Zergen eta tasen igoera aurrera, udal gobernu taldearen babesarekin
Zergak eta tasak %3 igotzea onartu zuen atzoko udalbatzarrak, Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin (Bildu eta Ezker Batua). Gainontzeko alderdi guztiak abstenitu egin dira. Horrenbestez, salbuespenak salbuespen KPIren arabera igoko dira zergak eta ta...
Zergak eta tasak %3 igotzea onartu zuen atzoko udalbatzarrak, Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin (Bildu eta Ezker Batua). Gainontzeko alderdi guztiak abstenitu egin dira. Horrenbestez, salbuespenak salbuespen KPIren arabera igoko dira zergak eta tasak, baina diru laguntzak izango dira errenta baxuenak dituztenentzat. Zehazki, udalak OHZ Ondasun Higiezin Gaineko Zerga eta ura eta zaborraren %70 hartuko du bere gain eta, beraz, egoera okerrenean daudenek tasen %30 ordaindu beharko dute. Udalak 270.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara.
Udalbatzak bestalde, aho batez onartu zuen herenegungo osoko bilkuran Euskararen Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPNren) 2011-2014 urteetarako plan estrategikoa. Beste hainbeste egin zuen euskararen erabilera normalizatzeko planarekin, eta alderdi guztien aldeko botoekin onartu zuten laugarren plangintzaldia.
San Markoko zabortegia ixteko eskatu du Udalbatzak aho batez
PSE-EEk aurkeztutako mozioaren harira, luze eztabaidatu ondoren, alderdi guztiak adostasunera iritsi ziren. Hala, Errenteriako Udalbatzak San Markoko zabortegia behin betiko ixteko eskatu du aho batez, eta itxiera ahalik eta azkarren egin dezan galdegin dio San Markoseko Mankomunitateari eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari.