Iron Maideneko abeslari izandako Paul Di’Annok Mogambon joko du asteazkenean
Zarata Fest jaialdia antolatu dute Mogambon etzirako. Crani Septic, Depecho Mode, Dissapte, Mind Holocaust, Represion eta Kamorrah. Sei taldek girotuko dute etziko gaua Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Baina bada beste eskaintzarik Azkueneko aretoan, heavy zaleek bereziki gustukoa izango dutena. Asteazkenean, azaroak 2, Iron Maiden taldeko lehen abeslari izandako Paul Di’Annok joko du Mogambon. Killers eta Iron Maiden diskak interpretatuko ditu Di’Annok zuzenean. Talde gonbidatu bat ere bada, Bartzelonako Everdream. Asteazkenerako sarrerak 10 euro balio du. Kontzertua 20:30ean hasiko da.