KZguneak abenduan egingo dituen ikastaroen berri eman du

KZgunea sareak datorren hilabeterako prestatu dituen ikastaroen berri eman du. Ikastaro horiek  doakoak izango dira eta KZgune zentroan emango dituzte. Internet eta e-Administrazio ikastaroa da luzeena: abenduaren 11tik 23ra arte egingo dute,  09:00e...

KZgunea sareak datorren hilabeterako prestatu dituen ikastaroen berri eman du. Ikastaro horiek  doakoak izango dira eta KZgune zentroan emango dituzte. Internet eta e-Administrazio ikastaroa da luzeena: abenduaren 11tik 23ra arte egingo dute,  09:00etatik 11:00etara. Ikastaro berbera arratsaldez ere emango dute, 16:00etatik 18:00etara , hain zuzen ere. Biek ala biek hogei orduko iraupena dute.  Horrekin batera, E-Administrazio ikastaroa egingo dute. Abenduaren 21ean hasi eta 30ean amaituko da, eta  goizez izango da, 11:00etatik 13:00ak arte.

Planifikatutako ikastaroak
Halaber, planifikatutako ikastaroak antolatu ditu KZguneak. Zortzi dira guztira, eta horietako sei euskaraz egingo dituzte: Open Oficce Writer oinarrizkoa abenduaren 1ean, 09:00etatik 11:00etara; Open Oficce Writer aurreratua 2an, goizez ere; Youtube ikastaroa, hilaren 19an goizeko ordutegian; sare sozialak, 29an 16:00etatik 18:00etara; eta Google Maps eta Gmail hilaren 30ean, 09:00etatik 11:00etara  eta 16:00etatik 18:00etara, hurrenez hurren. Gazteleraz, berriz, Mugipuzkoa ikastaroa egingo dute, hilaren 26an, arratsaldeko ordutegian, eta Metaposta I eta II izeneko ikastaroak hilaren 28 eta 29an izango dira, goizez biak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.