Portuak astelehenean aurkeztuko du ingurumen txostena
Espainiako Ingurumen Ministerioak datorren azaroaren 3an ezagutaraziko du behin betiko irizpena. Datozen egunak erabakigarriak izan daitezke kanpo kaiaren etorkizunerako. Portu Agintaritzak astelehenean aurkeztu behar du Madrilen portuaren eraikuntzara...
Espainiako Ingurumen Ministerioak datorren azaroaren 3an ezagutaraziko du
behin betiko irizpena.
Datozen egunak erabakigarriak izan daitezke kanpo kaiaren etorkizunerako. Portu Agintaritzak astelehenean aurkeztu behar du Madrilen portuaren eraikuntzarako landu duten Ingurumen Txostena. Espainiako Ingurumen Ministerioak, aldiz, txostena aztertu eta azaroaren 3rako eman behar du behin betiko irizpena, aurrez ikusitako epeak betez gero behintzat.
Europako Batasunera
Espainiako Ingurumen Ministerioak txostena onartuko balu, Sustapen Ministerioaren diktamena Europako Batasunaren esku geratuko da, han azken izapideak gauzatzeko.
Ingurumen Ministerioak lehengo apirilean kontrako alegazioa egin zion Portu Agintaritzak landutako lehen ingurumen txostenari, kanpo kaiak eragingo lituzkeen kalteak «atzera bueltarik gabekoak» liratekela argudiatuta. Ekonomikoki ere «jasanezina» zela ebatzi zuen orduan Ministerioak.