Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Luberrirekin eta Herri Musikaren Txokoarekin lankidetza berritu du udalak

Herriko bi museoekin lankidetza hitzarmenak berritzea onartu du udalak. Aurrerantzean, Herri Musikaren Txokoak eta Luberri Ikasgune Geologikoak fundazio bana osatuko dute, eta berauetan parte hartuko du udalak. Aiora Perez de San Roman alkatea eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia izango dira udalaren ordezkariak bi fundazioetan. Herri Musikaren Txokoaren kasuan, higiezinak eta finantziazioa jarriko ditu udalak eta, materiala eta giza taldea Herri Musikaren Txokoak. Luberriren kasuan, udalak lokal bat uzteko eta museoa finantzatzeko konpromisoa hartu ditu bere gain. Luberrik materiala, beste lokal bat eta giza taldea jarriko ditu. Hitzarmen horiek Bilduko kideen aldeko botoarekin atera ziren aurrera (EAJ abstenitu egin zen eta H1 ez zegoen udalbatzarrean) herenegun. Ordenantza fiskalak %3 2012ko udal ordenantza fiskalak ere onartu zituen udalbatzarrak, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (EAJ abstenitu egin zen). KPIren arabera igoko dira 2012ko tasak Oiartzunen: %3 inguru. B estalde, dieta eta protokolo gastuen berri eman zuten udalbatzarrean, Kode Etikoa onartu zenetik egin ohi duten bezala. Udalbatzarrean jakinarazi zutenez, irailean ez du protokolo gasturik egin alkatetzak. Era berean, EAJko Mikel Idiazabal zinegotziak Batzokiaren bazterrean dauden pintaketak garbitzeko egindako eskaera zertan den galdetu zuen. Alkateak pintaketa horiek garbitzeko agindua emana dagoela azaldu zion. Euskal Herriak bizi duen egoeraz, adierazpena Alkateak Bilduren adierazpen instituzionala ere irakurri zuen [...]

admin
Bidasoa
2011/10/28

Herriko bi museoekin lankidetza hitzarmenak berritzea onartu du udalak. Aurrerantzean, Herri Musikaren Txokoak eta Luberri Ikasgune Geologikoak fundazio bana osatuko dute, eta berauetan parte hartuko du udalak. Aiora Perez de San Roman alkatea eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia izango dira udalaren ordezkariak bi fundazioetan.

Herri Musikaren Txokoaren kasuan, higiezinak eta finantziazioa jarriko ditu udalak eta, materiala eta giza taldea Herri Musikaren Txokoak. Luberriren kasuan, udalak lokal bat uzteko eta museoa finantzatzeko konpromisoa hartu ditu bere gain. Luberrik materiala, beste lokal bat eta giza taldea jarriko ditu.

Hitzarmen horiek Bilduko kideen aldeko botoarekin atera ziren aurrera (EAJ abstenitu egin zen eta H1 ez zegoen udalbatzarrean) herenegun.

Ordenantza fiskalak %3
2012ko udal ordenantza fiskalak ere onartu zituen udalbatzarrak, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (EAJ abstenitu egin zen). KPIren arabera igoko dira 2012ko tasak Oiartzunen: %3 inguru. B

estalde, dieta eta protokolo gastuen berri eman zuten udalbatzarrean, Kode Etikoa onartu zenetik egin ohi duten bezala. Udalbatzarrean jakinarazi zutenez, irailean ez du protokolo gasturik egin alkatetzak.

Era berean, EAJko Mikel Idiazabal zinegotziak Batzokiaren bazterrean dauden pintaketak garbitzeko egindako eskaera zertan den galdetu zuen. Alkateak pintaketa horiek garbitzeko agindua emana dagoela azaldu zion.

Euskal Herriak bizi duen egoeraz, adierazpena
Alkateak Bilduren adierazpen instituzionala ere irakurri zuen herenegungo udalbatzarrean, azken bi urteetan egin den prozesuaren, joan den asteko Aieteko Bake Konferentziaren eta ETAk armak behin betiko utzi dituela esanez plazaratutako agiriaren harira, Euskal Herriak bizi duen egoeraz: “Elkarrizketari ekiteko garaia da”.

“Gizarte osoak bere sentituko duen behin betiko bakea lortzeko eragile askoren babesa duen Gernikako Akordioak exijitzen dituen neurri guztiak betetzea beharrezkoa da”, dio alkateak irakurritako idatziak. ETAren erabakia “aukera historikoa” dela ere badio eta Espainiako zein Frantziako gobernuei “denbora galdu gabe balia dezatela” eskatzen dio. Bilduk argi du: “ETAren erabakiak ez du gatazka politikoa desagerraraziko. Euskal Herria herri bezala aitortua izateak eta etorkizuna libreki erabaki ahal izateak soilik berma dezake konponbidea”.

“Indar politiko guztiek berdintasunezko baldintzetan aritzeko aukera eta eskubidea bermatu behar da”, adierazi du Bilduk eta “azken hitza herritarren esku utzi beharra” nabarmendu du, “hori baita demokrazian oinarritutako bakea eraikitzea”.

Instituzio gisa, arduraz jokatuko duela adierazi du udaleko Bilduk. Era berean, herritarrei dei egin die “irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatzeko”.

(Adierazpen osoa hemen irakur daiteke)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.