordezkaririk izan da nahiz eta abesten ez aritu. El Leon de Oro talde asturiarrak Josu Elberdin konpositore pasaitarraren Segalariak lana abestu zuen, eta gainera, Eusko Jaurlaritzan Saria irabazi zuen, euskal lan bat hobekien interpretatzeagatik. Beste bi sari ere eraman zituzten asturiarrek: polifonia eta folklore modalitateetan bigarren saria.

Sariak

Kutxako Sari Nagusia, eta Europako Sari Nagusirako izendapena. Oreya Chamber Choir (Ukrainia).
Talde bokalak, musika profanoan eta eliz musikan. 1. The Gentlemen Singer (Erresuma Batua); 2. Songmen (Erresuma Batua); 3. Convivium Singers (Erresuma Batua).
Haur abesbatzak. 1. Guangzhou Children’s Palace (Txina); 2. Los Peques del Leon de Oro (Asturias, Espainia); 3. Loboc (Filipinak).
Polifonia. 1. Oreya; 2. El Leon de Oro (Asturias, Espainia); 3. Landarbaso Abesbatza(Errenteria-Orereta).
Folklorea. 1. Oreya; 2. El Leon de Oro; 3. Youth Choir Balsis (Letonia).
Eusko Jaurlaritza Saria Euskal Lan baten Interpretazio Onenari. El Leon de Oro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.