Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak kontrolatzeko neurriak hartu dituzte
Errenteriako Udala eta Añarbeko Mankomunitatea “kezkatuta” azaldu dira Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak direla eta. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, urrian bilera bat egiteko elkartu dira irtenbideren bat bil...
Errenteriako Udala eta Añarbeko Mankomunitatea “kezkatuta” azaldu dira Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak direla eta. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, urrian bilera bat egiteko elkartu dira irtenbideren bat bilatzeko asmoz, eta dagoeneko hainbat ekintza martxan jarri dituzte eta beste batzuk bidean dira. Honakoak dira: eskuin aldeko kaleko 11 biltzaileetako tapen iragazgaiztasuna aztertzea, Papresako saneamendua ikuskatzea, hondakin urak ponpatzen dituen estazioko esplotazio baldintzak aldatu eta hobetzea, Añarbeko Saneamendu Plan Zuzentzailea idaztea eta ibai inguruan saneamendu azpiegiturak jartzeko ikerketa bat martxan jartzea.