Txistu doinuak musika garaikideak lagunduta
Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak kontzertua emango dute gaur Victor Hugo etxean, 20:00etan. Txistua, esku soinua, teklatua eta programazioa. Guztiak batuko dituzte, bihar, Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak, Victor Hugo etxean emango du...
Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak kontzertua emango dute gaur Victor Hugo etxean, 20:00etan.
Txistua, esku soinua, teklatua eta programazioa. Guztiak batuko dituzte, bihar, Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak, Victor Hugo etxean emango duten kontzertuan. Itsas Mendi elkarteko txistu taldeak antolatu du kontzertua, eta sarrera doakoa izango da.
Tradizioa eta doinu berriak
Aurkeztuko duten programan txistu bakarlarientzako doinu tradizionalak eta doinu berriagoak uztartzen dira, antolatzaileen esanetan, “tradizioa eta etorkizuna” parean jarriz, “erritmo, doinu eta emozioen bilduman”.

