Sukaldaritza ikastaroa azaroko astelehenetan Hazia elkartean
Irungo Elkartasuna taldeak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azarorako. Tailerrak Hazia elkartean egingo dira, datorren hileko lau astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da, eta guztietan parte hartzeko bonoa 25 ...
Irungo Elkartasuna taldeak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azarorako. Tailerrak Hazia elkartean egingo dira, datorren hileko lau astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da, eta guztietan parte hartzeko bonoa 25 eurokoa. Interesdunek azaroaren 1a baino lehenago eman behar dute izena; egun guztietarako edo soilik batzuetarako eman daiteke izena, baina antolatzaileek ez dute hamar lagun baino gehiagoko talderik onartuko. Egunero, prestatutako plateren dastaketa egingo dute, ardo eta sagardoarekin lagunduta.
- Azaroak 7: Kroketak, piper betak eta enpanadillak.
- Azaroak 14: Arrain zopa eta bakailua pil pil erara.
- Azaroak 21: Pintxo berezien prestaketa eta tortilla karamelizatuak.
- Azaroak 28: Sukaldari berrien proposamenekinegindako ikastaro amaierako afaria.