Zerga eta tasa batzuk “gehiegi” igotzea salatu du EAJk
EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPIa baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuo...
EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPIa baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain.
Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuota 44 eurtoik 61,40ra igo dela adierazi dute (“%14,71″) gehiago. Horrez gain, etxebizitzetako ur horniduraren kuotak, kalibrerik txikienean %20,8 gehiago igoko dela esan dute (61,19 eurotik 74,04 eurora). Gezala Auditoriumaren erabilerari dagokionez, 22 euro orduko izatetik 102,80ra igoko dela salatu dute. Horrek %367,27ko igoera suposatzen deula dio Kepa Garbizu EAJko Udal Taldeko bozeramaileak.
Pasa den asteazkeneko plenoan tasen eta zergen kontra bozkatu zuten hiru zinegotzi jeltzaleek. Euren esanetan, Bilduren zinegotziengandik “behar bezalako argibiderik” jaso ez zutelako eman zuten aurkako botoa.