Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Gipuzkoako eraikuntzako langabeek elkarretaratzea egin dute Irunen lehen aldiz

Herrialdeko lan hitzarmen bete dezaten exijitzeko Gipuzkoako Eraikuntzako Langabetuen Plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo San Juan Harria plazan, udaletxearen parean. Hogeita hamarretik gora lagun elkartu ziren, eta haiekin batera, Bildu eta Ezker Batuko zenbait zinegotzik egon nahi izan zuten. Plataformako bozeramaile Rafa Lorentek ekintzaren arrazoia azaldu zuen: “Lan hitzarmena betetzea besterik ez dugu eskatzen. Milaka gara arloan lanik gabeak, eta lan publikoetan ituna betearaziz gero, ez lirateke hainbeste izango. Ez dugu nahi etorkinik ez etortzea, hori ez, baina datozenak hitzarmenaren barruan lan egin dezaten eskatzen dugu, baldintza duinetan”. Lorentek Bilduko eta Ezker Batuko ordezkarien sostengua eskertu zuen, eta kexu agertu zen beste alderdietako zinegotziak elkarretaratzera hurbildu ez zirelako. “Langabetuen ondoan zeintzuk dauden argi geratu da gaur [atzo]“, gehitu zuen. Bestalde, arratsaldeko udalbatzarrera agertzeko asmoa agertu zuten plataformako kideek, zinegotziei aldarrikapenen dekalogoa banatzeko. Proposamena Aldundian Atzokoa, Gipuzkoako eraikuntzako lanik gabekoek Irunen egindako lehen ekintza da, baina gehiago egiteko asmoa agertu zuten, “hirian langabeziaren arazoa handia delako, baita eraikuntzaren arloan ere”. Uda aurretik eratu zuten taldea, eta azken hilabeteetan informazio kanpainia egin dute herrialdean, zenbait leku publikoetan jarritako pankartak baliatuz. Hilaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, eta hainbat alderdietako ordezkariekin elkartu ziren, baita Martin Garitano ahaldun nagusiarekin ere. Azaroaren [...]

admin
Bidasoa
2011/10/27
Eraikuntzako langabeak

Obra publikoetan lan hitzarmena betetzeko eskaria egin zuten eraikuntzako langabetuek

Herrialdeko lan hitzarmen bete dezaten exijitzeko Gipuzkoako Eraikuntzako Langabetuen Plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo San Juan Harria plazan, udaletxearen parean. Hogeita hamarretik gora lagun elkartu ziren, eta haiekin batera, Bildu eta Ezker Batuko zenbait zinegotzik egon nahi izan zuten.

Plataformako bozeramaile Rafa Lorentek ekintzaren arrazoia azaldu zuen: “Lan hitzarmena betetzea besterik ez dugu eskatzen. Milaka gara arloan lanik gabeak, eta lan publikoetan ituna betearaziz gero, ez lirateke hainbeste izango. Ez dugu nahi etorkinik ez etortzea, hori ez, baina datozenak hitzarmenaren barruan lan egin dezaten eskatzen dugu, baldintza duinetan”.

Lorentek Bilduko eta Ezker Batuko ordezkarien sostengua eskertu zuen, eta kexu agertu zen beste alderdietako zinegotziak elkarretaratzera hurbildu ez zirelako. “Langabetuen ondoan zeintzuk dauden argi geratu da gaur [atzo]“, gehitu zuen. Bestalde, arratsaldeko udalbatzarrera agertzeko asmoa agertu zuten plataformako kideek, zinegotziei aldarrikapenen dekalogoa banatzeko.

Proposamena Aldundian
Atzokoa, Gipuzkoako eraikuntzako lanik gabekoek Irunen egindako lehen ekintza da, baina gehiago egiteko asmoa agertu zuten, “hirian langabeziaren arazoa handia delako, baita eraikuntzaren arloan ere”. Uda aurretik eratu zuten taldea, eta azken hilabeteetan informazio kanpainia egin dute herrialdean, zenbait leku publikoetan jarritako pankartak baliatuz.

Hilaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, eta hainbat alderdietako ordezkariekin elkartu ziren, baita Martin Garitano ahaldun nagusiarekin ere. Azaroaren 20ko hauteskundeen aurretik, foru arau bitartez lan publikoetan herrialdeko hitzarmena bete dadila arautzeko eskaera egin zioten Garitanori.

Heldu den astelehenean, Aldundian ordezkaritza duten alderdiekin bilera sorta amaituko du plataformak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.