Osasun Etxean ez da zerbitzurik izango larunbatetan
Osakidetzak jakinarazi duenez, Hondarribiko anbulatorioan bihar eskainiko dute larunbatetako zerbitzua azkeneko aldiz. Azarotik aurrera, astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte zerbitzuak, eta larunbatetan Irungo Gipuzkoa hiribideko anbulategira joan beharko dute hondarribitarrek. Hondarribiko Osasun Etxea, Itsas Etxeko lanak direla eta, Biteri kalean dago orain. Osasun Etxe berriaren obrek martxa ona dute, eta espero dute abendu bukaerarako bukatzea. Ondoren materiala eramango dute hara, eta otsaila bukaerarako edo martxorako inauguratu ahal izatea espero dute. Ohi bezala, Osasun Etxera joan nahi dutenek, 943 64 00 50 zenbakira dei dezakete hitzordua eskatzeko. 902 20 30 20 zenbakira deitu edo www.osakidetza.euskadi.net helbidean ere sar daitezke. Zenbaki horietan eta webgunean hitzordua eskatzeko zerbitzua eskaintzen dute eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Gainera, sistemak mezu edo posta elektronikoaren bidez gogoraraziko dio erabiltzaileari, bere hitzordua noiz den. Horrez gain, osasun aholkuak ere eska daitezke eta osasun profesional talde batek telefono bidezko arreta emango du, ohiko osasun arazoei buruz. Osasun txartela eskuan Erabiltzaileak 943 20 30 20 deitzen duenean edo www.osakidetza.euskadi.net webgunean sartzen denean, hasieran sistema automatikoak erantzungo dio. Komeni da aurretik osasun txartela eskuan edukitzea. Ondoren sistemak lau aukera ematen ditu, eta erabiltzaileak zein kasutan dagoen adierazi behar du: larrialdia edo etxera abisatzea; hitzordua; osasun aholkua, edo beste zenbait, —adituarekin [...]
Osakidetzak jakinarazi duenez, Hondarribiko anbulatorioan bihar eskainiko dute larunbatetako zerbitzua azkeneko aldiz. Azarotik aurrera, astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte zerbitzuak, eta larunbatetan Irungo Gipuzkoa hiribideko anbulategira joan beharko dute hondarribitarrek.
Hondarribiko Osasun Etxea, Itsas Etxeko lanak direla eta, Biteri kalean dago orain. Osasun Etxe berriaren obrek martxa ona dute, eta espero dute abendu bukaerarako bukatzea. Ondoren materiala eramango dute hara, eta otsaila bukaerarako edo martxorako inauguratu ahal izatea espero dute.
Ohi bezala, Osasun Etxera joan nahi dutenek, 943 64 00 50 zenbakira dei dezakete hitzordua eskatzeko. 902 20 30 20 zenbakira deitu edo www.osakidetza.euskadi.net helbidean ere sar daitezke. Zenbaki horietan eta webgunean hitzordua eskatzeko zerbitzua eskaintzen dute eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
Gainera, sistemak mezu edo posta elektronikoaren bidez gogoraraziko dio erabiltzaileari, bere hitzordua noiz den.
Horrez gain, osasun aholkuak ere eska daitezke eta osasun profesional talde batek telefono bidezko arreta emango du, ohiko osasun arazoei buruz.
Osasun txartela eskuan
Erabiltzaileak 943 20 30 20 deitzen duenean edo www.osakidetza.euskadi.net webgunean sartzen denean, hasieran sistema automatikoak erantzungo dio. Komeni da aurretik osasun txartela eskuan edukitzea. Ondoren sistemak lau aukera ematen ditu, eta erabiltzaileak zein kasutan dagoen adierazi behar du: larrialdia edo etxera abisatzea; hitzordua; osasun aholkua, edo beste zenbait, —adituarekin hitzordua aldatzea, bezeroarentzako arreta eremua eta abar—.