Olentzerori buruzko ikuskizun musikatua, astelehenean
Izenaduba Basoak (Mungian dagoen Olentzeroren Etxeak) ikuskizun musikatua eskainiko du astelehenean, hilak 31, Elorsoro kiroldegian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, dohainik. Ikuskizun musikatuan Mari Domingik, Mari Teilatukok eta Olentzeroren hainbat ...
Izenaduba Basoak (Mungian dagoen Olentzeroren Etxeak) ikuskizun musikatua eskainiko du astelehenean, hilak 31, Elorsoro kiroldegian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, dohainik. Ikuskizun musikatuan Mari Domingik, Mari Teilatukok eta Olentzeroren hainbat lagunek hartuko dute parte.
Ikuskizuna parte-hartzailea izango da. Ipuinak eta abestiak tartekatzen dira emanaldian, eta haurrek kantatzeko eta dantzatzeko aukera izango dute. Saioak hiru ordu laurden inguru irauten du.
Udalak haur eta gurasoak gonbidatu ditu saiora, euren gustukoa izango delakoan. Haurrek ongi pasatzeko aukera izan dezaten, horiek kiroldegiko pistan utzi eta gurasoei harmailetan egoteko eskatu diete.
Abenduaren 2an Olentzero eta iratxoen jauntxoa filma estreinatuko dute Euskal Herriko zinemetan. Film horren aurre-promozioa izango da astelehenean herrian ikusi ahal izango dena.

