Pasaiako EAJk Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza” salatu du
“Ulertezina” iritzi dio Pasaiako EAJk Bilduk azken udalbatzarrean hartutako jarrerari. Foru Aldundiari Pasaiako biziberritzean hartutako konpromisoei eusteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen lehengo asteazkeneko udalbatzarrena EAJk, baina ez zen aurrera atera, Bilduk hari erantzunez beste mozio bat aurkeztu eta azkena onartu zuelako plenoak. “Penagarria da Bilduk gure taldearen mozioa babestu ez izana. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen genion, Pasaiarekiko konpromisoa berresteko, eta, horretarako, hitzarmen berria sina zezan. Gainera, gure nahia honakoa zen: duela lau urte adostutako konpromisoak mantentzea”, azaldu du EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek. Jeltzaleen ustez, Bilduk ez dio Foru Aldundiari inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu nahi, eta horrek, beren ustez, agerian uzten du Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza”. Gaitasunik ez Oterminen arabera, “Pasaiak Gipuzkoako hainbat herrietako maila berreskura dezan, lana gelditzen zaigu oraindik”, baina, bere ustez, “ezker abertzalearen jarrerak ez du laguntzen “. Salatu duenez, ” herria erabat geldirik egotea lortzen ari dira “. Jeltzaleen bozeramaileen iritziz “udal gobernuak ez du gaitasunik, herriaren garapenarentzat ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko”. “Aitzakiak baino ez dituzte erabiltzen”, salatu du. EAJren arabera, Zirizarekin jazotako da horren adibide garbia: “Ziriza eraikina aukera izan daiteke, garapena eta enplegua sortuko duten jarduerak herrira ekartzeko. Aitzitik baina, hauteskundeetatik bost hilabete pasatu dira, eta ez dugu ez ekimenik, ez proposamenik ez erantzunik [...]
“Ulertezina” iritzi dio Pasaiako EAJk Bilduk azken udalbatzarrean hartutako jarrerari. Foru Aldundiari Pasaiako biziberritzean hartutako konpromisoei eusteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen lehengo asteazkeneko udalbatzarrena EAJk, baina ez zen aurrera atera, Bilduk hari erantzunez beste mozio bat aurkeztu eta azkena onartu zuelako plenoak. “Penagarria da Bilduk gure taldearen mozioa babestu ez izana. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen genion, Pasaiarekiko konpromisoa berresteko, eta, horretarako, hitzarmen berria sina zezan. Gainera, gure nahia honakoa zen: duela lau urte adostutako konpromisoak mantentzea”, azaldu du EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek. Jeltzaleen ustez, Bilduk ez dio Foru Aldundiari inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu nahi, eta horrek, beren ustez, agerian uzten du Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza”.
Gaitasunik ez
Oterminen arabera, “Pasaiak Gipuzkoako hainbat herrietako maila berreskura dezan, lana gelditzen zaigu oraindik”, baina, bere ustez, “ezker abertzalearen jarrerak ez du laguntzen “. Salatu duenez, ” herria erabat geldirik egotea lortzen ari dira “. Jeltzaleen bozeramaileen iritziz “udal gobernuak ez du gaitasunik, herriaren garapenarentzat ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko”. “Aitzakiak baino ez dituzte erabiltzen”, salatu du. EAJren arabera, Zirizarekin jazotako da horren adibide garbia: “Ziriza eraikina aukera izan daiteke, garapena eta enplegua sortuko duten jarduerak herrira ekartzeko. Aitzitik baina, hauteskundeetatik bost hilabete pasatu dira, eta ez dugu ez ekimenik, ez proposamenik ez erantzunik ikusi”.
Edonola ere, EAJren udal taldeak “eskua luzatu” nahi dio alkateari, “talde politiko guztiek zein herriko ordezkariek elkarlanean aritzeko, eta era serio eta arduratsuan Pasaiako birsorkuntza egia bihurtzeko”