Landarbaso, Tolosako nazioarteko lehiaketako Euskal Herriko ordezkari bakarra
Tolosako Nazioarteko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa larunbatean hasiko da, eta Euskal Herriko ordezkari bakarra Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango da: “Horrek duen garrantzia Oarsoaldea eta Bidasoko pertsona guztiekin elkarbanatu ...
Tolosako Nazioarteko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa larunbatean hasiko da, eta Euskal Herriko ordezkari bakarra Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango da: “Horrek duen garrantzia Oarsoaldea eta Bidasoko pertsona guztiekin elkarbanatu nahiko genuke”. Herriko koruak igandean eta astelehenean abestuko du polifonia eta folklore modalitateetan. Hain zuzen, Landarbaso abesbatzak hogei urte betetzen ditu aurten, eta hamargarren urteurrenean egin zuen bezala, nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuenetakoan, Tolosakoan, abestuko du mundu osoko beste hainbat korurekin batera.